Haurrak Gaixotasunari Aurre Egiten: Gida Psikologikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB
Haurrak Gaixotasunari Aurre Egiten: Faktoreak eta Laguntza
1. Gaixotasunari Aurre Egiteko Faktoreak
Haurrak gaixotasunari aurre egiteko orduan, hainbat faktorek eragiten dute:
- Adina eta garapen psikologikoa: Haurtxoek ez dute hizkuntzarik, sentzazioak eta emozioak ez dituzte bereizten, eta ez dakite gaixotasuna zer den. Sei urte baino lehen ez dute beldurrik adierazten gaixotasunaren aurrean. Adin honetan hasten dira osasuna eta gaixotasuna bereizten, eta 12 urtekin ideia zehatzagoa izaten dute.
- Gaixotasun mota: Akutua edo kronikoa den arabera, mugak eragiten dizkien edo ez. Inmobilizazioak edo infekzioak zigorrak direla kontsideratzen dute.
- Aurreko esperientziak: Erlazio zuzena du umearen nortasunarekin, gurasoen erreakzioarekin eta tokiarekin.
2. Osasun Langileen Zeregina
Pertsona helduek txarto toleratzen dugu haurren sufrimendua. Horregatik, komenigarria izaten da haurtzaroko psikologiari buruzko oinarriak ezagutzea.
Haurrak dauden ospitaleko sailetan, gurasoen eta anai-arreben bisitak eta egonaldiak erraztu beharko lirateke, haurren beldurra gutxitzeko (batez ere UCI eta anestesia ostean).
Haurtxoak direnean, aipatu dugu kontaktu fisikoak duen garrantzia (muxuak, laztanak...). Nagusiagoak direnean, espazioa beharko dute hitz egiteko, beren arazoei buruz hitz egiteko, bakoitzak bere gauzak gordetzeko (jostailuak, liburuak...).
3. Eskola Garaiko Behar Psikologikoak
Garai honetan, haurrak gorroto du bere burua ezberdin ikustea. Gaixotasun kronikoek (intsulina injektatu beharra, protesi bat eraman beharra...) norbere estimuan eragin handia dute eta gutxigotasun-konplexuak ager daitezke.
Gaixotasunak ezgaitasun handia eragiten badu, isolatzea ohiko jokaera izaten da.
4. Haurrak Gaixotasunari eta Ospitalizazioari Aurre Egiten
Haurrak gaixotasunari eta ospitalizazioari aurre egiteko hainbat modu daude:
- Jokaera erregresiboak: Benetako adina baina gazteagoko jokaerak hartuz.
- Geldotasuna (Pasibotasuna): Depresioa ere ager daitekeelarik.
- Aldarte aldaketak: Negar sarriak, haserraldiak... ohikoak izaten dira ere.
- Asaldatzeak (errebeldiak): Tratamenduak erregulatuz adibidez.
- Amets gaiztoak eta anorexia: Ager daitezke.
5. Garapena Zer Den
Garapena: Gizakiak aldaketa fisikoak izaten ditu bizitzan zehar. Emozioak adierazteko moduak eta inguruari moldatzeko trebetasunak ere aldatuz doaz. Aldaketa jarrai hauei garapena esaten zaie.
6. Beranduko Haurtzaroko Ezaugarriak
Gauza berriak ikasteko kezkak eta jakin-nahiak adierazten dituzte, eta arrazoiaren adina hasten da. Identitate sexuala ere nabaria da, neskak alde batetik eta mutilak beste batetik elkartzen direlarik.
7. Familiaren Erantzuna
Gaixotasunak eta ospitalizazioak familiaren ohizko funtzionamendua aldatzen dute. Familiaren erantzuna umea gehiegi babestea izan daiteke edo gaixotasuna ukatzea. Denak dira azken finean onartzeko zaila den egoera bati aurre egiteko defentsa mekanismoak.
Sarritan haserrea ere agertzen da, osasun langilearekiko erasokortasuna eta gehiegizko eskaerak ager daitezkeelarik. Normalean egoera hauek umearen egoera onartzen denean desagertzen dira.
8. Haurtzaroaren Lehen Urteko Ezaugarriak
Haurtzaroaren nerbio sistema azkar garatzen da garapen motore eta sentionalak bultzatuta. Objetuak manipulatu eta gorputzaren mugimenduak kontrolatzen ikasiko du: burua artez mantendu 2-3 hilabeterekin, jesarrita mantendu 6-8 hilabeterekin eta ibiltzen hasi 12-14 hilabeterekin. Keinuak eta lehen hitzak ere agertzen dira.
9. Bitarteko Haurtzaroaren Ezaugarriak
Bitarteko haurtzaroan 4-7 urte. Eskolatzea gertatzen da, familiengandik nolabaiteko independentzia lortzen dute eta euren adin berdinekoekin sozializatzen hasten. Sozializazio hau oso garrantzitzua da, elkarrekin bizitzen eta konportatzen ikasten dute, lehiak eta jelaskortasunak, neska eta mutilen desberdintasunak agertzen dira.
10. Nerabearen Behar Psikologikoak
Nerabezaroan oso garrantzitzua da besteen onarpena izatea, ez du bere burua ezberdin ikusi nahi gaixotasunaren eraginez. Bere gaixotasunari buruzko informazioa eskatzen badu, bere neurrian eman behar zaio, kontuan hartuta behar da bere burua zaintzeko gai dela.
Ohizkoa da osasun langileen lana zalantzan jartzea, ezartzen zaizkion tratamenduak eta, batez ere, zentroaren arauak. Emozio beldur sentimenduak kontuan hartu behar dira, nerabeen kasuan bereziki.
11. Osasun Langileen Zeregina Nerabeekin
Profesionalek jakin behar dute, nerabeari, arazoaz hitz egitea asko kostatzen zaiola, galdera irekiak egin behar dira eta jokaera paternalistak alde batera utzi. Informatu egin behar da, kontatzen den guztia isilpekoa dela ziurtatu, batez ere, sexua edo substantzia toxikoek dagozkion informazioa.
Beroengana jo, eta ez gurasoengana, bere osasunaz galdetzeko ospitalizatuta badaude, intimitatea zaindu, konpoaldearekin harremana erraztu, dibertitzeko baliabideak proposatu...