Haur-Literatura: Haurren Adimenaren Garapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 19,45 KB
-Zer da haur-literatura?
Haur-literatura ez da soilik haurren mundua helduen mundutik irudikatzen saiatzen dena; haien garapen-etapari egokitu eta propio gisa hartzen duena ere bada.
Literatura lan bat haurrentzako egokia izateko oinarrizko zenbait baldintza bete behar ditu:
● Irudimena sustatu behar dute
● Hizkuntza egokia izan
○ Ederra izateari utzi gabe
○ Ez du korapilatsuegia izan behar
● Balio hezigarria bultzatu
● Zentzu ludikoa eta dibertigarria izan
● Haurraren jakin-nahia eta adimen-potentziala piztu
Garrantzitsua da haurra hartzaile pasibo hutsa ez izatea; aktiboa ere izan behar du.
Hauek dira haur-literaturaren funtzio garrantzitsuak:
➔ Haurrarentzat komunikatzeko eta adierazteko tresna izatea
➔ Kultura eta balioak transmititzeko mekanismo izatea
➔ Haurra inguratzen duen mundura hurbiltzea
➔ Edertasunaz gozaraztea eta haren irudimena nahiz sormena bultzatzea.
3.2-Generoak
Ondorengoko hauek izango litzateke literaturako genero tradizionalak:
- Poesia, narratiba eta antzerkia.
- Komikia eta material didaktikoa gehitu beharko dizkiogu zerrenda horri.
● POESIA:- Erritmoaz eta errimaz atsegin hartzen dut haur poesiak batez ere, haurra musikaltasunagaitk erakartzen bait dute.
- Mota edo era askotarikoak izan daitezke poemak; hitz-kateak aginikoak, biko errimatuak, iragarkizunak, sehaska-kantak, jolas-kantak eta magaleko kantak.
- Poema horiek folklorea izan dute oinarritzat urteeetan zehar.
ANTZERKIA:-Dramatizazioa da; keinu eta kontatzen denaren antzezpenak da. -Oso erakargarrie da pertsonaiak hezurmamituta ikusten ditugulako.
-Hainbat modalitate: txontxongiloak, itzalak erabilita pertsonaien ordez.
● KOMIKIAK:-Genero txikitxat har daitezke nahiz eta gero eta gehiago zabaldu.
-Irudia eta Hitza ezin hobeto konbinatzen dituzten generoa da, hori dela ewta, haurrak errazago ulertzen du kontatzen zaion historioa.
-Umorrezkoak edo abenturazkoak dira garrantzitzuenak.

● MATERIAL DIDAKTIKOA: -Helburu pedagogikoak zein artistikoak dituzte.
Nortzuk dira igorleak?
FAMILIA: Haurrak familiaren bidez izan ohi du lehenengo kontaktua literaturarekin. Amaren ahotsa lasaigarri eta babesgarri gisa heltzen zaio haurrari.
Hasieran, sehaska-kanta herrikoak eta lehenengo ipuinak dira haurrak jasotzen duen literatura. Haurra literaturarako aldez aurretik prestatzen da modu positiboan. Jarrera on hori zaindu eta eskolan baliatzen jarraitu behar da.
Liburuak lehenengo aldiz hartzen dituenean, gainetik begiratzeko eta imajinatzeko izango da eta irudiak interesatuko zaizkio. Haurrak irakurtzeko pertsona heldu bat behar duenez, bien artean harreman afektiboa sortuko da. Geroago, laguntza hori alde batera uztea kostako zaio.
Gaur egun, haurran begietatik ere sartzen zaio literatura, telebistaren bideoaren edo teknologia berrien bitartez.
HAUR-ESKOLA:Hezitzaileak eginkizun oso garrantzitzua du haurra literaturaren mundu liluragarri, xarmangarri eta atseginean murgiltzeko. Irakaskuntza tresna bezala erabiltzen da literatura, haurraren adimena hobetzeko eta irakurtzeko interesa handitzen laguntzeko.
