Haurrei hizkuntza idatzia irakasteko estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,55 KB

Zer ikasi behar dute haurrek hizkuntza idatziaz?

Lehenik eta behin, idazkeraren sistema, hau da, kodea, irakatsi behar zaie haurrei: zein diren letrak eta nola burutu behar diren; letren eta fonemen arteko erlazioa; puntuazio-ikurrak; letra larrien erabilera; letra-mota ezberdinak (eskuizkribuak, inprentakoak); letren paperean duten norabidea eta letreiatzea.

Bigarrenik, idatzizko testuen esanahia irakatsi behar diegu: hitzek eta testuek beti dutela esanahia, eta testuinguruaren arabera alda daitezkeela.

Hirugarrenik, hizkuntza idatzaren funtzioak irakatsi behar dizkiegu: adierazpen baten ondoren informazioa luzaroan gorde eta berriro berreskuratu nahi izanez gero; ahozko mezuen bat-batekotasuna gainditzea eta igorlearen eta jasotzailearen arteko tartea murriztea. Idazleak eta irakurleak ahalegin handia egin behar dute mezua ulergarria izan dadin.

Egitura elkarreragilearen arabera esanahia eraikitzeko estrategiak

  1. a) Igarpena: Igarpenaren bidez, gaiari buruz irakurleak dakiena aktibatzen da eta testuaren esanahia eraikitzeko erabiltzen da. Ikasleak estrategia honetarako trebatzeko, irakurri aurretik galderak egin behar zaizkie hipotesiak egin ditzaten, geroago baieztatu edo ezeztatuko dituztenak. Ezer irakurtzen hasi aurretik aurreikuspenak sortu behar dira testuari buruz, horrela motibazioa sustatuz: irakurleak zer dakien (irudien bidez, tituluagatik, pertsonaiak ezagutzen dituzten komentarioak, ...). Irakurtzeko modua da eta hitzek zer esango duten aurreikustea da.
  2. b) Inferentzia: Inferitzea da testuaren atal bat ulertzea beste atalen esanahiaz baliaturik, hau da, informazio eta baliabide linguistikoak erabiltzea oraindik irakurri ez duguna ulertzeko. Kasu honetan liburuaren zatiren bat baino ez dugu irakurriko; ezagutuko ditugu zenbait pertsonaia eta informazio horrekin iragarri ahal dugu zer gertatu daitekeen.
  3. c) Autokontrola: Metakogniziozko estrategia da, ebaluaziorako erabiltzen dena. Kognizioa dakiguna da; metakognizioa, dakiguna antolatuko duten estrategiak adierazten ditu. Irakurketa-prozesua irakurleek kontrolatzen dute, baina batzuetan igarpen eta inferentzia okerrak egiten dira. Horregatik, irakurleak bestelako estrategiak erabili behar ditu bere hipotesiak eta inferentziak egiaztatzeko.
    1. 1. Estrategia: Hitzen bat ulertzen ez denean normalean itxaron egingo dugu ea aurrerago informazio gehiago agertzen den; ia beti aurrerago kontestuarekin ulertzen dugu.
    2. 2. Estrategia: Pasarteak ez baditugu ulertzen, ez bakarrik hitzak, atzera bueltatzen gara eta berriro irakurtzen dugu, oraingoan hobeto ulertzeko asmoz.
    3. 3. Estrategia: Ez badugu ulertzen berriro irakurrita, eta testuak ez badigu informazioa ematen, kanpoko informazioa bilatu behar dugu; talde lana erabili dezakegu soluzioak aurkitzeko.
    4. 4. Estrategia: Horrek ere ez badu funtzionatzen, irakasleari galdetu edo hiztegian begiratu. Irakasleak azken aukera izan beharko luke, ikasleen autonomia landu eta jakin-mina pizteko bideratuta.

Irakurtzen ikasteko faseak: Fase ortografikoa

Haurrak testu idatzien ulermen globala egiten duenean hasten da fase hau. Lehen fasean hitzak bere osotasunean “ikusten” zituen haurrak; bigarren fasean letraz-letra irakurtzen zuen, baina ez zuen lehen kolpean unitaterik edo batasunik ikusten. Hirugarren etapa honetan irakurri ahala testuaren esanahi globala ulertzeko gaitasuna izango du.

Ezaugarriak:

  • Testuak irakurtzeko kontuan hartzen ditu testuinguru semantikoak (esanahia).
  • Testuinguru sintaktikoak (ordenaketa).
  • Hitzen ezaugarri morfologikoak (aldaketak, deklinabideak).

Irakurtzeko estrategiak: Haurrak batera erabiltzen ditu dekodifikazioa eta irakurketa globala (esanahiana). Edozein irakurle trebek aldi berean egiten dituen prozesu biak dira. Baina testu-motaren, ezaugarriaren, zailtasunaren eta irakurlearen trebetasun-mailaren arabera, prozesu bi horiek ez dute garrantzi bera izango.

Erregulazio jarraitua: baliabideak

Erregistroa; gelaren egoera; hiru tresna ikasleei buruz informazio objektiboa eskuratzeko. Informazio hori eskuratu ondoren, gurasoekin hitz egin ahal izango dugu eta zehaztu zer eduki dezakeen edo zer gertatzen den.

