Haurren Hizkuntzaren Garapena: Etapak eta Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,38 KB
Haurren hizkuntzaren garapena etapa ezberdinetan gertatzen da, eta prozesu konplexua da.
Hizkuntza Konbinatorioaren Etapak
Hizkuntzaren garapena hainbat fasetan banatzen da:
1. Fasea: Hitz Solteak Lotzea (24-72 hilabete)
20 hilabeterekin, haurrak hitz solteak lotzen hasten dira, hizkuntza telegrafikoa erabiliz. Honek informazioa emateko eta esanahia zehazteko gaitasuna ematen die.
Hitz kategoriak: Izenak, aditzak eta adjektiboak dira gehien erabiltzen direnak, zehatzak direlako eta balio lexikoa dutelako. Enuntziatuek bi hitz izaten dituzte, bakoitzak intonazio propioarekin eta intentsitate desberdinekin. Dioena ulertzeko, esaten duenaren ordenaz ohartu behar gara.
Erabilitako hitzen arteko erlazioa adierazten dute ordenak, enfasiak eta azentuak.
2. Fasea: Lehenengo Esaldiak Sortzea (30-32 hilabete)
Haurrak lehenengo esaldiak eratzen hasten dira hitz gehiago dakizkielako eta esaldiak sortzeko arauak ikasten dituztelako. Arau eta baliabide garrantzitsuenak:
- Morfemak eta flexioak ikastea: Hizkuntza-esamoldeen esanahia aldatuko duten morfemak eta flexioak ikasi behar dira. Flexioak ordena honetan ikasten dira:
- Pluralaren bukaera
- Partizipioaren edo gerundioaren bukaerak
- Postposiziorik erabilienak (-ra, -rekin, -tik, -n…)
- Artikulu mugagabeak
- Artikulu mugatuak
- Hiperzuzenketak garrantzia dauka (aditz erregularretan eta irregularretan flexio berak erabiltzea).
- Lexikoa handitzea: Giro aberatsagoan bizi ahala, hitz gehiago ikasten dituzte. Hitz bat gehiago ikasten du errealitateko ezberdintasun batez jabetzen denean (eguerdia/arratsaldea).
- Ezeztapenaren erabilera: Hasieran ezeztapen absolutua erabiltzen dute. Garrantzitsua da ezeztapena lantzea.
- Galderak egitea: Goranzko tonuak markatzen ditu galderak. 32 hilabeterekin hasten da lehenengo galderak egiten.
- Arau sintaktikoak ikastea: Atribuzio-joskerak ikasten ditu edo subjektua-objektua-aditza egitura. Esaldi pasiboak oso zailak dira.
- Kontzeptu erlatiboak erabiltzen jakitea: Tamaina da bere hiztegian sartzen den lehen hitz erlatiboa. Distantzietan ezagutzen dituen erreferentziak bilatzea komeni da.
3. Fasea: Helduen Hizkuntzarantz
Hiru urteko haurren hizkuntza primitiboa da. Jolas sinbolikoan sartzen denean, hizkuntza erabiltzeko askatasun handiagoa du. Hizkuntzaz gero eta gehiago jabetzen jarraitu behar du. Hizkuntzaren eta adimenaren bilakaera gertatuko dira. Hizkuntzaren kontzientzia hartzen hasiko da, eta helduen moduan erabiltzen.
Mendeko perpausak erabiliko ditu. Menderagailu egokirik gabekoak (amak dio etorri). Erlatiboak eta konpletiboak (goian dagoen umea entzuten dut). Kausazko eta ondoriozko mendeko perpausak (gaiztoa zarelako joan da). 5-10 urte bitartean denborazko mendeko perpausak.
Hizkuntza helduen moduan erabiltzeko ikasi behar ditu:
- Ikuspuntuan handitzea: Bera dagoen tokian ez dauden gertaerei buruz hitz egiten hasiko da, baita bera edo bere gurasoak ez diren pertsonei buruz ere.
- Denbora orainean, iraganean eta, bukatzeko, etorkizunean banatzen hasiko da: Egindakoa gogoratuko du.
- Denbora erreala eta irreala bereizteko gaitasuna: Jolas bat planifikatzerakoan.