Haur Hezkuntzako Ingurunearen Azterketa eta Metodologia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en
vasco con un tamaño de 22,06 KB
1. Gaia: Oinarrizko Datuak eta Loturak
- Gai bat aukeratu.
- Oinarrizko datuak eman (argitaletxea, proiektuaren izenburua, maila eta bestelako ohar interesgarriak).
- Gaiak eremuarekin eta ingurune fisiko naturalarekin dituen loturak aipatu.
- Gaia aukeratzeko arrazoiak azaldu.
2. Haurren Iritziak Aztertzea
4, 5 eta 6 urteko haurrekin aztertu interpretatzen dituzten kontzeptuak edo zer jarrera dituzten. Atal hauek landu:
- Helburua: Zer dakite umeek...ri buruz?
- Metodoa:
- Umeek egindako marrazkien bidez.
- Gaiari buruz guk erakutsitako argazkien bidez.
- Argazki edo irudiekin egindako mapa kontzeptuala.
- Galderak erabiliz:
- Identifikatzeko galderak: "Izaki bizidunak dira?", "Bizirik dago?"
- Argudiatzeko galderak: "Zergatik?", "Zein da bizirik egoteraren arrazoia?"
- Definitzeko galderak: "Zer da bizitza?"
- Emaitzak
- Ondorioak
- Eranskinak
3. Ohiko Material Didaktikoaren Azterketa Kritikoa
Ingurunea
- Fitxetan agertzen dena umeek ezagutzen dute?
- Umeen espazio hurbilak (etxea, parkea, kalea...) agertzen dira ala ez?
- Egunerokoa da?
- Elementuak (pertsonak, tresnak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak eta animaliak) ingurune zehatz batean kokatuak daude?
- Ingurunearen gertakaririk agertzen da? Zein?
- Ingurunearen baldintzak agertzen dira? (tenperatura, koloreak, zarata, zikintasuna...) Zeintzuk?
- Gaiarekin batera ingurugiroaren arazoak planteatzen dira?
Balio Hezitzailea eta Helburuak
- Zein balio hezitzaile dauka Natur Ingurunearen curriculumaren arabera?
- Zertarako balio du zientziaren ikuspuntutik?
- Natur Ingurunea eta zientziatik aparte ba al du bestelako balio hezitzailerik?
- Zein helburu lantzen dira Moll-en arabera?
- Errealitatera hurbiltzeko balio du?
- Osagaiak identifikatzeko balio du? Eta horien ezaugarriak?
- Kausa eta efektua bereizteko balio du? Eta harremanak aztertzeko?
- Ingurunearekiko interesa pizteko balio du?
- Ingurune ezagutzatik aparte hastapen zientifikoa lantzeko balio du?
- Ingurugiro heziketaren helbururik lantzeko balio du? Zein?
Edukiak
- Zer lantzen da?
- Zein ideia eta ohitura aurkezten dira?
- Kontzeptuak topikoz beteta daude? Zeintzuk?
- Marrazkietan islatzen den azalpena ondo dago ikuspuntu zientifikotik?
- Zein prozedura zientifiko lantzen da?
- Fitxa egokia da behaketa lantzeko?
- Fitxa egokia da ikerketa bat burutzeko?
- Datuak hartzeko tresnarik ba al dago?
- Egindakoa azaltzeko jarduerarik ba al dago?
4. Ondorioak eta Hobetzeko Proposamenak
Ondorioa
- Indarguneak
- Ahuleziak
Hobetzeko Proposamenak
Liburuan agertzen dena hobetzeko beste proposamen bat egin.
Lanaren Balorazioa
Zer ikasi duzu lan honi esker?
Haurra eta Ingurunea Haur Hezkuntzan
Zer ulertzen da Haur Hezkuntzan ingurune hitza entzutean? Ingurunea eta natura ulertzen laguntzen duena: Espazioa, natura, izaki bizidunak, animaliak, alderdi sozialak, urtaroak, eguraldia, gertakariak.
Haur txikien inguruneaz hitz egitean, ondokoak kontuan hartu behar ditugu:
- Espazio hurbilak (etxea, parkea, kalea...).
- Elementuak (pertsonak, tresnak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak eta animaliak).
- Elementu horien arteko erlazioak (afektua, beldurra, kutsadura...).
- Baldintzak: tenperatura, koloreak, zarata, zikintasuna...
