Haurren Jolasa eta Garapen Etapak: 12 hilabetetik aurrera

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,38 KB

Jolasaren Garapen Etapak

12tik 24 hilabete bitartean: Autonomia eta Esplorazioa

Haurra gero eta autonomoagoa da jolasetan. Nahierara ibil daiteke, horri esker urrutiago dauden espazioak esploratzeari ekiten dio. Eta pixkanaka espazio horien eta jolas-objektuen artean dagoen erlazioa aurkituko du.

Jolasa

Umearen kezka nagusia objektuak esploratzea, aztertzea eta manipulatzea da. Ekintza nagusiak kolpatzea, puskatzea eta estutzea dira. Haurra oraindik ez da oso lagunkoia, eta hauek gatazka batean bukatu daitezke. Beti haurrari begira egon behar dugu eta dagozkion neurriak hartu beharko ditugu, kideekin edo objektuekiko oldarkorregi agertzen bada. Jolas heuristikoa bultzatzeko garaia da.

Jostailu berriak eman behar zaizkio: trenak, beren lokomotora eta bagoiekin, autoak ibilarazi eta arrastaka eramateko, panpinak… Ipuinak gogo dituzte eta gai da bere kabuz moldatzeko eta istorioan parte hartzeko. Adin honen bukaeran helduari imitatzen hasten da, horregatik ordura arte berezko interesa izan duten objektuak erabiltzen hasten da.

Jostailuak

  • Mugikorrak
  • Panpinak
  • Arrastatzeko jostailuak
  • Pilotak
  • Trizikloa
  • Sukaldeko tresnak
  • Eraikuntza joko errazak

Etapa Preoperazionala: Jolas Sinbolikoa

Haurra gai denean aurrean ez dituen objektuez, pertsonez eta bizipenez gogoratzeko, jolas sinbolikoa nagusi den etapan sartu dela esan dezakegu. Jolasek beste joera bat hartzen dute: bizi izandako edo asmatutako egoeren antzezpena eta itxurak egiteko joera. Haurraren mundua fantasia eta errealitatearen artekoa da, eta ezin ditu bi munduak ondo bereizi. Edozein pertsonai bihur daiteke eta gozatu egiten du helduei imitatzen. Jolas funtzionalak eta eraikuntza-jolasak egiten dira etapa honetan ere, baina askoz konplexuagoak dira.

2tik 4 urtera bitartean: Mugimendu eta Irudimena

Aldaketa izugarriak haurraren jarduera ludikoetan. Jolasak mugimendu handikoak dira: asko gustatzen zaie lasterka ibiltzea, jauzika… Jolas hauek mugitzeko trebetasunak garatu zaizkiolako egin ditzake.

  1. Hasieran haurra bere ekintzetan kontzentratzen da eta dramatizatu egiten ditu gehiegizko keinuak eginez: jaten, edaten…
  2. Modu egokituagoan, haurrak bere jokabideak besteengan proiektatzen ditu, helduengan nahiz objektuetan.

Haurra gauza berriak esploratzen jolasten da, eragina du ingurunean, irudimena erabiliz aldatu egiten du nahierara, eta menderatu egiten du. Garai honetan haurrak bere kideei erreparatzen die eta haiekin jolasten da askotan. Baina jarduera asko gehienetan aparte egiten dituzte, hau da, nahiz eta elkarrekin eta jolas berean aritu, baliteke haurrak bizipenak ez konpartitzea, eta gutxiago arauak. Bakoitzak bere rola hartzen du eta bere interesen arabera jokatzen du. Borrokak hasten dira objektu eta jostailu batengatik, eta gainera lortzean alde batera erraz uzten du. Garrantzitsua da egoera horien aurrean heldua bakegilea izatea.

