Haur Literatura eta Garapen Logiko-Matematikoa Haur Eskolan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB
Haur Literatura (HL) beti izan da kontakizunen hartzaile, baita haurtzaroa maila soziokultural berezitzat hartzen ez zen leku eta aldietan ere. HL ez da helduen ikuspuntutik umeen mundua itxuratu nahi duen hori bakarrik, baita haren garapen sasoiari egokitzen zaion eta berea bezala onartzen duen hori ere, edozein izanda ere hasierako asmoa.
Haur Literaturaren Generoak
Poesia
Erritmoak eta errimek erakartzen dute umea: asmakizunak, jolasekoak, altzokoak...
Narratiba
Ipuina eta nobela. Nobela nerabezaroari zuzenduta dago. 0-6 urteko haurrentzat ipuina izaten da egokia.
Antzerkia
Erakargarria da umearentzat istorioko pertsonaiak bizirik ikustea: txotxongiloak, itzalak...
Material Didaktikoa
Helburu pedagogiko eta artistikoak elkartzen dira. Garrantzi handia du heziketan. Era ludikoan ikasten da, adibidez, zenbakiak lotuz otsoaren aurpegia osatuz.
Komikia
Gustukoenak umorezkoak eta abenturazkoak dituzte, esaterako, Mortadelo eta Asterix.
Poesiaren Elementuak eta Ahozko Adierazpenak
Poesiaren Elementuak
- Aliterazioa: Jarraian doazen hitzetan silaba bat errepikatzea.
- Onomatopeia: Soinuak imitatzen dituzten unitate lexikalak.
- Oihartzuna: Errepikapen-efektua.
- Txikigarriak: Objektu bat txikitzat hartzeko erabiltzen diren atzizkiak.
Ahozko Adierazpenak
- Abestiak: Doinu jakin batekin kantatzen diren neurtitzak; sehaska-kantak...
- Esaerak: "Kaixo! Hik arre eta nik so."
- Konjuroak: "Mirri-marrau."
- Aho-korapiloak: "Akerrak adarrak..."
- Igarkizunak: Hasiera: "Ikusi-makusi..."; Igarkizuna: "Kanpotik zuri..."
- Atsotitzak: "Jan eta lo, potolo."
- Jolasak: "Di-da, nor hil da?"
- Gorputz jolasak: "Honek txotak bildu, honek sua piztu..."
- Koplak: "Urte barri, barri..."
Idatzizko Ipuinak: Historia eta Ezaugarriak
Ipuinen Historia Laburra
- Hasiera batean, ipuinak ez ziren umeentzat, helduentzat baizik.
- Rousseau (XVIII. mendean): Haurrak haur bezala bizi behar duela defendatu zuen, eta ez heldu txiki batek bezala.
- Perrault (XVII-XVIII. mendeetan): Entretenitzeko idatzi zuen, adibidez, Txanogorritxo edo Errauskine.
- Grimm anaiak (XVIII-XIX. mendeetan): Ahozko tradizioak jaso eta moldatu zituzten umeentzako, hala nola, Erpurutxo eta Edurnezuri.
- Andersen: Ipuingile garrantzitsua, Ahatetxo Itsusia bezalako ipuin klasikoak idatzi zituen.
Ipuinaren Osagaiak
- Osagai linguistikoa: Hitzen intonazioa, hizkuntzaren erabilera.
- Osagai sinbolikoak eta irudimenezkoak: Fantasia pizten du, desirak.
- Inguruneko osagaiak: Ezagutzen dituen tokiak, ingurune hurbila.
- Adierazpen-osagaiak: Adierazpena lortzeko, plastika, musika.
- Osagai psikologikoak: Egoera ezberdinak, poztasuna, maitasuna, beldurra.
- Gizarte-jarrerako osagaiak: Gizarteko ohiturak, janak, jaiak.
Ipuin Motak
Formaren arabera
- Formula ipuinak: Zotz egiteko formulak izaten dira, "Dona-dona..."
- Ipuin laburrak: Bi esaldiz hasierako eta bukaerakoak, "Doa azeituna bat eta erditu..."
- Inoiz bukatzen ez direnak: "Nahi duzu berriro kontatzea?"
- Animalien ipuinak: Animaliak dira protagonistak, pertsonak balira bezala jokatzen dute.
- Maitagarrien ipuinak: Printzeak, printzesak... urruneko lekuetan gertatzen dira, gaiztakeriak gertatzen dira, heroiak egiten die aurre eta bukaera zoriontsua izaten dute.
Garaiaren arabera
- Maitagarrien ipuinak: "Marizikin..."
- Herri ipuinak: Anonimoak, ahozkoak.
- Alegiak: Protagonista animalia da, bakoitzak rol bat du.
- Ipuin mitologikoak: Antzinako istorioak, heroiak.
- Bat-bateko ipuinak: Bat-batean sortzen dira, hurbiltasuna adierazten dute.
Ipuinen Balio Hezitzailea
- Fantasia elikatzen eta aberasten du.
- Errealitatean kokatzen du haurra.
- Balioak erakusten dizkio.
- Afektibitatea lantzen dute haurrak eta nagusiak.
- Antsietatearen aurrean laguntzen diote, beldurrak gainditzen.
Garapen Logiko-Matematikoa Haur Eskolan
Nolakotasuna
Objektuek dituzten ezaugarriak dira. Haurrek manipulatu eta esperimentatzen dute. Objektuak identifikatu, definitu eta ezagutzeko gai dira. Eguneroko objektuak eskaini behar zaizkie, esnearen kutxa, adibidez. Jolas hauen bidez lantzen da: altxorraren otzara, objektu desberdinak. Jolas heuristikoa eta txokoetan egindako ekintzak.
Kantitatea
Ispiluaren aurrean galdetzen dute ea zenbat begi, sudur dituen. Asko, gutxi... bezalako kontzeptuak lantzen dira.
Zenbakia
Hezitzaileak zenbakien kontzeptua barneratzen laguntzen dio haurrari.
Neurria
Bi objektu konparatuko ditu neurri berekoak diren ikusteko. Luzera (luzea, laburra...), Azalera (biribila...), Bolumena (handia...), Pisua (astuna, arina) bezalako kontzeptuak lantzen dira.
Espazioa
Goian, behean... bezalako kontzeptuak lantzen dira. Materialek errazten dute. Jaioberriak, mantatxoak...; orientazioa, norabidea, posizioa, dimentsioak, topologia...
Denbora
Ohituren bidez barneratzen du, geldiro, arin... Jarduerak: agurtu, egun on... Denbora luzean egiten diren jarduerak, harri bat bota.