Haurdunaldiko proba diagnostikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB
1. Hiruhilekoa
Odol analisia
Lehen hiruhilekoan egiten da. Parametro hauek aztertzen dira:
- Hemoglobina parametroa
- Glukosa
- Koagulazio parametroak
- Serologia: amaren sistema immunologikoa
- Hormonak
Coombs zeharkako testa
Amaren odol taldea eta Rh faktorea jakiteko erabiltzen da. Amaren eta umearen odol taldeen arteko inkongruentzia detektatzen du.
Screening hirukoitza
Down sindromea eta Edwards sindromea izateko arriskua neurtzeko.
Analisi genetikoa
Hereda daitezkeen gaixotasunak detektatzeko.
Gernu analisia eta urokultiboa
Giltzurrunaren funtzioa baloratzeko eta gernu-infekzioak detektatzeko.
Zitologia eta kolposkopia
Umetokiaren tamaina eta forma ikuskatzeko, eta infekziorik dagoen ikusteko.
Ekografia
11. eta 13. asteen artean egiten da.
- Haurdunaldi bakarra edo anizkoitza den jakiteko.
- Malformazio goiztiarrak detektatzeko.
Ekografia transbaginala izaten da. Tolestura nukala neurtzen da trastorno eta sindrome kromosomikoak detektatzeko.
2. Hiruhilekoa
Odol analisia
15. eta 20. asteen artean egiten da. Aurreko probak errepikatzen dira.
Amniozentesia
15. eta 18. asteen artean egiten da. Proba inbaditzailea da. Orratz batez abdomena zeharkatu eta likido amniotikoaren lagin bat hartzen da. Anomalia kromosomikoak detektatzeko erabiltzen da. Ez zaie emakume guztiei eskaintzen, tolestura nukalaren eta analisien arabera arrisku handia dutenei baizik.
O'Sullivan testa
24. eta 28. asteen artean egiten da. Emakumeak obesitatea, hipertentsioa, abortu aurrekariak, diabetes familiarra edo beste konplikaziorik badu, 31. eta 33. asteen artean errepikatzen da. Test honek odoleko glukosa neurtzen du 50g glukosa edan eta ordubetera. Glukosa >140 bada, proba dosi handiagoarekin eta denbora gehiagoz errepikatzen da. Helburua: Haurdunaldiko diabetesa diagnostikatzea.
Ekografia
19. eta 21. asteen artean egiten da. Fetuaren anatomia, sexua, posizioa, anomalia fetalak, etab. aztertzen dira. Ekografia abdominala izaten da.
3. Hiruhilekoa
Odol analisia
Hemograma eta koagulazio probak egiten dira. Koagulazio proben emaitzak normalak badira, odoljario arrisku baxua edukiko du pazienteak erditzerakoan eta anestesia epidurala jarri ahal izango da. Aldiz, alterazioak badaude, odoljario arriskua edo tronbosi arriskua ager daitezke hiruhileko honetan.
Ekografia
Hazkuntza, posizioa, likido amniotikoaren bolumena, etab. aztertzen dira.
Bagina/ondesteko kultiboa
Laginak hartzen dira Streptococcus B bakterioa detektatzeko. Positibo emanez gero, erditze prozesuan fetua infektatzeko arriskua egongo litzateke, jaioberriaren meningitisa eraginez.
Monitorizazio fetala
Fetuaren bihotz-taupadak eta umetokiaren kontrakzioak detektatzeko balio du.
Amnioskopia
Erditzea atzeratzen denean, likido amniotikoaren gardentasuna ikusteko balio du, alterazioak detektatzeko.
Leopold maniobrak
Fetuaren kokapena jakiteko eta batzuetan posizioz aldatzera behartzeko egiten diren maniobrak dira. Eskuekin sabelaren gainetik egiten dira.
Bagina-ukitua
Umetokiko lepoa hatzekin palpatzea, honen dilatazio egoera ezagutzeko.