Gainera material didaktikoa ere erabiltzen da osagai pedagogiko gisa teknologia bidez.
GIZARTEA: Gizarteak ere sustatzen du haur literatura bai administrazio publikoaren bidez zein enpreza pribatuetan. Nazioarteko erakundeek eta gobernuek ere proiektuak egiten dituzte irakurketa bultzatzeko, Haur Liburuaren Nasioarteko Eguna sortzearen, haur literaturako idazle eta irudigileei sariak ematea edo azokak egitea nobedadeak ezagutzeko.
Herri batzuetan haurrentzako liburutegiak ere badaude liburuak mailegatzeko baina baita ere haurrei irakurtzeko gogoa eta zaletasuna pizteko jarduerak egiten dira
Ipuin motak
Ipuina sailkatzeko modu asko daude. Hauetako bat gaiaren araberako sailkapena da. Liburuen gaiaren araberako sailkapena ezin da inoiz behin betikotzat jo kategoriak gainjarri egiten direlako.
➔ Maitagarri ipuinak. Ez dute zergaitik agertu behar maitagarririk, baina beti agertu oi dira pertsonai fantastikoak, leku soginduak edo existitzen ez diren urruneko lurraldeak behinolako garai batean. Gainera beti izaten dute amaiera zoriontzua. Hasieran, intriga sortzen duen gertaera bat dago, ondoren, heroína agertzen da egoera konpondu nahian eta amaieran heroiak irabazten du.
➔ Ipuin herrikoiak. Ahoz-aho trasmititu izan diren ipuinak dira, gehienetan anonimoak. Grimm anaiek hauetako jaso zituzten idatziz.
➔ Alegiak. Protagonistak animaliak dira beti eta bakoitzak rol bat betetzen du. Puntu satirikoa eta metaforikoa dute eta beti ikasketa moral bat eskeintzen dute.
➔ Ipuina mitikoak edo kondairazkoak. Gertaera misteriotzuak daude eta aspaldiko mitoetan oinarritzen dira.
➔ Bat-bateko ipunak. Unean inprobisatu diren ipuinak dira, urbiltasun pertsonalizatua lortzen da hauen bidez. Haurra lasaitzeko, irakasteko edo dibertitzeko sortzen dira bates ere.
Jatorria
XVII. eta XVIII. mendeetan Europako herrialde gehienetan zabaldu zen helburu morala modelu gisa, haurreei ongi jokatzeko eredu ulerterrazak eskaintzeko. Euskeraz 1804an haurrentzako idatzitako lehen liburu literatur didaktikoa argitaratu zen “Ipui onac” izenarekin; “onac” adjetiboa moralki onak direla adierazteko.... baina bere aintzineko hasieretan ez jakintasunagaitik edo honen berri ez izateagatik, modu sinbolikoan eta mitikoan adierazi zitezkeen naturako egoerak edo gertaerak kontatzen zituzten ipuin deituriko narratibak.
Hala ere Euskarazko haur liburuaen hastapenak XIX mendean eman ziren:
1877an Londresen W. Webster ingelesak euskal herri ipuinen bilduma idatzi zuen “Basque Legends” tituluarekin eta leku askotatik bueltaka egon ondoren, 1870ean Donibane Lohitzunera etorri zen.
Mende bat beranduago, 1993an, euskal ipuinak bertsioa kaleratu zen Xipri Alberbideren eskutik 84 ipuin argitaratuz.
Gaur egun ezagutzen dugun haur litaeratura modernoa 1980.eko hamarkadan du bere hasiera. Hemendik aurrera alor honetako garapena eta itzulgintza ugaritu eta finkatu zen.
Ipuinak dituen osagaiak
➢ Osagai linguistikoak. Haien bidez, haurra hitza ezagutzen hasiko da: besteak beste, intonazioa eta, apurka-apurka, modu erraz eta naturalean bereganatuko dituen egitura sintaktikoak. Ahozko adierazpena eta ulermena garatzen duten ariketak egiteko aukera ematen du ipuinak.
