Haurren Hizkuntza Garapena eta Euskarazko Abestiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,99 KB
Haurren Hizkuntza Garapena eta Abestiak Adinaren Arabera
0-2 Urteko Etapa: Lehen Hotsak eta Hitzak
Zero eta bi urteko etapan, umeari soinuak egiten hasten da, marmarrak eta kolokak eginez, eta erantzun soziala ahozko espresioaren bitartez ematen du. Zazpigarren hilabetera iristean, jada gizarteko ingurunearekin harremanak ditu eta silaba askotan bokal hotsak emititzen hasten da.
18-24 Hilabeteak: Jakin-mina eta Lehen Esaldiak
Hamazortzi eta hogeita bat hilabetera bitartean, jakin-mina sortzen zaio gauzen izenen inguruan, eta honen ondorioz, galdera asko egiten ditueneko lehenengo adinera iristen gara. Oraindik hamar bat hitz soilik dakizki, objektuak eta marrazkiak izendatu eta seinalatzen dituelarik.
- Hogeita bat hilabetetik bi urtera: Aurrerapen handia lortzen du, hogei bat hitz jada badakizki eta bi edo hiru hitz konbinatzen ditu bere kabuz, esaldi gramatikalak eginez.
- Besteek esaten dituzten azkeneko hitzak maiz errepikatzen ditu eta jana eskatzeko kapaza da.
Adin honetan, sehaska kantak dira erabilienak, haurrak lasai egoteko egokiak baitira. Beste mota batzuetakoak ere erabiltzen dira, hala nola, abesti alaiak eta jolastekoak, bere helburua umea pozik eta ondo pasatzen egotea delarik.
Erabilienak: sehaska kantak (tradizionalak eta berriak), gabon kantak eta jolas kantak.
2-4 Urteko Etapa: Eboluzioa eta Hizkuntza Konplexuagoa
Hizkuntzaren Aurrerapena
Bi urtetik lau urterako etapan, haurrek izugarrizko eboluzioa izaten dute. Hasiera batean, nahiz eta hitz asko erabili, ez da gai esaldi konposatuak egiteko, hiru hitzeko esaldiak egiten dituelarik. Gainera, bere buruaz hitz egin behar duenean hirugarren pertsona erabiltzen du.
Hilabeteak pasatu ahala, gauzen zergatia ezagutu nahi du eta hainbat galdera egiten ditu. Gainera, hitz egiturakotan ulertu egiten zaio eta berak ere ulertu egiten die gainerakoei. Bere buruaz hitz egiterakoan izenordea erabiltzen hasten da bere izena baino gehiago.
Hiru urtetatik aurrera, egiten dizkieten galderak ulertu eta erantzuteaz gain, bi agindu batera egiteko gai da. Bi urtetatik hona hiztegia aberastu duela nabari da, orain hitz gehiago dakizkielako. Hau gutxi balitz, esaldi konposatuak eta zailak egiten ditu sarritan gramatikako joskerak erabiliz.
Abesti Didaktikoak eta Pailazoak
Adin honetan gainera, fikzioa eta errealitatea nahasteko gaitasuna erakusten du. Horretarako, aditzak dituzten abestiak erabiltzen dira, txikitatik haurrek nor, nor-nork eta nor-nori-nork erabiltzen jakiteko. Gainera, hitz konplexuagoak izaten dituzte esaldiak eratuz, dena zaratatxoak eta dibertitzeko soinuak izan beharrean. Askotan helburu didaktikoak izaten dituzte, orain arte ez bezala. Abesti hauek, tradizionalak zein berriak izan daitezke.
Euskal Pailazo Taldeak
Horretarako, hainbat talde sortuz joan dira denbora joan ahala; hala nola, pailazoen talde ezberdinak, Oskorri eta Ene Kantak.
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskaraz aritzeko sortu zen lehenengo pailazo taldea da eta, gaur egun, beraien urte askotako jardunarengatik eta telebistan izandako ibilbideagatik oso ezagunak dira. Hiru pailazoak xelebreak dira dudarik gabe, baina bakoitzaren nortasuna ondo definituta dago:
- Txirri: jakintsua, dotorea eta azkarra.
- Mirri: bihurri hutsa, inbidiosoa eta zirikatzailea.
- Txiribiton: ogi pusketa gozoa, samurra eta adiskide leiala.
Hirurak beti elkarri zirika dabiltza baina, aldi berean, elkarrengandik urrutiratu ezinik.
Beste Talde Ezagun batzuk
Hauez gain, beste pailazo talde ezagun bat ere bada Euskal Herrian: Pirritx, Porrotx eta Marimotots osaturiko euskal pailazoen hirukotea.
Ene Kantak Taldea
Ene Kantak taldea Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatutako talde berria da; Peluso koordinatzailearen laguntzarekin batera. Haurrentzako euskarazko abesti berri eta freskoak sortzen dituzte. Orain dela bi urte ezagutzera eman ziren CD-DVD batekin. Bertan 19 kanta eta beraien bideoak bildu ziren; abesti gehienak berriak zirelarik. Gainera, kanta horiek, haurrek sortutako koreografia zeukaten, txikiek imitatu eta dantzatu ahal izateko. Honez gain, gor-mutuek jarraitzeko ere eginak zeuden abestiak.
4-6 Urteko Etapa: Euskalkiak eta Gramatika Konplexua
Komunikazioaren Garapena
4 eta 6 urte bitartean, komunikatzeko garapenean, eboluzioa oso bistakoa da. Hala nola, esaldi konposatuak erabiltzeko eta euskalkiak ezberdintzeko gai dira, gainera, aditzen forma desberdinak erabiltzen hasi eta hiztegiari dagokionez, 2000 hitz jakitetik, 10000 hitz inguru jakitera pasako dira.
Elebitasunaren erabilera egokia egiten hasiko dira, hizkuntza bakoitzaren hiztegi, gramatika eta formak desberdinduz. Horrez gain, gauzak kontatzeko naturaltasun eta erraztasun handiagoz eta gramatika konplexuagoa erabiltzen ikasiko dute.
Abestien Garrantzia Adin Honetan
Hau guztia garatzeko, eskolan zein etxean erakutsitako abestiei esker lantzea errazagoa da. Horregatik, oso garrantzitsua da adin bakoitzean zein abesti jarriko diegun jakitea.
Adin honetan, alde batetik, euskalki desberdinak ikas eta bereiz ditzaten, Euskal Herriko lurralde desberdinetako kantak irakastea ezinbestekoa da; bestalde, gramatika konplexu eta garatuagoak dituztenak erakutsi beharko dizkiegu. Aditz forma aldetik ere, korapilatsuagoak direnak eta hiztegia lantzeko, hitz anitzeko kantuak.
Umea bizi den lekuaren arabera (barrualdean edo kostaldean), horrekin zerikusia daukaten abestiak kantatzea komeni zaie, honela haien ingurua ulertzen lagunduko diegu. Hots, kostaldean bizi den haur batek, arrantzaleen bizimodua nolakoa den jakin beharko du eta nekazal mundukoak berriz, berea. Honek ez du esan nahi, nekazal herrikoak ez duela herri arrantzalearen berri jakin behar, ezta gutxiago ere.