- Gertakariak: jostailu bat haustea, animalia baten jaiotza...
Ingurunea zentzu dinamiko batean hartu behar da: aldatu eta transformatu.
Ingurunea Aztertzeko Irizpideak
- Zein espazio azaltzen da?
- Zeintzuk dira espazio honek barne hartzen dituen elementuak?
- Erlaziorik lantzen edo agertzen dira?
- Gertakaririk?
- Ingurunea zentzu dinamiko batean agertzen da?
- Azter ezazu ingurugiro hezkuntzarako interesa, Tbilisiko helburuak kontuan hartuz.
Tbilisiko Ingurugiro Hezkuntzaren Helburuak
- Kontzientzia: Norberarekin erlazionatutako ingurugiro arazoen kontzientzia hartzen joatea (zikinkeria, zarata...).
- Ezagutza: Inguru hurbileko eta umearen bizitzarako esanguratsuak diren elementuen ezagutza zabaltzea.
- Jarrerak: Ingurugiro aldeko jarrerak eta baloreen eraikuntza hastea (gutxi kontsumitzea).
- Gaitasunak: Informazioa biltzeko prozedurak, behaketak eta esperientziak burutzea (zaborrak sailkatzea).
- Partaidetza: Umearen ingurugiroko arazoen ebazpenetan parte hartzeko gaitasuna garatzea.
CEIDAko Ingurugiro Hezkuntzarako Materialak
- Gure herria
- Baliabide materialak
- Projecte Descoberta 3/6
- Activats amb el medi ambient, Deixalles
- L'entorn
- Ingurugiro hezkuntzarako proiektua: Kastortxoren abenturak, bideoak eta gida didaktikoak.
Haurren Pentsamenduaren Ezaugarriak
Fikziozkoa
- Irudimenaren garrantzia.
- Errealitatea fikzioarekin nahasten dute.
- Fikzioa antzematen da umeen marrazkietan; lehenengo zikloan irudimena oso garrantzitsua da, gero irudiak errealagoak dira.
Subjektibismoa
- Bere esperientziak, ideiak eta ikuspuntuak.
- Ezagutza objektiboagoa.
- Beste iritzi batzuk, informazioa, argudiatu.
Antropomorfismoa
Gizakien ezaugarriak (ezaugarriak, nahiak...) leporatzea. Adibidez: "Elefanteari ura gustatzen zaio".
Kontuz ibili: "Goizean eguzkia esnatzen da", "Ilargia oso jatorra da".
Animismoa
Izaki bizigabeei bizitza ematea. Adibidez: "Automobila izaki biziduna da, mugitzen delako".
Azalezko Pentsamendua (Azalezkotasuna)
- Propietate pertzeptiboetan oinarrituta.
- Objektuak beren kualitateekin lotzen dituzte, eta ez dakiten objektuei haien ezaugarriak kentzen.
- Pertzepzio sinkretikoa daukate; batzuetan ez dute bereizten errealitatea eta itxura.
- Bizidunak eta bizigabeak, bizitza, urteko aldaketak.
- Bi edalontzi ezberdinetan ur kantitate bera isurtzen dugunean, umeek edalontzi estuenean ur gehiago dagoela esango digute.
Kausarik Gabekoa
- Gertaera baten aurrean zergati kausala topatzeko zailtasuna.
- Kausalitaterik gabe.
- Kausalitate pertzeptiboa.
- Kausalitate antropomorfikoa.
Autokontzeptuak Aztertzeko Metodoak
- Marrazkia.
- Argazkiarekin galderak.
- Elkarrizketa (informazioa ateratzeko gidoia):
- Zein edari hartzen da etxean gosarian?
- Nola prestatzen dira?
- Zein edariri botatzen diozue azukrea?
- Zein da esnearen kolorea?
- Eta kakaorekin?
- Mapa kontzeptualak beraiek sortzea:
- Galdera bat egin: "Non dago ura?"
- Materiala banatu: irudiak, marrazkiak eta argazkiak edo bestelako materialak (zapiak, paperak...).
- Umeek argazki edo objektuen artean aukeratuko dituzte erantzunak.
- Zuzenak ala okerrak izan arren, guztiak dira baliagarriak jarduerak prestatzeko.
Natur Ingurunearen Balio Hezitzailea
Zertarako balio du Natur Ingurunearen jakintzak Haur Hezkuntzan?