➢ Osagai sinbolikoak eta irudimenezkoak. Ipuinek fantasia garatzea ahalbidetzen dute Narrazioan ageri diren sinbolo bihurtzen dira sentimenduak. Konturatu gabe pertsonaia batzuekin identifikatzen da haurra, eta pertsonaia horietan islatzen ditu bere nahiak.
➢ Inguruneko osagaiak. Ipuinaren ekintzak gertatzen diren tokiari buruzkoak dira. Hainbat ingurune geografiko eta historiko ezagutzen laguntzen dute landa eremuak, gorteak, hiriak, oihanak, etab.
➢ Osagai adierazkorrak. Haurraren interpretazioaren edozein alderdi garatzen lagun dezakeen guztia dira osagai adierazkorrak. Ipuinak dinamismoa eta pertsonaien aberastasuna izan behar du. Haurra kolorera, bolumenera, espaziora hurbiltzen duten interpretazio plastikotzat jo daitezke irudiak. Beraz, munduaren ikuspegia aberastuko zaio.
➢ Osagai psikologikoak. Pertsonaiekin identifikatzen denez, gizakiaren izaerak ezagutuko ditu haurrak, eta zenbait gatazkan aurre nola egin dakiokeen eta gatazka horiek hala nola gaixotasuna.
➢ Jokabideko eta gizarteko osagaiak. Jokabideak ikasten laguntzen dute, esaterako, garbitzen. aginduak betetzen, laguntzen, gustatzen ez zaizkigun gauzak onartzen, etab.
Ipuinaren balio hezigarria
Ipuina ahalmen psikikoa sendotzeko eta indartzeko bidea da, haurrari errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortu ahal izateko oinarria eskeintzen dio. Ipuina funtzezkoa da haurrarentzat balioak eskaintzen dizkiolako eta baita ere era egokian garatzeko baliabideak. Balio hauek haurraren garapenean garrantzi handia dute.
● Fantasia eragin eta aberasten du eta esperientziaren mundua zabaltzen du.
● Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko.
● Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
● Kode moral bat irakasten dio: ongia eta gaizkiaren kontzeptua, errespetua,
zintzotasuna, eskuzabaltasuna...
● Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta afektibitatea bultzatzeko
● Antsietatea eta agresibitatea kanporatzeko, beldurra eta tentsioak ezabatzeko...
● Teknika terapeutiko giza
Adin bakoitzean umeek nahiago dituzten ipuinak
IRAKURTZEN EZ DAKITENAK (0 ETA 3
URTE BITARTEKOAK):Bizitzako aldi horretan, haurrak ipuinak entzunez gozatuko du, baina irudiak ere estimulatzaile gertatuko zaizkio, izan ere, irudien bitartez kontaketa ulertuko du, bere ingurunearekin erlazionatuko baitu. Hala, onura eta poztasun handiagoa lortuko du, eta gehiago parte hartuko duArgumentuak oso erraza izan behar du, eta gaiak ez du haurraren errealitatetik apartekoa izan behar. Ona izango da argumentua identifikatzen eta ezagutzen dituen giroekin erlazionatu ahal izatea (eskola, jolastokia, etxea, etab.), baita pertsonekin (beste haur batzuk, etxeko animaliak, etab.) eta jarduerekin ere (jolasak, bainua, etab).
Material gogorrez egina egongo da eta bestelako osagaiak ere izan ditzake, hala nola itsasgarriak, koloreak, soinuak eta bestelako osagai interaktiboak.
Aldi horretan aurrera egin ahala, haurrak gero eta gehiago ulertuko du eta geroz eta zorrotzagoa izango da.
IRAKURTZEN EZ DAKITENAK (3-5 URTE):Eguneroko bizitzarekin zerikusia duten istorioak kontatzen jarraitu behar dugu. Hala ere, gai fantastikoagoak edo fikziozkoak erabiltzen has gaitezke. Animaliei buruzko ipuinak oso baliagarriak izan daitezke hasieran, bereziki, haurren antzeko jarduerak egiten dituzten pertsonaia gizatiartuak badira protagonista. Geroago, printzesei, erraldoiei, gazteluei eta abarrei buruzko ipuinak gustatuko zaizkie gehien.
