Haurren Elikadura Haur Eskolan: Garrantzia eta Aholkuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

Elikadura Haur Eskolan

Elikadura, hezkuntza jardueraren oinarritzat hartu behar dugu. Programatu egin behar da zer lortu nahi den, noiz eta nola lortu nahi den, aztertuta. Zuzentzen zaien neska-mutilen ezaugarri ebolutibo, kultural eta indibidualetara egokitu behar du. Beste alde garrantzitsu batzuk ere badaude. Alderdi sentsoriala (usaina, zaporea, aurkezpena, kolorea, tenperatura, etab.) garapen sentsorialari laguntzeaz gain, otordua atsegin edo ez hain atsegin bihurtzen dute. Elikatzeko ohitura onak sortzeko ere erabilgarri dira, adibidez, elikadura askotariko batera ohitzeko. Garrantzitsua da menua haurren adin, behar eta ezaugarrietara egokitzea, sasoiko produktuak erabiltzea eta urtaroaren arabera elikagai motak eta prestatzeko era aldatzea.

Jateko Jardueretan Izaten Diren Zailtasunak

Goseak eta jateko gogoak esanahi ezberdina dute. Gosea faktore biologikoa da, ase gabeko elikagai-beharrak sortzen du, eta atsekabea, antsietatea eta mina ere eragin ditzake. Jateko gogoak, berriz, osagai psikosoziala du, eta jateko desioa edo gozamena du ezaugarri. Kasu askotan, aurreko esperientzien araberakoa izan daiteke, eta elikagai jakin batzuen bidez eta elikagaiak prestatuta dauden moduaren arabera aktibatzen da.

Jateko Gogorik Ez Duenean

Jangartxu senti daiteke hainbat kausagatik: nekatuta dagoelako, beroa duelako, janak erakartzen ez dituelako, baina gaixorik badaude edo sendatu berri badira. Jana baztertzera eraman ditzaketen elikadura-esperientziekin lotuta egon daiteke jateko gogorik eza.

Helduen jarrera garrantzitsua da. Ez du haurra jatera behartu behar, eta zergatik jan nahi ez duen jakiten saiatu behar gara: janari kantitatea gutxitzea, jana aurkezteko modua aldatzea, etab.

Elikadura Nutrizioaz Haratago

Gozamenagatik eta elikagaiek ematen dizkigun usaimen-ukimen sentsazioagatik jaten dugu. Lehenengo elikadura-esperientziak bat egiten du beste pertsona batekiko lehenengo harremanarekin, eta horren gainean eraikiko da harremana. Jaioberri bat elikatzen dugunean hasten da helduarekiko harremana, lotura afektiboak sortuko dituen elkarrekiko prozesua hasiko dute, eta biak izango dira harremanaren zati aktiboa.

Oinarrizko beharrak aseta, tentsioak arintzen dira, eta asebete eta gozamen sentsazioak ere izaten dira. Harreman horrekin haurrak hautemango du berak egiten duena beste norbaiten hautematen eta gizatiartzen duela, eta hortik elkarrizketa garatu ahal izango du, eta elkarrizketaren ondoren konfiantza.

Edozkitzearen funtzio garrantzitsuenetako bat haurrari jaten ematea da, bere adierazte eta harreman prozesua baita. Gaitasun batzuk elikaduraren bidez ezartzen den harreman afektiboaren parteetako bat haurra da, heldua bezain aktiboa dena.

Entradas relacionadas: