Haurren Idazketa Garapena: 5 Fase Nagusiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,07 KB
1. Maila: Imitazioaren Fasea
- Idazte ekintzaren keinuak imitatu.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatu:
- Elementu figuratiborik ez.
- Linealitatea.
- Banaketa.
- Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak...
- Idazkera bereizgabeen garaia.
- Idaztea izenak idaztea da.
- Hitza eta objektuaren arteko harremana.
- Izen hori idazteko erabilitako unitateak ezin dira bereizi edo zatitu.
2. Maila: Idazkera Bereizien Fasea
- Idatzien ezaugarri formalekiko interesa.
Kodearen Funtzionamenduaz Hipotesiak
- Kantitatearen hipotesia: Gutxieneko ikur kopurua.
- Barne aniztasunaren hipotesia:
- Ikur kopuru ezberdin asko izan behar dira, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio.
- Hasieran, errepertorio txikia: izenaren letrak baino ez.
- Kanpo aniztasunaren hipotesia: Idazki ezberdinek, gauza diferenteak adierazteko, alde objektiboak eduki behar dituzte (ikurren ordena aldatu edo ikur diferenteak), ikur berdinek esanahi bera adierazten baitute.
- Forma grafikoak letra konbentzionaletara hurbiltzen dira. Hainbat letra irudikatzeko eta ezagutzeko gai dira, baina balio fonetikorik gabe.
- Existitzen ez dena ezin da idatzi.
3. Maila: Fase Silabikoa (Zatitze Silabikoa)
- Haurra konturatzen da idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela: idazkia = objektua irudikatzen duen hitzaren osagaien bilduma.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko, silaba bakoitza letra/soinu bat dela pentsatzen du.
Korrespondentzia Hipotesiak
- Kantitateko korrespondentziaren hipotesia: Zenbat silaba, hainbat letra (silaba edozein letraz irudikatuta).
- Kalitateko korrespondentziaren hipotesia: Silaba bakoitzak duen soinuren baten grafemarekin idazten da.
Gatazka Kognitiboak
- Gutxienezko kantitatea eta kalitatea (Monosilaboen arazoa): ni → I
- Letrak errepikatu: patata → AAA
- Berdin idazten diren hitz ezberdinak: kalea, atea → AEA
4. Maila: Fase Silabiko-Alfabikoa
- Idatziaren eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu-korrespondentzia aurkitzen da.
- Grafia bat baino gehiago idazten da silaba bakoitzeko: Kontzientzia fonologikoa.
Problema Bikoitza
- Fonema guztiak identifikatzea.
- Fonemak nola idazten diren jakitea.
- Idazkera naturala: Belarriak jasotzen duen eran idazten dute.
- Subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
5. Maila: Fase Alfabetikoa
- Haurrak azterketa alfabetikoa egiten du.
- Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute, eta ahoskatu ahal duten guztia idatz dezakete.
Arazoak
- Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabak.
- Oztopo ortografikoak baino ez.
- Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.