Behatzea:

  • a. Ebaluazio-irizpideen zerrenda: egindako erregistroak eta hartutako oharrak sistematizatzea.
  • b. Diktaketak: idazketa-kodearen notazio alfabetikoaren sistema nola kontzeptualizatzen duen haurrek eta zein bilakaera duten aztertzeko.
  • c. Ikasle bakoitzaren erregistroak: ikasleek fitxa bikoitza dute, bat irakurketarako eta bestea idazketarako; landutako atala, ikaslearen erantzuna eta hurrengo egunerako lantzeko proposamena jasotzen dituzte.
  • d. Eskolako egunerokoa: egunerokoa zabala izan behar da, ez araubiderik ezaba, hausnarketara bultzatzen duena.

Zer da hizkuntza idatzia ikastea?

Hizkuntza idatzia ikastea mekanika bat ikastea baino jarduera konplexuagoa da; beti testuinguruetan kokatzen da, eta hor informazio ugari eman edo azaldu behar da. Ahozkoa ez den sistema bat da; helburua ez da ahozko hizkuntza soilik idatziz «itzultzea». Baizik eta testuingurutik independientea den hizkuntza bat da: behar den informazio linguistiko guztia izan behar du bere osotasunean eta berez ulertzeko gaitasuna eduki. Pentsatzeko tresna boteretsu bat da; idazteak pentsatzen laguntzen du, gauzak antolatzera eraman gaitzake, ez bakarrik zer esango dugun, baizik nola kontatuko dugun ere.

Azaldu eredu elkarreragilea

Goranzko ereduan ez bezala, eredu elkarreragilea ez da soilik testuan oinarritzen, ezta irakurlearengan bakarrik ere, beheranzko ereduan ez bezala. Biak dira garrantzitsuak; izan ere, bi prozesu horiek aldi berean gertatzen dira eta elkarren osagarriak dira: irakurleak testuan zer ikusten duen eta irakurleak testuari zer ematen dion. Eredu honetan oinarritutako irakaskuntzan, ikasleek bi trebetasun landu beharko dituzte:

  • Batetik, ikasleek testua eta haren osagaiak prozesatzen ikasi behar dute, hau da, dekodifikatzea.
  • Bestetik, ulermena errazten duten estrategiak ikasi behar dituzte, testuak ez dituen gauzak ere ulertu ahal izateko.

Irakurtzen ikasteko faseak: Fase alfabetikoa

Fase honetan kontzientzia fonologikoa bereganatzen du haurrak: ordura arte soinu-unitate bakartzat entzuten zituen hitzak unitate txikiagoez (fonemez) osatzen direla konturatuko da, eta, gainera, soinu-unitate txikiago horietako bakoitza letra batez adierazten dela ikasiko du.

Ezaugarriak:

  • Fase honetan haurra kodea dekodifikatzen hasten da: letra bakoitzari zein soinuk dagokion ikasten hasten da (kontzientzia fonologikoa).
  • Letren ordenak garrantzia duela konturatzen da; ez da gauza bera «txori» eta «txiro», edo «gaur» eta «agur».
  • Haurrak autonomia-maila altua lortzen du; helduengan oinarritu gabe, testuak deszifratzeko mekanismo berriak aurkitzen ditu.
  • Testu bat letraratzeko gai izango da, nahiz eta hasieran ez duen guztiz uler dezakeenik.
  • Fonema ezberdinak elkarren ondoan jarrita hitz bat sortzen dutela jakingo du.

Irakurtzeko estrategiak:

  • Fase honetan haurra arreta egituratuko du eta informazio-iturri berriak bilatuko ditu, lehen deigarriak ez ziren ezaugarriei erreparatuz.
  • Aztarna grafikoak erabiliko ditu, nahiz eta hasieran antzeko grafiak nahastu (pq, db).
  • Fonema bananduak elkartuko ditu hitzak osatzeko.
  • Hitzen soinuak irudikatzen dituzten letren ordenari erreparatuko dio.

Nork bere burua erregulatzeko zenbait baliabide

a. Irakaslearen eta ikaslearen arteko ebaluazioa: bien arteko elkarrizketa bidez ikaslea ohartzen da nola aurreratu den. Irakaslearen lana da ikasleak autonomoak izan daitezen bideratzea eta aurreko lanak erakustean aurrerapenen berri ematea.

b. Ikasleen arteko ebaluazioa: beste ikasle batek edo ikasle-talde batek egindako ebaluazioa: galderak, behaketak eta erantzunak eskatu; lan txukunak saritu. Irakaslearen lana da ikasleen behaketak ulergarriak egitea, giro baikorra sustatzea eta kritikak ez dezala inor barregarri edo isolatu utzi. Egoerak izan daitezke ustekabekoak edo programatuak.

c. Nork bere buruari egindako ebaluazioa: irakasleak ikasleekin adostu baditu helburuak, prozedurak eta ebaluatze-irizpideak, ikasleek ikus dezakete jarritako helburuak lortu dituzten edo ez.

Entradas relacionadas: