Haurdunaldian eta Erditze Ondoren Egin Beharreko Tratamendu Estetikoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB
Haurdunaldiko tratamendu estetikoen protokoloa
Larruazalaren beharrak:
- Ildoei, hiperpigmentazioari eta azazkalen hauskortasunari aurrea hartzea.
- Linfa-zirkulazioaren eta zainetako zirkulazioaren asaldurei aurrea hartzea.
- Ehunak hidratatzea eta malgutasuna eta elastikotasuna ematea.
- Bizkarreko giharrak sendotzea, gehiegizko pisuari eusten baitiote.
Tratamendu estetiko desegokiak:
- Balneoterapia-teknikak erabiltzea eta esentzia-olioak ematea.
- Sabelaldean nolanahiko korronte elektrikoak erabiltzea.
- Erradiazioa eta ultrasoinuak erabiltzea.
Jarduteko protokoloa
- Hidratatu eta mantendu egin behar da larruazala, motaren arabera.
- Prebentzio-neurriak hartu behar dira, hiperpigmentazio-asaldurarik ez izateko.
- Bularretan, sabelaldean, aldaketan eta izterretan ildorik ez sortzeko tratamendua egin behar da.
- Zainetako itzulerako zirkulazioa eta itzulerako linfa-zirkulazioa hobetu behar da, beheko gorputz-adarretan batik bat.
- Bularrak zaindu behar dira, ildorik eta ptosirik ez izateko.
- Azazkalak zaindu behar dira, hauskorrak baitira.
- Oinak zaindu behar dira.
Zuhurrak izan behar dugu, kontu handia izan tratamenduekin, haurdunaldiaren martxan erremediorik ez duen ondoriorik ez izateko. Sabelaldea ahalik eta gutxiena eskuztatu behar da. Ezin da masajerik egin bezeroa ahoz behera etzanda dagoela, baina oso komenigarria da bezeroa ahoz gora etzanda dagoenean beheko gorputz-adarretan zirkulazioa suspertzeko masajeak egitea.
Erditu ondoko tratamenduen protokoloa
Erditu ondoren, biguntasuna eta ptosia izateko joera dago, baina, nork bere burua hasieratik zaintzen badu, horien ondorioak arinagoak dira.
- Batzuetan ez dago lortzerik ildoak ez sortzea, baina leundu egin daitezke, erditu eta berehala tratatuz.
- Larruazalaren elastikotasuna lehengoratzen eta giharrak sendotzen saiatu behar da.
- Tamainaz eta pisuz gehiegi handituz gero, medikuari egin behar zaio kontsulta.
Ziurtatu behar du medikuak tratamendu estetikoren bat hastea egoki deritzola. Tratamendu estetikoak erditu eta hilabete eta erdi igaro ostean (berrogeialdiaren ondoren) hasten dira. Hauek adierazi behar dira tratamenduari buruzko fitxan: pisua, neurriak, sabelaren, bizkarraren eta bularraren egoera.
Aholkuak:
- Dieta orekatua (medikuak ikuskatutakoa).
- Kirola (gimnasiora joatea).
- Tratamendu estetikorako programari jarraitzea, estetizistak bezero bakoitzaren beharren arabera prestatutakoa baita.
Erditu ondoko tratamendu estetikoa
Historia estetikoa prestatu behar da fitxan, eta zer tratamendu egingo ditugun programatu.
Helburu hauek lortu behar ditugu:
- Larruazalaren nutrizioa bermatzea.
- Bularrak lehengoratu eta tinkatzea.
- Sabelaldeko giharrak tinkatzea.
- Likidoak eta gantz-metaketak desagerraraztea.
- Sabela eta atal sakroa desblokeatu eta indartzea.