Haurraren Etapa Aurrelinguistikoa: 0-12 Hilabete

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Etapa Aurrelinguistikoa (0-12 Hilabete)

Etapa hau zentzumen- eta mugimendu-adimenaren aldiarekin bat dator. Haurrak estimulu batzuk hauteman eta beste batzuk sortzen ditu. Gauzez jabetzen da, jolastu egiten da, fonazio-organoekin ikertzen du, eta entzumen-, ikusmen-, bibrazio-sentsazioekin eta sentsazio motorrekin ere esperimentatzen du.

Haurrak hautematen duena (jasotzen duena)

  • Entzumen-pertzepzioa

    Haurrak soinuak entzuten ditu eta horien aurrean erreakzionatzen du, hitzezkoak direnak eta ez direnak bereiztuz. Hilabete inguru duenean, amaren ahotsa identifika dezake. Lasai hitz egitea da lasaitzeko modurik onena. Kantu monotonoak eta kadentziadunak lo hartzen lagungarriak dira, eta kadentzia alai eta erritmikoak, berriz, esnatzen eta bizitzen lagungarriak. Tonu gogor eta zakarrekin haserrea hautematen dute. Fase honetan haurrarekin erabiltzen dugun tonua oso garrantzitsua da.

  • Ikusmen-pertzepzioa

    Hilabete bat egin arte ez ditu formak eta koloreak atzematen, eta aurpegiak ezberdintzea kostatuko zaio. Sei hilabeterekin ikusmenaren bidez falta somatzen hasten da, baina aurpegiko keinua edo espresioa hautematen ditu. Lasaitzeko modurik onena segurtasunez eta estimuz begiratzea da.

  • Ukimen-komunikazioa

    Funtsezkoa da haurra laztantzea, besarkatzea… horrela, maitatu, onartu eta babesten dutela sentituko du. Besoetan hartzen dituztenean segurtasunik eza nabaritzen dute. Bainuko eta osteko uneak garrantzitsuak dira; haurrak erlaxatzeaz gain, afektua erakusten zaie eta beren muskuluak bizkortzen laguntzen da.

Haurrak ekoizten duena (adierazpena)

  • Negarra

    Haurrak egiten duen lehenengo soinu-seinalea da; interakzio sozialerako lehen urratsa. Ezberdindua eta indibiduala da, eta iraupen eta bitarte bereizgarriak ditu. Hiru mota bereiz daitezke: gosearena, minarena eta amorruarena.

    Hasieran senezkoa da eta premia horiek baino ez ditu adierazten. Gero, zeinu bihurtuko da, eta beraz, nahita negar egiten hasiko da, espero duen erantzuna lortzeko.

  • Xurgatzea

    Etapa horretako funtsezko beste mugimendu mota bat da. Hasieran senezkoa da, baina haur guztiek ez dute gaitasun muskular bera, ezta indar nahikoa ere, laguntzarik gabe egiteko. Xurgatzeak lasaitu egiten du haurra, horregatik erabiltzen da zupakia.

    Mastekatzea ere garrantzitsua da. Sei hilabete betetzen dituenetik masteka dezake, eta barailak erabiltzen erakutsi behar zaio.

  • Zizakadura

    Hilabete inguru duenean lehenengo irribarrea egiten du. Haurrak negarraz bestelako bokalizazioak (zizakadurak) igorriko ditu, eta fonazio-organoak apur bat mugituko ditu. Soinu horiek senez egiten dira, eta ez dira hizkuntza bateko fonemak.

    Lehenengo igorpenak belar-eremuan egindako artikulazioak dira, eta aho-irekidurekin txandakatzen dira. Helduen belarrietan /axo/ edo /ago/ bezalako soinuekin identifika daitezkeen antza dute.

  • Ekolalia

    Bokalizazio horiek ahozko hizkuntzaren soinuaren antz handiagoa dute. Haurrak fonazio-organoekin eta laringearekin esperimentatu eta jolasten du. Imitatzeko asmoren bat erakusten du (ekolalia).

    Igorpena egiteko asmoa izatea edo ez izatea da zizakaduraren eta ekolaliaren arteko ezberdintasuna. Soinu kontsonantikoak sortzen hasten da, baita egitura sinpleko silaba-konbinazioak ere. Lehenengo hitzez jabetzeko oinarriak ezartzen ari da, eta 12 eta 15 hilabete bitartean gertatuko da hori.

  • Begiradak eta keinuak

    Haurraren begirada hilabete inguru duenean zehazten da, formak mugatzen, ezberdintzen eta bereizten hasten denean. Inguruan dituen mugimenduek, koloreek eta begiek erakartzen dute. Begiradak trukatzea da komunikazio-ekintzarik adierazgarrienetako bat; imitatzeko lehen urratsa da, eta imitazioa funtsezkoa da edozein ikaskuntzatan.

    Keinuak haurrek eta helduek komunikatzeko era naturalean erabiltzen dituzten tresnak dira. Horien bidez, premiak eta nahiak adierazten dituzte, eta askotan sinbolikoak dira. Adibidez, mihia ateratzen du, besoak altxatzen ditu, txaloak jotzen ditu, nekea edota poza adierazten ditu.

Entradas relacionadas: