Haurren Hizkuntzaren Garapen Etapak (0-6 urte)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,24 KB
Etapa Aurrelinguistikoa (0-12 hilabete)
Zentzumen eta motrizitatea: haurra integratu eta ikasi egiten du, estimuluz beteta. Bi ikuspegi nagusi daude:
- Hautematen edo bere egiten duena.
- Ekoizteko, sortzeko edo adierazteko gai dena.
Pertzepzioak eta Komunikazioa
Entzumena: Soinuak entzun orduko erreakzionatzen du, eta hitzezkoak eta ez-hitzezkoak bereizteko zantzuak adierazten ditu. Haurrari gozo, samur eta lasai hitz egiteak lasaitu egiten du. Kantu monotono eta kadentziadunek erlaxatu eta lo hartzen laguntzen dute; kadentzia alai eta erritmikoek, berriz, esnatu eta bizitzen. Zarata ez da komunikazioa (haurra beldurtu daiteke, tonua zaindu behar da).
Ikusmen pertzepzioa: Formak eta koloreak antzematen ditu hilabete bat betetzean, baina aurpegiak desberdintzea kosta egiten zaio.
Ukimen komunikazioa: Haurra laztandu, besarkatu eta besoetan hartzeak maitatua, onartua eta babestua sentiarazten du.
Adierazpen eta Sormena
Komunikazioaren lehen formak:
- Negarra: Negarrez jaiotzen dira, eta lehen soinu-seinalea da. Negar motak bereiz daitezke: gosea, mina eta amorrua.
- Xurgatzea: Funtsezko mugimendua da; goiztiarrek ez dute gaitasun hori. Xurgatzeak lasaitu egiten du. 6. hilabetean mastekatzen hasten da.
- Zizakadura: Jolasteko intentzioarekin egiten da.
- Ekolalia: Intentzioa dago, imitatzeko asmoa.
- Begirada: Hizkuntza ikastearekin eta komunikazioarekin erlazio handia du. 1. hilabetean hasten da, inguruneko formak ezberdintzen eta bereizten.
- Keinuak: Premiak eta nahiak adierazten dituzte. Adibidez:
- Irribarreak: poza eta adimenaren zantzua.
- Mainak: mina, urduritasuna eta beldurra.
- Mina atera eta ahoa nahiz burua mugitu: gosea.
- Hankak edo besoak mugitu: nekea, poza eta urduritasuna.
- Besoak altxatu: besoetan hartzea.
- Txaloak: pozik edo ulertu.
Hizkuntza Aurrekonbinatorioaren Etapa (12-24 hilabete)
Hitzak nahita esaten hasten dira. Urtebete inguruan agertzen dira lehenengo hitzak, baina ez dira hitz osatuak izaten.
Hitzen Artikulazioa
Haurraren lehenengo hitzak gaizki artikulatuta egongo dira. /a/ izango da haurrak esango duen lehenengo bokala, eta /p/ lehenengo kontsonantea. Ohiko fenomeno fonologikoak:
- Fonema errazak erabiltzea zailen ordez.
- Fonemen asimilazioa.
- Silabak bikoiztea.
Hitzek gehienez 2 silaba izaten dituzte.
Hitzen Esanahia
Haurrek beti daukate desfase bat ulermenaren eta ekoizpenaren artean: ekoitzi baino gehiago ulertzen dute. Hitzen esanahia zabaldu edo txikiagotu egiten dute. Haurraren eta helduaren erreferenteen artean hainbat harreman mota daude:
- Elkarrekikotasunik eza: Helduen hizkuntzarekin ez du zerikusirik.
- Erabateko elkarrekikotasuna: Ez da oso ohikoa, izen berezietan gertatzen da.
- Gehiegizko orokortzea: Hitz bat multzo oso batentzat erabiltzea.
Hitzen Asmoa eta Funtzioak
Hitzek bi funtzio nagusi dituzte:
- Funtzio Erreferentziala: Objektuak izendatzeko erabiltzen du.
- Funtzio Adierazkorra: Nahiak adierazteko erabiltzen du.
Hitzak gauzak, egoerak eta nahiak komunikatzeko erabiltzen dira.
Holofrasea: Esaldi oso baten baliokideak diren hitzak dira. Adibidez, /ua/ esaten duenean, “begiratu ura”, “euria ari du” edo “egarria naiz” esan nahi du. Hitzak ez direnez nahikoak, keinuek, intonazio-aldaketek eta testuinguruak laguntzen dute esanahia osatzen.
Hizkuntza Konbinatorioaren Etapa (24-72 hilabete)
1. Fasea: Hitz Solteak Lotzea
Hitz solteak lotzen hasten dira. Etapa honetan, izenak, aditzak eta adjektiboak dira gehien erabiliko dituen kategoria gramatikalak. Adibidez, haurrak aitari autoan paseoan eramateko esaten dionean, “aita... tutu” esango du. Hitz bakoitzak intonazio propioa izango du, eta iraupen aldakorra duten etenaldietan banatuko ditu. Adibidez, /aita …(j)oan/ esamoldean, lehenengo hitzari intentsitate handiagoa ematen dio, eta bigarrenari enfasia eta arreta. Beraz, erabilitako hitzen arteko erlazioa adierazten dute ordenak, enfasiek eta azentuek.
2. Fasea: Lehenengo Esaldiak Sortzea
30 edo 32 hilabete inguru dituenean, lehenengo esaldiak eratzen hasiko da, hitzak konbinatuz esaldiak sortzeko arauak ikasten dituelako.
3. Fasea: Helduen Hizkuntzarantz (3-6 urte)
Haurrek jolas sinbolikoa erabiltzen dute helduen hizkuntzan sartzeko. Bertan sartzen denean, hizkuntza erabiltzeko askatasun handiagoa du (3-6 urte). Fase honetan, haurrak esaldiak koordinatzen ditu, baina oraindik ez ditu mendeko perpausak menderatzen. 4 urteko haurrek ez dituzte menderagailu egokiak erabiltzen (adibidez: “amak dio etorri”). Geroago, erlatiboak eta konpletiboak erabiltzen hasiko da (adibidez: “goian dago”), eta horren ondoren, kausazkoak eta ondoriozkoak (adibidez: “gaiztoa zarelako”).
5-10 urte bitartean, denborazko mendeko perpausak erabiltzen hasten dira, baina horretarako haurrek zenbait gauza ikasi behar dituzte:
- Ikuspuntuak handitzea: Besteen gertaerei buruz hitz egiten hasiko da, ez bakarrik bereari buruz. Egozentrismoa gainditzen hasten da.
- Denbora orainean, iraganean eta etorkizunean banatzea: Egindakoa gogoratuko du eta aditz denborak nahiko ondo erabiliko ditu. Baina, planak egiteko gaitasunik ez duelako, etorkizuneko aditz denborak ez daki erabiltzen.
- Denbora erreala eta irreala bereizteko gaitasuna: Subjuntiboa ez du ondo erabiltzen; beraz, indikatibo iraganaldi burutugabeaz baliatuko da irrealitatea adierazteko (adibidez: “ni Simba, zu Tinba eta sukaldea oihana”).
Elkarrizketan aritzea: Beste pertsona batzuen ikuspuntuak kontuan hartzen hasten da. Horrekin, pertsona horiekin elkarrizketan hasi ahal izango da. 6-7 urte arte, zaila egiten zaio beste pertsona batzuekin elkarrizketan hastea, bestearen tokian jartzeko zailtasunak dituelako.