Haurraren Komunikazioa eta Hizkuntzaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,08 KB
Haurraren eginkizuna:
Hartzailea---- Sentsazio asko hautematen dutu, hasieran guztia harritzen du eta deigarria iruditzen zaio eta horrek haurraren erreakzioa eragiten du.
Igorlea---- Jasotako sentsazioen aurrean erreakzionatzen du eta adierazkortasunez jarduten du, hitzezko hizkuntza erabiltzen ez badu ere.
Helduen eginkizuna:
Hartzaile---- Haurren mezuak interpretatu behar ditu, nahiz eta beti ez diren zuzenean eta ulertzeko modukoak izan.
Igorle---- Haurra hainbat eratara estimulatuko du (hitz eginez) haurrari errealitatea ezagutzen laguntzeko, eta erreakzio batzuk eragiteko.
KOMUNIKAZIOAREN ERAGINA DUTEN BESTE FAKTOREAK
Ingurua
Estimulatzaile eta erosoa izan behar da. Adib familia izan ahal da.
Giroa
Giroa aipatzean inguru afektiboa eta esta espazio fisikoa adierazi behar da. Giro afektiboak haurraren seinaleak ondo hartu behar ditu; haurrak ez ditu hitzezko erantzunak bakarrik ulertuko.
Kalitatea
Haurrari errespetua zor zaio, eta komunikazioa haren mailara egokitzeak ez du esan nahi kalitatea txikiagotu behar dela.
Kultura-testuingurua
Bizi duen kultura-testuinguruak egiten du pertsona bakoitza. Haurrak imitatzeko joera du eta hurbil dituen ereduak imitatuko ditu.
ETAPA AURRELINGUISTIKOA (0-12 HILABETE)
Etapa honetan estimulu asko daude, haurra gauza batzuetaz jabetzen da eta fonazio-organoekin, entzumenarekin, ikusmenarekin, bibrazio-sentsazioekin jolastu egiten du.
Pretzepzioa etapa aurrelinguistikoan
Entzumen pertzepzioa: Haurrak inguruneko soinuak entzuten ditu eta haien aurrean erreakzionatzen du. Hilabete inguru duenean amaren ahotza identifikatzen du, baita nondik datorren ere. Haurra lasaitzeko, gozo eta lasai hitz egitea da onena. Zaratarekin ez beldurtu egiten delako.
Ikusmen pertzepzioa: Hilabete bat bete arte haurrak ez ditu formak eta koloreak antzematen, eta aurpegiak ezberdintzea kostatzen zaio. Arretaz, segurtasunez eta estimuz begiratzea da haurra lasaitzeko modurik onena.
Ukimen komunikazioa:
Funtsezkoa da haurra lastantzea, besarkatzea eta besoetan hartzea. Haurrak segurtasunez hartu behar dira, bestela deseroso sentitzen dira. Garrantzitsua da bainuko eta bainu osteko momentuetan masajeak ematea, haurrak erlaxatzen direlako eta gainera afektua erakusten zaielako.
Adierazpen sormena etapa aurrelinguistikoan
- Negarra: Haur bakoitzaren negarra ezberdina da. Negarra zerbait informatzeko erabiltzen dute, eta 3 mota bereizten dira; gosea, mina eta amorrua. Hasieran negarra senezkoa da eta haurra arritu egiten da, baina gero helduek negarrari erreakzionatzen dutela konturatuko da eta nahita egingo du zerbait lortzeko.
- Xurgatzea: Haieran senezkoa da, baina guztiek ez dute gaitasun muskular berdina eta indar nahikoa laguntza gabe egiteko eta horregaitik erragazoa egiten zaie biberoiaren tetina xurgatzea.
- Zizikadura Haurrak negarrez bokalizazioak igorriko ditu eta fonazio organoak zertxobait mugitzen dituela igarriko du. Soinu horiek senez egiten ditu eta ez dira hizkuntza bateko fonemak. Haurrak gehiago zizikatzen du garbi edo lasai dagoenean.