Jostailuak

Jolas sinbolikoa bultzatzen duten objektu-mota guztiak:

  • Bizikletak, trizikloa, zalditxoak
  • Montatzeko eta arrastatzeko jostailuak
  • Eraikuntzak
  • Musika tresnak
  • Adierazpeneko tresnak

4tik 6 urtera bitartean: Talde Jolasa eta Arauak

Talde jolasa agertzen da. Honen ondorioz:

  1. Haurra kideekin dago harremanetan, ez du helduekin egoteko hainbeste beharrik estimulatu eta haurrak eskatzen dionean parte hartzea. Lehen adiskideak eta txikiagoekin tratua edukiko du.
  2. Jolasetan arauak eta aginduak azaltzen dira. Sinpleak, batzuetan aldakorrak, rol sozialean banaketa sexuaren arabera. Heldu eta hezitzaileek sexuen arteko berdintasuna bultzatu behar dute.
  3. Material, lanabes eta jostailuen erabileran aldaketak. Taldekotasuna, mugimendua eta ezagutzak garatzeko jolasak bultzatu behar dira. Eskoletan ere arreta jarri beharko da estimuluak haren eskura jartzeko.

Jostailuak

  • Sukaldeko jolasak, lanbideenak, dendak
  • Autoak, trenak
  • Adierazpen plastikoa, keinuzkoa eta musikala
  • Mozorroak, txotxongiloak

Eraikuntza Jolasak: Garapen Motorraren Oinarria

Jolas mota hauek edozein adinetan egin daitezke, 12 hilabetetatik aurrera. Etapa sentsoriomotorrean eta sinbolikoan jolas hauek garrantzi handia dute haurraren garapenean: motrizitate xehea eta lodia, esku/ikusmen koordinazioa erabiltzen du, muskuluak kontrolatzen ikasteko oinarria da eta kontzentrazioa lortzeko. Haurrak joera naturala du ahokatzeko, pilatzeko, sailkatzeko. Hasieran banaka, baina gero haurrak zein pieza dituen eta zer lortu nahi duen badaki, horretarako nola eta noiz erabili erabakiko du. Adimenaren arabera jolas hauek konplexuagoak bihurtuko dira.

  • 9 hilabeterekin lurra kolpatuko du.
  • Urte beterekin pieza batzuk enkajatuko ditu.
  • 2 urterekin dorre bat eraikiko du.
  • 3 urterekin zubi bat eraikitzeko gai izango da.

Kontuan hartzeko ezaugarriak eraikuntza jolasekin

  1. Materialak erakargarriak iruditzeko kontaktua izan behar du jolas hauekin.
  2. Erronka izan behar dute haurrarentzat, zailtasun maila une ebolutiboaren arabera.
  3. Eraikitzen duena gero suntsitu egiten du.
  4. Jolas hauek bi sexuetan bultzatu behar dira.

Piageten arabera pentsamendua garatzen dute eta lanetik jolasetik baino hurbilago dago.

Operazio Konkretuen Etapa: Arauzko Jolasa

Lau edo bost urterekin arau batzuk daude, baina 7 urterekin haurren jolas gehienetan azalduko dira. Arauak objektiboak izango dira, bete beharrekoak. Duen heldutasun sozialaren ondorioz gai izango da hauek betetzeko. Jolas hauen bidez antolamendua eskatzen dute eta negoziatu daitezke. Egokiak dira lankidetza jolas hauek. Adin honetan aurreko etapetako jolasak egiten jarraitzen dute, baina era konplexuago batean.

Ezaugarriak

Garapen kognitiboa, afektiboa, soziala eta psikomotorea ahalbidetzen dute. Adin honetan kirola suposatzen duten jolasek gustukoak izango dira, ospea lortzeko, energia kanporatzeko. Leku zabalak beharko dira, mugimenduetan garapen maila bat beharko dute. Haurraren arrazoitzeko ahalmena hobetuko dute. Barnekoak beste batzuk: xakea, kartak... Antzezpenak ere oso teknikoak dira (rolak nahiko garbi dituzte). Adin honetan helburua da garrantzitsua.

Jostailuak

  • Jolas fisikoak
  • Laborategi ekipoak
  • Esperimentazio jokoak

Entradas relacionadas: