Haurren Garapena: Ezaugarriak eta Beharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Lehen Haurtzaroa (0-3 urte): Ezaugarri nagusiak

Garapen psikomotorra

  • Lepoa indartzen da, burua eusteko.
  • Gorputz-adarrak ere bizkor hazten dira gorputz-enborra zuzen mantenduz. Gainera, hezurrek kaltzioa irabazten dute eta egonkortasuna lortzen dute.
  • Nerbio-sistema helduz doa eta haurrek gaitasun psikomotorra irabazten dute, gorputza menderatzeko.

Garapen psikomotorraz gain, beste lorpen batzuk

  • Autonomiaren lorpena.
  • Objektuak eskuratzeko eta ikertzeko aukera.
  • Leku berriak deskubritzeko aukera.

Garapen kognitiboa

  • Adimen praktikoa, buru-irudikapen eta hizkuntzarik gabea.
  • Zentzumen eta mugimenduen bidez gauzez jabetzen dira.
  • Ingurumen-interakzioen bidez, pertzepzio berriak deskubritzen dituzte eta adimena lantzen dute.
  • Hasieran ikusten duenaz soilik baliatzen da; ondoren, objektuen iraunkortasunaren nozioaz jabetzen da.
  • Funtzio errepresentatibo sinbolikoa: ez dauden gauzak sinboloen bitartez irudikatzen dituzte, eskema mentalak eginez.

Garapen sozio-emozionala

  • Haurraren eta ama/zaintzailearen arteko harremana oso garrantzitsua da; denbora horren bidez, haurraren nortasuna eta autonomia garatzen doaz. Gainera, harreman sozialak garatzeko bideak zabalduko dizkio.
  • Etapa honen ildo nagusia helduak izango dira.
  • Bi urte amaieran hasiko dira harremanak garatzen eta jolasak erabiliko dituzte bitartekari moduan.
  • Bi urte bete arte haurrak dependentzia osoa du, eta hortik harreman sozialak zabalduz doaz (ama, familia...).
  • Hiru urte inguruan, aurkaritza eta burugogorkeria portaera nabariak autonomoago egiten ari direla adierazten digute.
  • Hiru urte betetzean, neska-mutilen arteko gorputz-desberdintasunak ikasi eta zalantza eta jakin-mina sortzen zaizkio.
  • Bilakaera linguistikoa ere faktore oso garrantzitsua da. Hitzak errepikatzea eta abestea atsegin dute. Esaldi eta hitz sinpleak esaten hasten dira.

Adinaren araberako ezaugarriak

0-1 urte
  • Objektuak manipulatu eta mugimendu progresiboak kontrolatu.
  • Zehazten hasten da, keinuak eta lehenengo hitzak, inguruan duten guztia hartu.
  • 2-3 hilabete: burua zutik mantendu.
  • 5 hilabete: luzatuta egon, buruari bira eman.
  • 6-8 hilabete: eserita mantendu laguntzarik gabe.
  • 11-14 hilabete: noraezean ibili.
1-3 urte
  • Hitzezko lengoaia, pentsamenduak eta desioak garatu.
  • Esfinterrak kontrolatu.
  • 18 hilabete: bere burua ispilu batean ezagutu.
  • 24 hilabete: bi hitzekin esaldiak osatu.
  • Eskailerak bakarrik jaitsi.

Bigarren Haurtzaroa: Beharrak

Behar fisiko eta psikomotorrak

  1. Jarduera fisikoen bitartez energiak landu eta kanporatu egiten dira.
  2. Gorputzaren ezagutzaren prozesua hasten da: gorputzeko atalak ezagutu eta horien mugimenduak zein diren ikertu (gorputzaren mugak).
  3. Garapen integrala egokia izateko, ezinbestekoak dira ohitura osasuntsuak (lo, jan...).

Behar psikiko-kognitiboak

  • Ingurunea ezagutzeko.
  • Pertsonak desberdintzeko.
  • Hitzak ezagutzeko.
  • Sormena garatzeko.
  • Beren burua ezagutzeko.

Behar sozialak

  • Lehenengo harremanak (familia edo zaintzailea) ematen dira.
  • Gizarteratzea oso garrantzitsua da, baina familia barruan hasten da.
  • Hiru urterekin hasten da berdinkideekin sozializatzen.

Jolas motak

Bi urte arte norberaren gorputzarekin jolasten dute. Jolas-esparrua oso zabala da eta hainbat jolas mota erabiltzen dira garapen-prozesuan.

  1. Jolas funtzionala: material desberdinak erabiltzen dira jolasteko, ez du helburu zehatzik eta bitartekari ona da hainbat ezagutza lortzeko.
  2. Eraikuntza-jolasa: helburuak, dimentsioaren kontzeptura hurbiltzea, sormena lantzea eta motrizitate fina garatzea.
  3. Jolas soziala edo sinbolikoa: lanbideak eta abar imitatzea datza. Jolas honen bitartez haurrak errealitatearen arauak barneratuko ditu.

Entradas relacionadas: