Haur Hezkuntzako Pedagogiak: Behaketa, Espazioa eta Curriculuma
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB
Behaketa beharrezkoa izango da hezitzailearentzat, bakoitzaren bidea zuzendu behar duelako. Txokoak eraikitzeak gelan banaketak egitea suposatzen du, espazio bakoitzak erabilera zehatz bat izanik.
Loris Malaguzzi
LORIS MALAGUZZI:
- Abiapuntua haurra: haur sendo, aberats eta gaitu bezala ulertzen du.
- Haurra hitz egiten hasi orduko komunikatzeko 100 mila adierazpen ezberdin ditu.
- Ingurunea: herri eta eskolak lotura handia dute, herriko jendeak eskola material ezberdinez hornitzen duelako.
- Espazioa: Reggio Emiliaren filosofiaren arabera oso garrantzitsua da.
- Dokumentazioa: Haurrek bata bestearengandik ikasteko aukera ematen die eta prozesu guztia baloratzea ahalbidetzen die.
- Tailerra eta tailerista: Haurtzaroari beste modu batez begiratu eta entzuteko modua da. Garrantzitsuena da haurrek teknika horien lanketaren bitartez lortzen dituzten ikasketa prozesu ludikoak.
- Teknologia berriek garrantzi handia dute.
- Proiektuak dira beraien metodologiaren ardatza.
- Familia funtsezko elementua.
- Materialak dira beste gauza guztiak ikasteko oinarria.
Rudolf Steiner
RUDOLF STEINER:
- Askatasuna: euren egiteko nagusia haurrak askatasunean heztea.
- Errespetua: gizaki errespetutsuak izateko gaitasunak ikasten dituzte eskolan.
- Haur bakoitza pertsona bakar bezala hartu: haurraren erritmoa errespetatu.
- Jolasaren garrantzia: ezinbesteko elementua.
- Sormena: umeak ikasten duten bitartean zoriontsuak izatea da helburu eta egiteko dutenarekin disfruta.
Pedagogia, 7 urteko garapenerako 3 etapatan banatzen da: Haurtzaro goiztiarra, bitarteko haurtzaroa eta nerabezaroa.
Haurtzaro Goiztiarra
Umeek beraien zentzumenetatik interpretatzen dute mundua eta horretarako imitazioa erabiltzen dute. Adin hauetan ekintza intelektuala bultzatuko da.
Curriculuma
Curriculuma.
Kontzeptua: 1. hurbilketan curriculum hezkuntza helburu batzuk lortzeko asmoz aurrez antolaturiko hezkuntza plan edo programa bezala defini dezakegu.
Iturriak:
- Soziologikoa: testuinguru sozialari lotuta daude ikasle egoki eta aktiboki gizarteartua egoteko beharko dituen edukiak banatu eta txertatzearekin.
- Epistemologikoa: jakintza arloaren ezaugarriei dagokie. Ikasgai bakoitzeko espezialistek beharrezkoak diren edukiei buruz erabaki behar dute, garrantzien hierarkiak ezarriz.
- Pedagogikoa: Ikasketa erraztuko duten estrategiez arduratuko dira. Heziketa jarduera zehazteko, zer, nola, noiz, zenbat eta non ikasi behar den egoki erantzun beharko dute.
- Psikologikoa: ikaskuntza irakaskuntza prozesuetan zein prozesu psikologikok parte hartzen duten zehaztean datza. Edukiak nola eta zein momentutan ikasi behar diren.
- Filosofikoak: Curriculumaren diseinua lortu nahi dituen helburuetatik abiatzen da. Gizon emakumearentzat egokiena zer den ideian laburtu behar da.
Motak:
- Irekia: bere azken zehaztapena hein batean moldatzeko malgutasuna eskaintzen die hezitzaile eta irakasleei.
- Itxia: Ez du edukien berrikuntza edo zehaztapenetarako inolako aukerarik uzten.
- Agerikoa: aurreikusitako ikasketetatik etorri eta programazioetan garatzen dena.
- Ezkutua: Asmorik gabe gauzatzen diren ikasketek osatzen dute. Imitazioz eta elkarreragin sozialaz jasotzen diren ikasketak direla esa daiteke. Laguntasuna, ahalegina, gizarte harremanak eta abarren eskutik garatzen diren jarrerak.
- Formala: Idatzita egon eta ageriko curriculumarekin datorrenari deituko litzaioke.
- Erreala: Benetan gelan abian jartzen dena.
Diseinua:
OCD: oinarrizko curri diseinua.
- Sarrera: legearen arrazoiak eta iturriak aipatzen dira. 20 art: konpetentzi orokorra, helburu, aniztasunaren trataera, hizkuntza proiek.
- Eranskina: HHko curri. 3 esperientzia eremuak: norberaren ezagutza eta autonomi pertsonala, ingurumenaren ezaguera eta komunikazio eta adierazpena. sarrera, non eremuaren izaera azaltzen da. Helburu orokorrak, 2 ziklotarako. edukiak: 1/2 ziklo eta blokeak. ebaluazio irizpideak: 2 ziklo
- Orientabide metodologikoak eta ebaluaziorako orientabide orokorrak agertzen dira.
Zehaztapen Mailak:
- 1.: gutxieneko ikasketetatik curriculumera: Gobernuak ezartzen dituen gutxieneko irakaskuntza edo oinarrizko alderdietatik abiatzen. Hauen xedea formazio komuna eta tituluen homologazioa bermatzea. Oinarrizko alderdi hauek erkidego autonomo guztientzat berak dira. Hezkuntz administr%55eskatu hizkun koofiziala duten erkidego autonomoetan eta %65ez dutenetan.
- 2.: Ikastetxeek eta irakasle hezitzaile taldeek kontestualizatu eta osatu behar dute, beren eskarmentuan eta ikastetxearen testuinguru sozial, kultural eta hezkuntzakoan oinarrituz. Irakasle hezitzaileek beren autonomia baliatuz proposamen pedagogikoaren bidez, etapa eta ziklo bakoitzeko curriculuma garatu eta osatuko dute. Ikastetxearen curriculu proiektua deitzen zaio.
- 3.: Curriculumaren izaera irekia gelan mamituko da, eskola errealitatera egokituko diren programen edo gelako programazioen bidez. Xehetasun handiagoz adierazi beharko dira zer, noiz eta nola irakatsi. Irakasle hezitzaileak dira azken egokitzapen hau egitearen arduradunak.