- Mundua ezagutzeko eta errespetatzeko.
- Inguruneaz gozatzeko eta dibertitzeko.
- Gizakiaren ingurunea kontrolatzeko.
- Gure kulturaren atal garrantzitsuetako bat delako.
- Zientzia metodologiaren lana gureganatzeko.
- Errealitatearen gertakariez geure buruari galdetzeko.
- Norberaren mugak onartzeko.
- Erabakiak hartzeko.
- Errealitatera hurbiltzeko.
- Jakin-mina bultzatzeko.
Helburu Nagusiak Moll-en Ustez
Ingurunearen Ezagutza
Zientziak errealitatera hurbiltzeko balio duela uste du:
- Inguru hurbileko bizitza antzemateko.
- Inguruko osagaiak bereiztea eta haien ezaugarriak ezagutzea.
- Inguruko izaki bizidunen eta bizigabeen arteko harremanak antzematea.
- Kausa eta efektuak bereiztea.
Hastapen Zientifikoa
Zientzian lan egiteko joera piztea:
- Jakin-mina bultzatzea.
- Objektuak manipulatzea.
- Behaketak gauzatzea.
- Galderak sortzea.
- Hipotesiak egitea.
- Esperimentuak planifikatzea.
- Datuak hartzea eta ondorioak ateratzea.
- Konparaketak eta sailkapenak egitea.
- Autonomia bultzatzea.
- Komunikatzeko gaitasunean trebatzea.
- Besteen iritziak kontuan hartzeko gai izatea.
Zientziaren Balio Hezitzailea
Pentsamendu zientifikoa irakatsi nahi diegu umeei balio hezitzaile interesgarriak dauzkalako. Zeintzuk dira?
Pentsamendu zientifikoari esker mundua beste ikuspuntu batetik begiratuko dugu. Nolako begirada?
Dudaz Beteriko Begirada
- Zientzian zalantzak behar-beharrezkoak dira ezagutza lortzeko.
- Erroreak eta akatsak sor daitezke pentsamenduan, gogoan eta pertzepzioan.
- Jakin behar dugu huts egin dezakegula.
- Taldeko lana egitea hobe da; zientzialariek taldetan lan egitea nahiago dute, bere lana besteek kritika dezaten.
Sakoneko Begirada
- Zientziak laguntzen digu mundua sakontasun handiagoz begiratzen: objektuei izena jartzen, galderak egiten...
- Zientziak mundua ordenatzeko balio du: objektuak desberdintzeko, erregulartasunak ezagutzeko...
- Zientziari esker, errealitatea, lengoaia eta pentsamenduaren arteko loturak egin ditzakegu.
Edukiak: Kontzeptuak, Prozedurak eta Jarrerak
Kontzeptuak
Elementuak
- Pertsonak.
- Landareak.
- Animaliak: ingurune hurbilekoak.
- Objektuak eta materialak: metala, zura, plastikoa, kartoia, kristalak. Guraizeak, arrabioak, aldapak...
Elementuen Ezaugarriak
Morfologikoak
- Ezaugarri fisikoak: Animali eta landareen forma orokorra, kolorea, usaina, tamaina, azala. Objektuen propietateak (tamaina, kolorea, tenperatura, materialaren hauskortasuna, gogortasuna, iragazkortasuna, malgutasuna...). Fenomeno atmosferikoen agertzeko modu eta forma desberdinak (zaparrada, zirimiria, haize boladak, zeru osoa edo zati bat estalita, argi askorekin, zarata askorekin...).
- Egiturazkoak: Animalien atalak (burua, gorputza, hankak). Landarearen atalak (adarrak, enborra, sustraiak). Animalien zati nabarmenak (hankak, mazkorra, eraztunak, lumak, ilea...).
Fisiologikoak edo Funtzionalak
- Izaki bizidunen funtzioak: lokomozioa (hegaz eginez, igeri eginez, saltoka...), elikadura (haragia, fruta, landareak...), ugalketa (arrautzen bidez, umaldien bidez...), komunikazioa (animalien hotsak).
- Bizilekua: bizileku motak eta baldintzak.
- Fenomeno atmosferikoen funtzioak: eguzkiak berotu, ilargiak argitu, euriak ureztatu...
- Objektuen erabilpenak.
Elementuen Arteko Erlazioak
- Fenomeno atmosferikoen, paisaiaren eta izaki bizidunen arteko erlazioak (belarrak euria, landareak eguzkia, arropak eguzkia).
- Animalia, landare eta pertsonen arteko harremanak (elikadura, konpainia).
- Pertsonen zeregina ingurune naturalean (aldaketak, kontserbazioa...).
Arriskuak
- Objektuen arriskuak eta segurtasun neurriak (lekuak, manipulazioak).
- Bizidunen arriskuak eta segurtasun neurriak (gaixotasunak, garbitasun eskasak eragindakoak: txantxarrak, haginetako mina). Animalia batzuetatik urrun egon behar dugu.
- Fenomenoen arriskuak (suak erre, euripean egoteak hotzeria harrapatu).
Prozedurak
- Informazioa lortzeko (behaketa, esperimentazioa...).
- Informazioa barneratzeko (erlazioa, asoziazioa...).
- Informazioa adierazteko (grafikoa, ahozkoa...).
Behaketa
Gizakiari dagokion ezaugarri bat da. Gure organismoaren dinamismo guztia funtzionarazten du, eta behaketatik abiatuz sortzen dira pentsamendua eta oinarrizkoenak diren jarduera eta jarrera mekanismoak. Haurrak egiten duen behaketa maila desberdinetakoa izan daiteke:
- Naturala: Berezkoa, espontaneoa, haurrak konturatu gabe.
- Sistematikoa: Errealitatera hurbiltzeko modua zuzena, zeharkakoa eta longitudinala.
Esperimentazioa
Gizakiek jakiteko, ezagutzeko, dugun premiatik abiatzen da. Esperimentazioa prozesu bat da. Esperimentatzean, behaketa hutsa baino areago doan prozesu batean sartzen gara. Egoera problematiko jakin batzuk planteatzean, ondoko alderdietako batzuk aintzat hartzen saiatuko gara:
- Arazoen planteamendua: Landu beharreko arazoa aurkeztuko dugu, egoera problematiko bat planteatuz. Egoera ez du beti hezitzaileak planteatu behar, batzuetan haurrek planteatuko dute.
- Ebazpen ekarpena (hipotesiak): Haurrak arazoa ebazteko moduari buruzko hipotesiak formulatzera bultzatu behar ditugu. Haurren proposamenak helduak jaso eta bideratu beharko ditu.
- Esperientziaren plangintza: Lanerako plan bat prestatzen saiatuko gara: hitzez adieraziz, jarraitu beharko ditugun urratsak eta horretarako beharko ditugun material eta tresnak aurreikusiko ditugu.
- Esperientziaren burutzea: Esperientzia erabakitako prozesuari jarraituz burutuko dugu.
- Emaitzen egiaztapena: Emaitzak gure hasierako hipotesietan aurreikusitakoak diren ala ez.
- Ondorioak ateratzea: Atera ditugun ondorioak ezarriko ditugu.
Asoziazioa
Prozesu bat da, honen bidez nozioak eta kontzeptuak lotzen ditugu. Asoziazioan bi sailkapen bereiz daitezke informazioa barneratzeko:
- Zuzena: Haurrak beren inguruneko elementu desberdinak konparatzera eta horien artean asoziazio loturak ezartzera bultza ditzakegu (landare hazien eta fruten artean...). Espazioak ere konpara ditzakegu, urratsen, soken... bidez neurtuz. Asoziazioa eskatzen duen beste jarduera bat elementuen antolaketa da; harriak ordena ditzakegu, beren pisu, tamainaren... arabera. Sailkapen batzuk ere planteatuz asoziazio prozesuaren garapena landu dezakegu (jantziak, erabiltzen ditugun urtaro desberdinei dagokienez, elikagaiak...).
- Zeharkakoa: Behaketa zuzenerako ezarritako irizpide berberei jarraituz (irudiak, argazkiak, laminak...) zeharbidezko asoziazio prozesuak eragin ditzakegu, elementu horien artean berdintasun erlazioak, antzekotasun erlazioak... ezarriz. Era berean, istorio ilustratu baten binetak ordena ditzakegu, egin dugun ibilbide batekoak... Jarduera horiekin prozesuaren asimilazioa bultzatuko dugu eta, ondorioz, luzerako asoziazioa.
Adierazpena
Behaketaren, esperimentazioaren eta asoziazioaren bidez barneratu ditugun nozio eta ezagutzak komunikatzeko erabiltzen dugun baliabidea da. Adierazpenaren bidez gizakiek ditugun komunikazio ahalmen guztiak martxan jartzen ditugu. Ahozkoa, plastikoa eta grafikoa izan daiteke.
Jarrerak
Jarrerei buruz hitz egitean, pertsona, izaki, objektu eta egoera jakin batzuen aurrean gure portaeren bidez egiten ditugun adierazpenez hitz egiten dugu:
Norberaren Jarduerarekin Erlazioa duten Jarrerak
- Beren jakin-mina.
- Beren ekimenaren garapen mailakatua.
- Helduak edo ikaskideek transmititzen dizkieten informazioak entzuteko duten gaitasuna.
- Proposatzen zaizkien behaketa, esperimentazio, asoziazio eta adierazpen moduekin erlazionatutako jardueretan parte-hartze aktiboa izatea.
- Nork bere gain hartutako betebeharrak betetzeko erantzukizun gero eta handiagoa izatea.
Eskolako Ikaskideekin Erlazioa duten Jarrerak
- Sexuari, arrazari, gaitasunei dagozkien desberdintasunak.
- Ikaskideekin solidarioak izatea.
- Beren behaketak eta esperimentazioak haiekin lantzeko gai izatea.
- Behar dutenean haiei laguntza eskatzeko gai izatea.
- Hitz egiteko beren txanda itxarotea.
- Eskolak ezarritako arauak kontuan hartuz jokatzea.
- Sentsazio jakin batzuk eragiten dizkieten emozioak erakustea.
- Beren iritziak adieraztea eta besteenak errespetatzea.
Natur Inguruneko eta Gizarte eta Kultur Inguruneko Elementuekin Erlazioa duten Jarrerak
- Bere inguruneko elementuak errespetatzeko gai izatea.
- Gure gizartean dauden sexuari, kulturari, arrazari... dagozkien desberdintasunak onartzeko gai izatea.
- Gure gizarteak dituen arrisku batzuen aurrean neurriak hartzeko gai izatea.
- Giza taldeetan ezarritako hiri arauak errespetatzea.
Haurrengan Jarrerak Sustatzen Errazten Dituzten Baldintzak
Jarrera horietan guztiok parte hartzen dugula konturatuko da haurra; besteok bera errespetatzen dugun bezala, berak ere ikaskideak errespetatu behar dituela ulertuko du.
Kamii: Ekintza eta Ezagutza Garapena
Kamii-ren lanean garrantzitsuena: materialaren gainetik haurrak ekintza berezi bat egitea. Bere intentzioa ez da haurrak hezkuntza zientifikoa barneratzea, baizik eta objektuei buruzko ezagutza garatzea, mundu fisikoa eta bere ezagutza osoa garatzeko.
Helburuak
Helburuak zehazten ditu, aspektu sozio-emozionala zein kognitiboa kontuan harturik:
Helburu Sozio-emozionalak
- Haurra gero eta autonomoagoa izatea lortzea.
- Besteen sentimenduak eta eskubideak errespetatzea eta kooperatzen hastea.
- Aktiboa izatea eta jakin-mina piztea berari atentzioa deitzen dion horretan, bere buruan konfiantza izatea eta pentsatzen duena konbentzimenduz adieraztea.
Helburu Kognitiboak
Ondoko helburuetara zuzentzen dira:
- Haur bakoitzak ideiak, arazoak eta galderak iradokitzea.
- Helburuak eta gertaerak erlazionatzea.
- Berdintasun eta desberdintasunetan finkatzea.
Materiala
Kamii-k esploraziorako material hobeagoak badaudela dio. Adibidez: Urak haurrarengan denbora luzeagoz erakartzen du, ekitaldi asko egiten uzten baitu. Aldiz, lupa batek jarduera bakarra egiten uzten du, eta honek haurrarengan desinteresa sortzen du. Material hauek egokiak diren ala ez jakiteko, helburuekin lotuta doaz.
Haurraren Jarduerak
Kamii-k 3 motatako aukerak eskaintzen ditu objektuen gainean egiteko:
- Objektuen inguruko desplazamenduen gainean: bota, jaurti, bultzatu, mugitu...
- Objektuen transformazioan eragiten dutenak: ura eta xaboia nahastu burbuilak sortzeko, substantziak batu kristalak lortzeko, disoluzioak prestatu.
- Erdiko jarduerak: Luparen bitartez begiratu, imanekin jolastu, objektuak flotatu edo urperatu, itzalak sortu, substantziak iragazi, soinua esploratu.
Helburuen Sekuentzia
Haurrek ekintzen bidez eta hitzez adieraztea.
Justifikazio Psikopedagogikoa
Irakaskuntza bat eman ahal izateko, bi ekintza eman behar dira: ezaugarri endogenoak (hau ezin da kanpotik manipulatua izan, baina eragin dezake) eta ezaugarri exogenoak (estimulu ezberdin askok eragiten dute: fisikoa, soziala eta kulturalak).
Karmiloff-Smith: Ekintza eta Teoria Interakzioak
Akzio sekuentzien eta ekintza teorien artean dauden interakzioak analizatzen ditu, ondoren azalduko dudan artikuluan:
Artikulu honetan, 4-7 urteko haurrek zeregin bat konpondu behar dute: egurrezko euskarri estu baten gainean luzera ezberdineko bloke errektangular batzuk orekatzea lortu behar dute. Gainera, batzuek bere barnean pisu bat daukate, haurrek ikusi ezin dutena. Orekatzeko beharrezkoa da euskarriaren gainean lekualdatzea, grabitate zentroa aurkitzen, bere zentro geometrikoarekin bat ez baitator. Ekintza honekin bere barneko ekintzak antzeman daitezke.
Adibidea: U kurba
- 4-6 urtekoek ondo konpontzen dute bloke normalean eta trukatuen arteko oreka.
- 4/6-7/6 urtekoek ekintza teoriak sortzen dituzte. Beraien ustez oreka zentro geometrikoan dago, baina, nahiz eta trukatutako blokeak hau deuseztatu, beraien horretan jarraitzen dute. Horrela, hauek ez dute horrenbesteko arrakasta izaten.
- 7 urtetik gora bloke guztiak orekatzeko gai dira.
Esperientzia batzuek prozesu honetan erakusten dute haurrek blokeekin beraien ekintzak bi eratara egiten dituztela: arrakasta/porrot erlazioan eta ziurtapenean.
Ekintza sekuentziek agerian uzten dute haurra ez dela bakarrik interesatzen arrakasta ematen duten ekintzekin. Haurrak nagusi egiten direneko aurrerapenak:
- Erregulartasunak beti ez du eragiten haurraren jarreran.
- Haurraren lehia kontzeptual orokorrean ematen diren aldaketak.
- Lehenengo informazio propiozeptiboaren integrazioa ekintza teorian.
Karmiloff-ek (1988) esaten duen bezala, haurra teoria eraikitzailea dela, eta beraien bitartez munduaren funtzionamendua aurkitzen duela. Haurrak beraien ezagutzaren bitartez zuzenduta dauden bitartean, helduak teoriaren bitartez daude.
Hezitzaileen Ekintza Ikasleen Elkarreragina Bultzatzeko
Pertsonen arteko elkarreraginak zailak dira definitzeko eta baita aztertzeko ere. Elkarreragina bultzatzeko ondoko ekimenak proposatzen dira, horretarako Vigotsky-ren garapenean zentratzen dira. Hezitzailearen ekimen hauek elkarreragin positiboa bultzatzen dute ikaskuntza bultzatzeko:
- Arazo bat planteatzea eta irtenbide ekintzak itxaron.
- Haurrak ondorioak nola interpretatzen dituen atera, bere ekintzak irakurriz.
- Ekintza desberdinak desberdindu.
- Sekuentzia konkretu batean ekintzak ulertzen ahalegindu.
- Teoria ekintzak hitzen bidezko deskribapenera itzuli.
- Hitzen teoriak eta ekintza teoriak bat datozen konprobatu.
- Haurrari lagundu hitzen teoriatik jarraitu dadin.
Justifikazio Psikopedagogikoa
Haur Hezkuntzan, hezitzaileak erabakitzeko zailtasunak izaten ditu, haurrak esaten duenaren interpretazioa egiten du, baina batez ere, zer egiten duen. Erabakitze honekin ez dugu esan nahi haurraren jarrera baloratuko dugunik, baizik eta beraren esanahia. Beharrizan hau pedagogikoki justifikatzen da, irakasleek ezin duelako hezkuntza programarik antolatu.