Haurren Garapen Plastikoa eta Marrazketaren Etapak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,22 KB
GARAPEN PLASTIKOA (0-6 URTE)
Adinaren araberako bilakaera
0-1 urte
Lehenengo sei hilabeteetan, haurrak ez du parte hartze zuzenik. Sei hilabetetik urtebetera, parte har dezake ura eta harearekin. Hezitzaileak sarritan aldatu behar du gela. Haurra kontrolik gabeko mugimenduetatik autonomiara pasatzen da.
1-2 urte
Oso aktibo dabil, autonomia irabazten du, motrizitate fina erabiltzen du, eskuekin manipulatzen hasten da. Ikasgelaren dekorazioan protagonismoa hartzen dute.
2-3 urte
Mugitzeko koordinazioa eta manipulatzeko gaitasuna hobetzen doaz. Indibidualtasuna nagusitzen da, eta hori portaeran ikusten da. Material eta tresna berriak erabiltzen hasten da, testura berriak aurkitzen ditu. Etaparen erdian guraizeak sartzen hasten da, motrizitate fina garatuz.
3-4 urte
Lanaren emaitzaz interesatzen hasten da, gehiago kontzentratzen da. Irudikapen-gaitasuna hobetzen doa, tresna berriak erabiltzen hasten da (pintzela, buztina). Teknika gehiago erabiltzen ditu.
4-5 urte
Formak eta koloreak bereizten hasten da, taldean parte hartzen du. Errealitatezko marrazkiak egiten hasten da, sentimenduak eta emozioak adierazten hasten da.
5-6 urte
Helduagoa da, taldean parte hartzeko erraztasuna du eta gustuko du. Oroimena lantzen du. Ahozko eta idatzizko hizkuntzekin jarraitzen du, baina ikasteko modu grafiko-plastikoa galtzen hasten da.
ESTRATEGIA METODOLOGIKOAK
Jardueren programazioa programa orokorraren barruan dago. Adibidez, uda lantzen badugu, udako koloreak erabiliko ditugu. Jarraibide batzuk jarraitu behar dira:
- Jarduera aurretik egitea.
- Segurtasuna zaintzea.
- Agindu laburrak eta sinpleak ematea.
- Ordena lantzea.
- Azalpenak ematea prozesuari buruz.
- Nolako materiala erabiliko dugun esatea.
HEZITZAILEAREN EGINKIZUNA
- Hezitzailea haurraren alboan egon behar du, entzuteko, animatzeko eta laguntzeko.
- Jarduerak haurraren adinera egokituta egon behar dute.
- Arazoak daudenean esku hartu behar du.
- Pazientzia izan behar du.
MATERIALA ETA EUSKARRIAK
Euskarri motak
Euskarria lana egiteko behar dugun oinarria da. Bi mota daude:
- Materia: Papera, kartoia, etab.
- Espaziala: Espazioan duen kokapena. Bi mota: horizontala eta bertikala.
MARRAZKETA ETA PINTURA
Bilakaera Grafikoaren Etapak
Kontrolik gabeko zirrimarratzea
Ez du begia kontrolatzen, beste alde batera mugitzen du. Ez du kontrolik margotzen ari den paperean.
Zirrimarratze kontrolatua
Irudiak ixten ditu, zirkuluak eta horrelakoak egiten ditu. Kokapen espazialean kokatzen hasten da.
Izen eta guztizko zirrimarratzea
Kurbak egiten ditu. Ez da haurra behartu behar; bere bertsioa da onena. Koloreak erabiltzen hasten da.
Etapa aurreeskematikoa
Kolorea erabiltzen dute. Irudi zapaburuak egiten hasten dira, eta gero besoak, eskuak... margotzen dituzte. Besoekin kontrolatzen du, marrazkia egiteko geldiroago joanez.
ERRITMOA
Denboraldi batean maiztasun erregularrarekin garatzen den fenomeno errepikakorra da.