Prozesuaren alderdi ludikoa nahiz hezigarria bultzatzeko, garrantzitsua da haurrak ipuinean parte hartzea, hori dela eta, komeni da errepikapen errimatuak, hitz-jokoak eta pertsonaiak imitatuz haurrak errepika ditzakeen elkarrizketak edukitzea.
Irudiek garrantzi gutxiago izango dute, batez ere tresna gisa, baina gutxienez aldi honen lehenengo zatian, oraindik funtsezkoak izango dira kontatzen dena buruan irudikatzeko.
LEHENENGO IRAKURLEAK (5 URTETIK AURRERA):Fantasia, sormena eta irudimena dira haurren gotorlekuak. Adin horrekin gauzak ulertzeko eta adierazteko gaitasun handiagoa dutenez, argudioak eta gaiak konplexuagoak izan daitezke. Horrenbestez, korapiloak garrantzi handiagoa izango du eta, haurrak istorioan murgiltzen badira, formatu luzeagoak onartuko dituzte
Alegiazko pertsonaiak askotarikoak izango dira. Heroia haurrak bereganatzen hasiko da, dela gizakia (gehienetan haurra), dela animalia gizatiartua. Heroia bertutez eta trebetasunez gainezka egongo da, eta txikia harekin identifikatuko da.
Aldi horren amaieran, haurrak gai izango dira ipuinak laguntzarik gabe begiratzeko. Hain zuzen ere, irudiei begiratu, eta xehetasunez ohartuko dira. Beraz, irudia garrantzitsua izango da oraindik. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka gai izango dira irudirik gabeko ipuin kontatuak begiratzeko.
ADIERAZPEN LOGIKO-MATEMATIKOA
4.1- Haurraren pentsamendu logiko-matematikoaren egitura
→ Eguneroko bizitzan, inkontzientek erabiltzen dugu matematika taldekatzeko, ordenatzeko,sailkatzeko.....
→ Haurtzaroan ematen diren eduki matematikoak oso garrantzitsuak dira etorkizunerako → Haur-eskoletan matematikaren helburua da adimenaren egituraketa on bat eskuratzen laguntzea.
Konzeptu matematikoak
Kontzeptua orokortasunetik hasten da.
1-Objetu bat ikusten du, eta fintzio eta ezaugarri batzuk jartzen dizkio. Berarentzat pilota ikusten eta jolasteko duen objektua da.
2-Ondoren, orokortu egiten du ezaugarri bera duten objektuetara. Konturatzen da pilota ez dela berak eskuartean duena barik.
3- Azkenik, pilotaren ideia barneratzen du (abstrakzioa); ez du pilota begi-bistan izan behar existitzen dela jakiteko.
Abstrakzioaren ondoren, kontzeptura heltzen da.
Adin honetako kontzeptu matematikoak 2 prozesuren bitartez sor daiteke:
1-Abstrakzio sinplea: objektuek dituzten ezaugarrien abstrakzioa eta diskriminazioa da (pilotaren adibidea)
2-Abstrakzio erreflexiboa: ikusten ez denaren abstrakzioa egiten da. Kasu honetan, pilota
inguruko objetuekin konpara daiteke: eguzkiarekin, gorputzeko atalekin.... Eta pilotak dituen
erabilpen sinbolikoak ere ikus daitezke. k
Prozesu logiko-matematikoak errazteko beharrezko mekanismoak
Manipulazioa
→ Umeak objektua hartu, eskuekin ukitu eta ahora ermaten du;plazera sortzen dio horrek → Ezinbestekoa da mundua eta inguruko objektuak ezagutzeko
→ Beharrezkoa da manipulazioa desberdintzea:
1-Ezagutza fisikoa: beha daitekken kanpoko errealitateaz jabetzea: kolorea,forma,pisua...
2-Ezagutza logiko-matematikoa: objetuen arteko erlaxioan datza; koloreen sailkapena, txikiagoa edo luzeagoa den....
Imitazioa da portaera motorretatik kontzeptu sinbolikoetara pasatzea.
1-Beheraleko eta uneko imitazioa: haurrak ikusten duena eta helduak erakusten diona egiten du; adib, objetu bat eskatu
2-Aurrez ikasitako imitazioa: laguntzarik gabe,gorde, entzun eta sailkatu egiten du.
Sailkapena
Inguruko errealitatea era jarraitu batean antolatzea ahalbidetzen dion tresna intelektuala da. Horrela, objektua beren berdintasun, desberdintasun eta ezagueren arabera ordenatzen ditu.
Errepresentazioa
Esanahiaren eta adierazlearen artean desberdintasuna eta koordinazioa bilatzea da errepresentazioa.
Kontzeptu logiko-matematikoetarako hurbilketa haur-eskolan
Haurrek matematikoki pentsatu ahal izateko,heziketa sentsoriala oso garrantzitsua da.
Nolakotasuna
Objektuek dituzten ezaugarriak dira
Haurrek objektuak manipulatu eta esperimentatzen dituzten zentzumenen bitartez
Haurra hazten doan heinean,objektuak, identifikatu, definitu eta ezagutzeko gai izango da. Haur-eskolak eguneroko bizitzako objektuak eskaini behar dizkio haurrari, eta ez bakarrik material hezigarriak.
Nolakotasuna jolas hauen bidez landu daiteke:
→ Altxorraren otzara (6-12)
→ Jolas heuristikoa (haurra oinez hasten denean)
→ Txokoetan antolaturiko ekintzak ( 2 urtetik aurrera)
Kantitatea
Nolakotasuna barneratu ondoren izaten da
Haur-eskolan, behaketa eta manioulazioa lantzen diren bitartean, zeharka, neurriari dagozkion kontzeptuak lantzen dira:
→ Ispiluaren aurrean dagoela zenbat begi dituen galdetuz
→ Gelan materialak banatzeko orduan
Ekintza horien bitartez, asko,gutxi, pixka bat,bat, bi,hiru.... lantzen dira.
Zenbakia
Haurrak,lehendabizi kantitatea izendatzen du, zehaztu gabe. Haurra sailkapen bat egitera bultzatzea komeni da. Haurra sailkapenak ordenatzea estimulatuko dugu. Hezitzaileak zenbakien kontzeptua barneratzen lagunduko dio haurrari.
Neurria
Aurreko guztiaren ondoren, neurriaren kontzeptua etorriko da; neurri bereko bi objektu konparatuko ditu haurrak. Haur- eskolak berriarekiko oinarrizko ezagutzak landu behar ditu: berdintasuna eta ezberdintasuna:
→ Luzera: luzea,laburra,zabala,estua
→ Azalera: biribila,laukia
→ Bolumena: handia, ertaina, txikia → Pisua: astuna, arina
Espazioa
Espazioak harreman zuzena du gorputz- eskemarekkn, eta hiru dimentsio hauek dira erreferenteak :
→ Goian, behean
→ Aurrean, atzean
→ Eskuinean, ezkerrean
Haur-eskolan espazioaren antolaketa landu behar du, eta horretarako beharrezkoak diren materialak erraztu.
Jaionerriak "manta-txokoan" egon behar du, material ugariz inguraturik. Haurra hazten doan heinean, espazioa egokitu egin behar da.
Denbora
Haurrak eguneroko bizitzako ohituren bidez barneratzen du denbora. Helduaren laguntzaz,denborari dagozkion hitzak ikasten ditu: orain,gero, bazkaldu baino lehen...
Denbora kontzeptua barneratzen ari denean, abiadurarekin erlazionatuta dauden arloak ikasi behar ditu haurrak (geldiro,bizkor)
Denbora kontzeptua lantzeko jarduerak:
1-Egunerokk unearen arabera agurtu: egun on, arratsalde on
2- Denbora luzean eta laburrean egiten diren jarduerak erkatu: laranja miazkatu,harri bat bota.