Haurren higienea, osasuna eta garapen emozionala eskolan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB

Higiene beharrekiko zabarkeria eta tratu txarrak

Haur-hezitzaileak funtsezko prebentzio eragileak dira, utzikeriagatik umeei tratu txarrak eragin diezaieketen gizarte arriskuko egoerak antzemateko. Haurra bizi den taldeko heldu batek, denboraldi batean edo beti, haurraren oinarrizko behar fisikoak asetzen ez dituen egoerak sor ditzake, hala nola: higienea, elikadura, mediku zainketa eta bestelako behar fisikoak. Hezitzaileek beren ikastetxeko haurrak behatu eta jarraipena egin behar diete haurren eboluzioari. Tratu txarrak jasateko arrisku egoera bat identifika dezakete:

  • Haurraren adierazle fisikoak:
    • Beti zikin egotea, higiene eskasa izatea.
    • Gosetuta eta behar ez bezala jantzirik joatea.
    • Arazo fisikoak edo ohiko mediku zainketarik ez izatea.
  • Haurraren portaera adierazleak:
    • Jana eskatu edo lapurtzea.
    • Gutxitan joatea eskolara.
    • Nork zaindu ez duela esatea.

Pedikulosi asaldura

Zorri izurritze bat da. Zorriak giza odolarekin elikatzen dira, eta hozka egiten dutenean azkura bizia eragiten dute. Hazka egiteagatik lesioak eta urradurak sor daitezke. Diagnostikatzeko, zorriak edo haien arrautzak ikusi behar ditugu ile artean; gehienetan, eremu okzipitalean edo belarri atzean ikusten dira. Zorriek 8-10 egun behar dituzte inkubatzeko. Ez kutsatzeko, garbi eta txukun egon behar da, eta higiene pertsonal ona eduki behar da. Pedikulosi erraz transmititzen da, bai zuzenean infektatuta dagoen baten ondoan egoteagatik, bai zeharka objektu kutsatuak partekatu direlako.

Bizkarroi horiek agertuz gero, haurrei ondo garbitu behar zaie burua eta tratamendu bat eman behar zaie. Badira horretarako lozio eta xanpu bereziak, baina garrantzitsua da erabilera oharrak zehatz betetzea. Zorriak dituen haurren bat atzematen bada, neurri batzuk hartu behar dira: izurrituta dauden neska-mutilek etxean egon behar dute (gaur egun ez da beharrezkoa), gurasoei izurritzearen berri eman behar zaie eta zer egin behar duten adierazi behar zaie, izurritea kontrolatzeko ezinbestekoa delako gurasoen laguntza. Orraziek, eskuilek eta ilerako gainerako objektuek erabilera pertsonalekoak izan behar dira, eta zorriak akabatzeko tratamenduan erabilitako lozio edo xanpu berarekin garbitu behar dira, itsatsita gera daitezkeen zorri edo beraien arrautz guztiak desagertzeko.

Kanporatze arazoak

Enuresia

Gernu esfinterra ez kontrolatzea da. Pixa borondatez egiteko adina badu eta, hala ere, nahi gabe egiten badu, enuresia duela esaten da. Segida batzuk ditu:

  • Jaiotzetik 6 hilabetera: maskuria inhibiziorik gabe husten da.
  • 6-12 hilabete: pixa maiztasun gutxiagorekin egiten dute.
  • 12-24 hilabete: haurrak pixa egiteko beharra nabarituko du, eta maskuria husteko sentsazio handiagoa izango du.
  • 2 urte inguru: neurri batean, nahita eta denbora tarte batean, pixa egiteko gogoa inhibitzeko gai da.
  • 2-6 urte: kontzienteki nabaritzen du maskuria beteta duela eta nahi duenean egiten du pixa.
  • 4 eta 5 urte: esfinterrak erabat kontrolatuko ditu.

Gauez pixari ezin eusten diotenean, gaueko enuresi deitzen da. Enuresia eragin dezaketen kasuak izan daitezke arazo fisikoak, higiene ohiturak beren garaian ez ezartzea, estres psikosoziala edo asaldura psikikoa. Enuresia tratatzeko, adituek proposatutako banako plana hartu behar dute kontuan hezitzaileek eta gurasoek. Adibidez: atseden hartu aurretik likidorik ez ematea, lotara joan aurretik txisa eginaraztea, haurra bera arduratzea txisa egin ondoren dutxatzeaz, etab.

Enkopresia

Uzki esfinterra ez kontrolatzea da. Haurrak bat-bateko idorreria izaten du, gorozki erretentzio handiarekin, eta nahi gabe, gorozki fluido kantitate txikiak ia etengabe isurtzen zaizkio. Kaltegarria da haurraren autoestimurako. Arazoa esfinterra kontrolatzen ikasteko asaldurek eragin ohi dute. Kontrol psikiatrikoa behar izaten du. Garrantzitsua da hezitzaileek eta familiak esfinterrak kontrolatzeko ohitura egokiak irakastea.

Pixoihal aldaketa

Lotara eraman baino lehen eta esnatu ondoren egitea komeni da, baita zikindu dela ikusten dugun bakoitzean ere, eta haurra egoezinik dagoela ikusten dugunean. Haur eskoletan, normalean, gurasoek ekarri behar dituzte haurren gauzak aldatzeko. Guk gomendioak emango dizkiegu. Pixoihalak gelako leku batean bakarrik egon behar dira, ikasgelatik bereizita eta, ahal bada, leihatila batekin. Gela hau material garbigarriz eta desinfektagarriz estalia egon behar du. Aldatu aurretik, hezitzaileak dena eskura eduki behar du, eta une hau aprobetxatu behar da zenbait gaitasun garatzen laguntzeko: afektiboak, mugimenduzkoak, hizkuntzazkoak eta zentzumenezkoak. Beti haurrari aurreratuko diogu zer egingo dugun une bakoitzean.

Ondo garbitu behar diegu eremu genitala, eta kaka eta pixa ondo kendu. Neskak aurretik atzera garbitu behar dira; mutilak, izterretatik zakilerantz, eta barrabilak arreta handiz garbitu behar dira. Haurtxoa garbitu ondoren, tolesdurak ondo lehortu behar dira. Ondoren, babesteko krema eman behar zaie, behar badute. Ez dira gomendagarriak talko hautsak.

Entradas relacionadas: