Haurren Higienea, Loa eta Afektibitatea: Osasun Hezkuntzarako Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,14 KB

Haur Hezkuntzan, osasun hezkuntzaren funtsezko alderdietako bat higienearekin zerikusia duten ohitura eta jarrera egokiak hartzea da. Haurraren gorputza eragile infekzioso edo toxikoetatik babestea du helburu higieneak, beraz, haurraren ongizatean laguntzea, ongizate fisikoa, mentala eta soziala.

Higiene Ohiturak Hartzea

Haurren higiene-beharrak helduek konpondu behar dituzte lehenengo urtetan. Helduek funtzio bikoitza dute: haurraren higiene orokorra zaintzea eta ohiturak hartzen aurrera egin dezan sustatzea.

Hiru fase daude:

  1. Fase pasiboa: Helduak egiten ditu umearen higiene jarduerak.
  2. Lankidetza-fasea: Haurra bere burua garbitzen parte hartzen hasten da. Hasieran, helduak (amak, hezitzaileak edo umezainak) garbituko du umearen laguntzarekin; eta geroago, haurrak garbituko du bere burua eta helduak lagundu baino ez dio egingo.
  3. Fase aktiboa: Fase honetan, azkenean, bere burua garbitzeko maniobretan independentzia lortuz joango da umea. Hasieran, helduak behatu eta zaindu behar du prozesua.

Loaren Faseak

Garunak erregulatzen du loa, zenbait une, fase eta etapa izaten dira.

Lo Hartzea

Oheratu eta lo geratzen garenera arteko aldiari esaten zaio. Erritmoa geldotu, aharrausi egin, muskuluak erlaxatu… espazioan kokatzen eta jarrerarik erosoena bilatzen hasten gara.

Loak bi aldi handi ditu:

  1. Lo motela: Loa lasaia eta pixkanaka sakonduz joaten da; arnasketa erregularra, begiak mugitu gabe:
    1. 1. Fasea (Lo hartzea): Muskuluak erlaxatu eta arnasketa eta pultsazioak moteldu. Kanpoarekiko kontzientzia galdu egiten da, baina erraz esna daiteke. Haluzinazio hipnagogikoak (irudi oso argiak, biziak eta iheskorrak) eta deskarga mioklonikoak (gorputz-adarretan izaten dira eta erortzen ari garen sentsazioa izaten dugu).
    2. 2. Fasea (Lo arina): Loa sakonagoa da, eta kontzientzia-maila baxuagoa. Estimuluekiko erreakzio gutxiago, baina oraindik ere erraz esnatu daiteke.
    3. 3. Fasea (Lo sakona): Gorputz-funtzioak geldotu egiten dira, muskuluak erlaxaturik eta tenperatura eta odoleko presioa jaitsi. Beste mundu batean bezala egoten gara, eta estimulu indartsu batek soilik esnatuko gaitu.
    4. 4. Fasea (Lo sakona eta erabateko konorterik eza): Guruin pituitarioak hazkundearen hormona gehiago ekoizten du, ehunak indarberritzeko. Ez gara erraz esnatzen.
  2. REM loa: Arnasketa eta pultsua irregularrak, bihotz-erritmoa azeleratua, begiak mugitu, hatzak uzkurtu egin daitezke. Loaren aldi honetan, ametsak gogoan izaten dira; amesgaiztoak ere eta gaueko izuak eta loaren beste asaldura batzuk.

Gauean zehar, bi aldi horiek fase guztiak igarotzen dira: lo motela (1, 2, 3, 4 eta 4 aldiekin) eta REM loa, eta berriz ziklo osoa. Gauaren lehenengo erdian, lo sakona eta bigarren erdian, REM loa izaten da.

Esnatzea

Bizi-jarduera guztiak erregulatzen dituen erritmo biologikoa. Garuna indarberrituta eta esna-aldiko jarduerari ekiteko prest dagoenean esnatzen gara berez. Haurrei beren kabuz esnatzen utzi behar diegu ahal den neurrian.

Afektibitatea eta Loa

Alderdi askok eragiten diete jarduera- eta atseden-erritmoei: elikatze-zikloen banaketak, elikadura-ohiturek, lan-ordutegiek, alderdi soziokulturalek… erritmo naturalei eragiten diete.

Helduek bermatu behar dute haurraren erritmo naturalak eta bizitza soziokulturalak ezartzen dituen erritmoak bat etortzea. Helduek lagundu behar diete txikienei erlaxatu edo lo egiteko espazioa, jarrera eta egoera aurkitzen eta segurtasuna transmititu.

Lo egitera joateko unea une konplexua da, harreman afektibo oso biziak dituelako; une samurrak eta ezatseginak txandakatzen dira, horregatik oso garrantzitsua da ahalik eta modurik naturalean gerta dadin lortzea.

Haurrek, nahiz eta oso nekatuta egon, gurasoen maitasunak ematen duen lasaitasuna behar dute lotara joateko, eta gurasoak hor izango dituela jakin behar dute; horrek ez du esan nahi presentzia fisikoa egongo dela, baina bai segurtasuna, bai begiak itxi eta egoeraren kontrola galdu dutenean ere.

Trantsiziorako objektuak ere erabiltzen dira, pelutxeak, mantak edo panpina bigunak.

Haurra ohean sartzeko orduan, beldurrak sartzen dira jokoan, inguruak eragiten dien beldurra, haurraren berezko segurtasuna, helduen pazientzia…

Disomniak - Insomnioa

Insomnioa lo-asaldurarik ohikoena da. Lotara joateko zailtasunak edukitzea edo gauean zehar hainbatetan esnatzeko joera edukitzea.

Insomnioa disomnia da, loaren kantitateari, kalitateari eta ordutegiari eragiten dien asalduretako bat.

  • Asaldura organikoak: Gaixotasun organiko akutuek edo kronikoek eragin dezakete, mina eragiten dutelako, bai nerbio-zentroei zuzenean eragiten dietelako.
  • Lotarako ohitura hartzeko zailtasunak: Elikatze-kondizioekin (dieta desegokia, hartualdiak nahikoa ez izatea…) eta aldaketa egoerekin (giro-aldaketak, banaketak…) egoten dira erlazionatuta askotan. Lotarako ohitura ikasi behar da, modu naturalean ikasten dugu.
  • Gatazka emozionalak: Halabeharrezko arrazoiak tarteko edo haurraren beraren nortasunagatik (frustrazioa onartzeko zailtasuna).

Parasomniak

Ohiz kanpoko fenomenoak dira, eta loaren hasieran, loaren atalasean eta iratzartzean gertatzen dira; loa eten egin dezakete edo ez, baina alterazioa da gauzarik nabarmena.

  • Amesgaiztoak: Ondo gogoratzen dute zer amestu duten, ametsa asko bizi izan dutelako, luzea eta beldurgarria izan delako; horregatik, urduri, garrasika eta beldur direla esanez esnatzen dira. Normalean, gai berbera errepikatzen da. Amesgaiztoek neke mentalarekin eta antsietatearekin izaten dute zerikusia. Eguneko antsietatea gutxitzen den heinean, amesgaiztoak ere gutxitu egingo dira. Esnatzen denean, pertsona orientatuta egoten da eta zehatz azal dezake zer amets izan duen.
  • Gaueko izuak: Lo motelean gertatzen dira. Gaueko izuaren ezaugarria da behin eta berriz esnatzea bat-batean; izu-oihu bat egiten da lehenengo. Haurra bat-batean ohean esertzen da, eta ikara-espresioa eta antsietate handiko seinaleak izaten ditu. Haurrak ez die erantzuten gurasoek lasaitzeko egiten dizkioten saiakerei, ez ditu ezagutzen eta ez da gai errealitatearekin kontaktatzeko. Egoera hauetan, haurraren ondoan egon eta zain egon behar da, ahalik eta lasaien.
  • Somnilokia: Lo gaudela hitz egitea, oihu egitea, barre egitea edo negar egitea da. Normalean, hitz solteak, ulertezinak edo esaldi oso motzak, elkarrizketa bat osatzen ez dutenak; eguneroko ekintzekin erlazionaturik egoten dira; hurrengo egunean, ez da ezertaz gogoratzen.
  • Jactatio capitis: Mugimendu-ohitura da eta burua almohada gainean erritmikoki mugitzean datza; zenbait umeek gorputz osoa kulunka dezakete. Loak hastean egiten da, erlaxatzeko; kulunkarekin batera, eztarriko hotsak atera daitezke. Normaltzat jo behar da, ez du kalterik egiten; ohitura horiek 4 urtetik aurrera jarraitzen badute, normalak izateari uzten diote.

Entradas relacionadas: