Haur Hezkuntzako Metodologiak eta Ikaskuntza Estrategiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,26 KB
Metodologiak
Interesguneak
Haurrari eduki-arloekin lotutako hainbat jarduera eskaintzen zaizkio, ingurunearen premien edo motibazioen arabera.
Antolakuntza
- Helburua kontuan hartu behar da: Irakaskuntza behaketaren eta esperimentazioaren bidez egiten da, ingurune fisikoarekin lotuta dago.
- Haurrak nola motibatu eta lekua nola girotu aztertu behar da: Lekua antolatzea eta girotzea oso garrantzitsua da, zeren adin horietako haurrek leku ezagunak eta zabalak behar baitituzte. Lana errazteko, ikasgela aldi baterako antolatua uztea komeni da, jardueretan erabiliko diren elementuak eta erabiltzeko edo girotzeko gauzak. Funtsezkoa da jarduera bera behin baino gehiagotan egitea. Errepikatzeak eginkizun garrantzitsua du haurren heltze-garapenean.
- Aldez aurretik zenbait jarduera prestatu behar dira: Jarduera horiek haurren eguneroko dinamikatik atera gabe egin behar dira, eta erabakitako programazio-aukera baten arabera diseinatuta egongo dira.
Denbora eta Lekua
Denborak hezitzaileak eman nahi dien hedapena izango du. Lekua ikasgelatik kanpo egin daiteke, eta beste leku batzuk erabil daitezke.
Adina
18 hilabetetik aurrera.
Txokoen Teknika
Teknika honen bidez, jolasteko gune antolatuak sortzen dira. Leku horietan, haurren adinari dagozkion interesen araberako materialak biltzen dira. Txokoen teknika jolas sinbolikoaren kontzeptuan oinarritzen da. Jolas sinbolikoaren bidez, haurra mundu errealera eta eguneroko bizitzako jardueretara moldatu eta kokatu egiten da. Kanpoko errealitatea sinbolizatzen da eta eszenatokia sortzen da, haurrak eskura dituen egiazko elementuak erabiliz. Esperientziaren arabera, txokoen bidez, haur askok zenbait ikaskuntza-egoera azkarrago asimila ditzakete.
Antolaketa
Hezitzaileak ikasgelako jolas-orduetan erabili ohi ditu txokoak. Haurrei aukeratzeko askatasuna ematen die, baina nolabait antolatuta. Komenigarria da aldi berean hainbat txoko muntatzea. Txokoetan ez da gauza gehiegirik ipini behar, baina haur guztiek erabiltzeko adina gauza eskaini behar da. Txokoan nola eboluzionatzen duten behatuta, motibazioa bultzatu edo ikaskuntza indar dezaketen elementu berriak erantsiko ditugu. Materiala beti leku berean mantentzea lortu behar dugu, haurrak non aurki dezakeen eta non utzi behar duen jakin dezan. Haurrek eurek materialak ekartzea estrategia ona izan daiteke, familiaren eta eskolaren arteko elkarlana bultzatzeko eta haurrek “euren gauzak” besteekin konpartitzen ikasteko. Helburu didaktikoen araberako materialak erabili behar dira.
Denbora
Txokoak luzarorako muntatu behar dira (3 hilabeterako).
Materialak
- Kartoizko ontziak
- Arrautzontziak
- Latak
- Beira lodizko potoak
Adina
2 urtetik aurrera, zeren errealitatea ordezkatzeko maila garapenaren une horretan sortzen baita.
Tailerrak
Txokoen antzeko teknika da, zeren hemen ere gai monografikoa lantzen baita. Tailerretan, ordea, tailer bakoitzak bere lekua du, berariazko materialak erabil ohi dira eta teknika oso gidatua da. Programaziorako euskarria dira eta, une jakin batean, haurrekin landu nahi den gauza zehazteko erabili ohi dira.
Antolaketa
Zaila da haur txikiekin tailerretan lan egitea. Taldean haur gutxi izan arren, beste hezitzaile baten laguntza behar da, eta inoiz ez da tailer luzea egin behar.
Lekua
Liburutegiko txokoren bat erabil daiteke, eta horrelakorik izan ezean, moketa, kuxinak, esterak, aulkiak, etab. dituen ikasgelako leku eroso bat erabil daiteke.
Materiala
Erraz aurkitzeko eta berritzeko moduko materiala erabiliko dugu: aldizkari, argazki-katalogo edo diapositibez gain, haurrentzat berriak diren objektuak edo natura-inguruneko tresnak.
Adina
12 hilabetetik aurrera.
Lan Proiektuak
Proiektuetan oinarritutako metodologia, proiektu txikiak izenpean, ikuspegi globalizatzailea oinarri izanik, haurren aurrezagutza eta esperientzietan oinarrituz ikaskuntza esanguratsuak ahalbidetzen dituen aukera metodologikoa gordetzen dela esan dezakegu. Oinarritutako metodologiak erronka berria dakarkio hezitzaileari, ez hainbeste baldintza materialei dagokienez, baizik eta ikuspegi berri baten aurrean kokatzen duelako, eta ikuspegi berri honek jarrera-aldaketa eskatzen duelako. Haurraren ekintzak behatzea, haurraren galderez jabetzea, ezinbestekoa izango du ikaskuntza-egoerak sustatzeko gai izan dadin, egunerokotasuneko egoeretan jazotakoak haurraren pentsamenduarekin lotu ahal izateko. Ez dugu ahaztu behar haurrak bere ikaskuntzak ez dituela soilik haur-eskolan burutzen, baizik eta inguruneak aukera anitzak eskaintzen dituela horretarako. Proiektuen bidez lan egiteak, norbere nortasuna taldearen aurrean adierazteko aukera eskaintzen du.
Oinarri Pedagogikoak
Lan proiektuen ikuspegiak, mende bateko ibilbidea egina badu ere, oinarri metodologiko sendoa duela esan dezakegu, eta egun indarrean dagoen curriculumaren inguruko legediak biltzen dituen oinarriak barne hartzen dituela ikus dezakegu:
- Ikaskuntza esanguratsua
- Nortasuna eta aniztasuna
- Pertsonarteko ikaskuntza
- Praktikaren gaineko ikerketa
Prozesuaren Ebaluazioa
- Globaltasuna