Haurren Garapena 4. Eskola Urtean: Alderdi Kognitibo, Sozioafektibo eta Morala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB
Eskola Urteak
Garapen Fisiko eta Psikomotorea
Hazkunde geldoagoa ematen da, altuera eta pisuan desberdintasunak agertzen dira. Trebetasun motoreetan hobekuntzak ikusten dira, baita begia eta eskuaren arteko koordinazioan ere. Indarra handiagoa da mutiletan, eta malgutasuna nesketan. Etxeko tresnak erabiltzen hasten dira, bideo-jokoetan jolasten dute eta erreakzio-denborak murrizten dira (hizki multzo bakoitzeko, erantzun bat emateko behar den denbora).
Garapen Kognitiboa
Operazio Zehatzak: Intuiziotik Operaziora (Arrazonamendura)
Zentrazioa/ Deszentrazioa - Itxura pertzeptiboa/ Errealitate diferitua - Itzulezintasuna/ Itzulgarritasuna - Egoerak/ Transformazioak - Egozentrismoa gainditzea.
(Operazioa: barneratutako ekintzak dira, multzo edo osotasun batean antolatuta daudenak)
Operazio Zehatzen Estadioa: Ekintza mentalak operazio mentalak bilakatzen dira: operazio zehatzen arteko koordinazioa ematen da, "orain eta hemen"–go ekintzetatik urruntzen dira, eta itzulgarriak egiten dira.
Pentsamendua logikoagoa eta inferentzialagoa da.
Operazioen arteko konbinaketek operazio berriak sortzen dituzte.
Motak: sailkapena, seriazioa, substantzien eta zenbakien kontserbazioa, etab.
Irakurketa, Idazketa eta Zenbakiak
Irakurtzeko eta idazteko trebetasunak garatzen dira.
Zailtasunak: irakurketa geldoa, silaben alderanzketa edo errepikapena, hitzak aldatzea, ulermenaren zailtasunak.
Zenbakiak: baldintzak: kontserbazioa, seriazioa, ordinalak eta kardinalak.
Memoria eta Arreta
Hobekuntza nabaria dago, kontrol maila altuagoa lortzen da, eta estrategiak erabiltzen dira.
Garapen Sozioafektiboa
Norberaren Ezagutza
Autokontzeptua, autoestimua, eta genero rolak garatzen dira.
Garapen Emozionala
Enpatia gero eta egoera abstraktuagoetan azaltzen da, eta gero eta konplexuagoak diren emozioak ulertzen dira (dezepzioa, erruduntasuna, etab.).
Garapen Morala
- Psikoanalisia: Ume txikiak amoralak dira "supernia" garatu arte.
- Ikaskuntzaren teoriak: Errefortzu eta imitazioari esker, garapen morala barneratzen joango gara.
- Piaget: Garapen morala pentsamendu logikoaren ondorio bat da.
- Vigotsky: Garapen morala egituratze soziokulturalari esker ematen da.
Piaget
- Heteronomia morala (6-7 urte): obedientzia, sumisioa eta helduak jarritako arauei errespetu unilaterala (arauak ezin dira aldatu/ objektibitatea mantendu behar da ebaluaketa moralean).
- Autonomia morala: printzipio moralak barneratzen dira (adostutako arauak/ portaera ebaluatzerakoan, intentzioa kontuan hartu behar da).
Kohlberg
- Maila Aurrekonbentzionala (<10 urte): Arauak bete behar dira autoritateak esaten duelako eta zigorra ekiditzeko. (Obedientzia: indibidualismoa, zigorra ekiditzeko) Operazio zehatzetako logika duten pertsonak hemen kokatzen dira.
- 1. Etapa: Moral heteronomoa: araua betetzen ez bada, zigortuko gaituzte. Legea bete behar da eta autoritateari obedientzia izan.
- 2. Etapa: Indibidualismoa: Araua jarraitu nire interesak defendatzeko. Ondo dagoena egitea ere ondo dago: berdintasunean oinarritutako banaketak, txandak itxaron…
- Maila Konbentzionala: Arauak bete behar dira elkarren arteko erlazio onak mantentzeko. (Legea, pertsona ona) Partzialki operazio formalen logika duten pertsonak hemen kokatzen dira.
- 3. Etapa: Amankomuneko itxaropen interpertsonalak, erlazioak eta adostasunak: Hurbileko pertsona batek nigandik espero duena egin. "Ona izatea" garrantzitsua da: intentzio onak eduki eta besteenganako interesa erakutsi.
- 4. Etapa: Sistema soziala eta kontzientzia: Onartuak izan diren legeak bete. Legeak mantendu behar dira, nahiz eta kasu larri batzuetan salbuespenak egin daitezkeen. Gizartearekin kolaboratu behar dugu.
- Maila Post-konbentzionala (nerabezarotik aurrera): Benetako moral autonomoa. (Printzipio etiko unibertsalak, gizartearekin konpromisoa) Nerabe nagusien %50a eta helduak hemen kokatzen dira (operazio formalak).
- 5. Etapa: Konpromiso soziala eta gure eskubideak: Pertsonak balore eta iritzi desberdinak dituzte, talde bakoitzean alda daitezkeenak. Arau hauek bete behar dira gizarteak adostu dituelako eta konpromiso sozial bat dagoelako. Beste balore batzuk, gizarte guztietan errespetatu behar dira.
- 6. Etapa: Printzipio etiko unibertsalak: Pertsonak printzipio unibertsal batzuetan sinesten du, eta hauenganako lotura bat sentitzen du. Norberak aukeratutako printzipio etikoak ere defendatzen dira.
Berdinekiko Erlazioak
Adiskidetasuna:
- 3-5 urte: Hurbil dagoena eta nirekin jolasten duena.
- 5-8 urte: Gauzak uzten dizkidana eta laguntzen didana.
- 8-12 urte: Adiskidetasuna elkarrekikotasunean, konfiantzan eta afektuan oinarrituta.
- >12 urte: Elkarrekikotasuna eta afektuak norabide bietan.
Aurrerapausoak:
- Taldearen parte sentitzea: dependentzia handiagoa. Talde gero eta itxiagoak.
- Indarrak gero eta garrantzi gutxiago, botere sozialak gehiago.
- Liderra: nesken taldeetan egonkorragoa.
- Taldeko estatusa gero eta egonkorragoa.