- Ekolalia
Bokalizazioak ahozko hizkuntzaren antz gehiago dute. Haurrak laringearekin eta fonazio-organoekin esperimentatu egiten du, eta belarriekin jolastu. Haurrak imitatzeko asmoa erakusten du eta ekolalia deitzen zaio. Soinu kontsonantikoak egiten hasten da, baita egitura sinpleko silaba konbinazioak ere.
- Begirada eta keinuak
Begirada hilabete ingururekin zehazten da, inguruko formak mugatzen, ezberdintzen eta bereizten hasten denean. Helduekin begirada trukatzea haiekin duen komunikazio ekintzarik adierazgarrienetako bat da, adib: irribarrea poztasuna adierazten du.
ETAPA EZ KONBINATORIOA (AURRE-KONBINATORIOA 12-24 HILABETE)
Haurrak 12 hilabeterekin hitzak nahita esango ditu eta 24 hilabeterekin esaldi baten esanahia hartuko du. Haurrak hitzak esateko eta esanahi bat adierazteko asmoa izango du. 9 eta 18 hilabete ingururekin esaten ditu haurrak lehenengo hitz arruntak. Gauza zehatz bat adierazteko haurrak nahita hizkuntza termino bat modu egonkorrean eta egoera ezberdinetan erabiltzean hasten da haurra lehen hitzak esaten, baina haur bakoitza ezberdina da.
Lehenengo hitzen ezaugarri bereziak
Hitzen artikulazioa
Haurrak lehenengo hitzak gaizki artikulatzen ditu. Lehenengo, fonema kontrastatuenez jabetzen dira eta gero gutxien kontrastatuenez. Kontraste gehienak a eta p fonemen artekoa da. Horri esker papa eta mama konbinazioak egin ahal dituzte eta silabak bikoizten direnez errazagoa egiten zaie. 7 edo 8 urtera arte kontsonante batzuk ez ditu ondo artikulatuko Haurrak helduen bezalako hitzak ahoskatu ezin dituenez, hitzak sinplifikatzen ditu. Baita fonemak asimilatzen ditu eta soinu batzuk ez ditu aipatzen. Silabak ere bikoiztu egiten ditu eta laburtu ere. Etapa honetako hitzak gehienez 2 silaba dituzte.
Hitzen esanahia
Ekoitzi ahal dituenak baino hitz gehiago ulertuko ditu. Haurrak hitzen esanahia zabaltzen edo txikitzen du. Haurraren eta helduen erreferenteen artean hainbat harreman daude;
-Elkarrekikotasunik eza: Helduen hizkuntzarekin zerikusirik ez duen terminoa erabiltzean datza.
-Erabateko elkarrekikotasuna: Izen bereziak alde batera utzita, antza.
-Gehiegizko orokortzea: Dagokiona baino erreferente multzo handiagoari hitz berarekin deitzea.
- Gutxiegi orokortzea: Zerbaiti termino bakar batekin deitzea, adibidez zure txakurrari au-au esatea, baina gainerako txakurrei beste hitz batekin deitzea.
- Hitzen asmoa:
Hasieran erabiltzen dituzten terminoak 2 funtzio dituzte :
- Erreferentziala: Objetuak izendatzeko erabiltzen du.
- Adierazkorra: Nahiak adierazteko erabiltzen du.
Haurrak hitzak, gauzak, nahiak eta egoerak komunikatzeko erabiltzen ditu. Haurrak etapa honetan holoesaldiak erabiltzen dituzte. Hitzak askotan ez direnez nahikoa zerbait adierazteko, haurrek testuinguruak, intonazio-aldaketak eta keinuak erabiltzen dituzte helduek ulertzeko.
HIZKUNTZA KONBINATORIOAREN ETAPA (24-72 HILABETE)
Etapa hau 3 fasetan banatzen da; Haurra hitz solteak lortzeko gai da. Lehenengo esaldiak sortzen ditu eta Helduen hizkuntzan sartzen hasten da.
1. Fasea: Hitz solteak lortzea
Hizkuntza telegrafikoa esaten zaio enuntziatu berean hainbat hitz konbinatzeko gaitasunari. Haurrak adierazteko gaitasun handiagoa du bi arrazoi hauengaitik;
.Hainbat hitzeko enuntziatuek informazioa zabaltzen dute.
.Hainbat hitzetako enuntziatuak hitz bakarrarekin adierazi ezin direnak zentzuak zehazten dituzte.
Aditzak, adjetiboak eta izenak dira gehien erabiltzen dituztenak. Enuntziatuek 2 hitz izaten dituzte eta bakoitzak intonazio propioa dauka. Haurrak lehenengo hitzari emango dio intentsitate handiagoa.
2. Fasea: Lehenengo esaldiak sortzea (30-32 hilabete)
Haurrak hitz gehiago dakizki eta gainera esaldiak sortzeko arauak ikasten ditu. Hauek dira ikasi beharreko arau eta baliabide garrantzitsuenak
Morfemak eta flexioak --Hizkuntza-esamoldeen esanahia aldatuko duten morfemak eta flexioak ikasi behar dira. Hauek ikasteko ordena nahiko konstatea da, eta akatsak berdintsuak izaten dira, orden honetan ikasten dira flexioak; --
1- Pluralaren bukaerak
2- Partizipio edo gerundioaren bukaerak
3- Postposiziorik erabilenak (-ra,-renik,-tik, -n, -rentzat, -gatik)
4-Artikulu mugagabeak
5- Artikulu mugatuak
6- Aditz laguntzaileak
Hiperzuzenketak: Aditz erregilar eta irregularretan flexio berak erabiltzea.
Lexikoa handitzea
Bizi duen giroaren, interesatzen zaizkion eta motibatzen duten gauzen arabera lexiko gero eta handiagoa izango du haurrak. Haurrak hitz bat gehiago ikasten du errealitateko ezberdintasunez jabetzerakoan
Ezeztapenaren erabilera
Haieran ezetz esaten duenean burua mugituko du, gero “ez” esaten ikasiko du eta gero ezeztapena zehazten hasiko da. Errealitatea eta nahiak bat ez datozela jakin behar du haurrak.
Galderak egitea
Hasieran galderek goranzko tonua dute, eta gero galderak egiten hasten dira, zer?, non? eta ondoren, nor?, nola?, zergaitik?, noiz?, nola? galderak egiten ditu
Arau sintaktikoak ikastea
Lehenengo atribuzio joskerak eta subjetua-objetua- aditza egitura ikastn du “umeak ogia jaten du”. Gertaerei buruz hitz egitean gertatutako ordenean azaltzen dituzte, juntagailu kopulatiboekin. Mezuak ulertzeko beraientzat garratzitsua da esaldiaren ordena.
Kontzeptu erlatiboak erabiltzen jakitea
Pizkanaka zehaztu egingo ditu tamaina, distantzia, kantitatea denbora... erraza da ezagutzen dituzten objetuen tamaina alderatea, aldiz ezagunak ez badira, haurra da erreferentzia bakarra.
3. Fasea: Helduen hizkuntzarantz
Jolas sinbolikoan sartzean, hizkuntza erabiltzeko askatasun handiagoa du haurrak. Hortik aurrera, hizkuntzaren kontzientzia hartzen hasiko da, eta helduen gisan erabiltzen. 4 urtekin menderagailu ez egokiak erabiltzen dituzte gero erlatiboak eta konpletiboak erabiltzen hasiko da eta ostean kausazko eta ondoriozko mendeko perpausak erabiliko ditu. Hizkuntza helduen bezala erabiltzeko haurrek hau ikasi behar dute;
Ikuspuntuak handitzea:Bera dagoen tokian ez dauden gauzei buruz hitz egiten hasiko da, eta hortik aurrera gai izango da atzo egin zuena deskribatzeko.
- Denbora orainean, iraganean eta etorkizunean erabiltzea
- Denbora erreala eta irreala bereizteko gaitasuna
- Elkarrizketan aritzen ikasiko du: Etapa egozentrikoa igaro eta gero, besteen gertakizunak eta ikuspuntuak kontuan hartzen ikasiko du, eta horrela haiekin elkarrizketan aritzen ikasiko du.