Haur Hezkuntzako Adimen Logiko-Matematikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el  en 
vasco con un tamaño de 4,27 KB
Hizkuntza Logiko-Matematikoa
Haurraren Adimen Logiko-Matematikoaren Egitura
Adimenaren egitura hizkuntza logiko-matematikoaren bidez:
- Pertsonak inkontzienteki egiten ditugun ekintzak dira.
 - Bizitza osoan zehar egiten diren ekintzak garrantzitsuak dira etorkizunerako.
 - Buruaren egituraketa eskuratzea da helburua.
 
Kontzeptu Matematikoak
- Objektuari funtzio/ezaugarriak jartzen dizkio.
 - Ondoren, orokortu ezaugarri bereko objektuetara.
 - Azkenik, ideia barneratu (abstrakzioa), ez du begi bistan izan behar existitzen dela jakiteko.
 - Abstrakzioaren ondoren kontzeptura heltzen da.
 - Adin honetan 2 prozesuren bitartez:
 
- Abstrakzio sinplea: objektuen ezaugarrien abstrakzioa eta diskriminazioa.
 - Abstrakzio erreflexiboa: ikusten ez dena abstraitzen da.
 
Prozesu Logiko-Matematikoak Errazteko Mekanismoak (Nola Jolasten)
- Manipulazioa
 
- Objektua hartu, eskuekin ukitu, ahora eraman…
 - Ingurukoa ezagutzeko ezinbestekoa.
 - Beharrezkoa desberdintzea:
 
Ezagutza fisikoa: behatu daitekeena
Ezagutza logiko-matematikoa: objektuen arteko erlazioa.
- Ariketa ludikoen bidez, umeak manipulazioa erabiltzen du:
 
- Jolas esploratzailea: Informazio sentsoriala
 - Jolas esperimentala: harremanak sortu
 - Zehaztasun jolasa: esku trebetasuna
 - Sormen eta eraikuntza jolasa: ezaugarriak ezagutu eta ikertu
 
Sailkapena
- Inguruko errealitatea era jarrai batean antolatzea ahalbidetzen dion tresna intelektuala da.
 - Objektuak berdintasun, desberdintasun eta ezagueren arabera ordenatuko ditu.
 
Errepresentazioa
Esanahi eta adierazlearen artean, desberdintasuna eta koordinazioa bilatzea da.
Imitazioa
- Portaera motoreetatik kontzeptu sinbolikoetara.
 
Era bi:
- Berehalakoa eta momentukoa.
 - Aurrez ikasitakoa: laguntzarik gabe.
 
Kontzeptu Logiko-Matematikoetara Hurbilketa HHn (Kontzeptuak Zer)
- Heziketa sentsoriala garrantzitsua.
 - Kontzeptu logiko-matematikoak:
 
- Nolakotasuna:
 
- Objektuen ezaugarriak.
 - Zentzumenen bidez manipulatu eta esperimentatu.
 
- Haurra hazi ahala objektuak identifikatu, definitu eta ezagutzeko gai. Eguneroko bizitzako objektuak eskaini.
 - Nolakotasuna jolas ezberdin hauen bidez landu daiteke:
 
Altxorraren otzara (6-12 h.)
Jolas heuristikoa (1-2 urte, oinez hasten denean)
Txokoetan antolaturiko ekintzak (2 urtetik aurrera)
- Kantitatea:
 
- Nolakotasuna barneratu ondoren.
 - Kantitateari dagozkion kontzeptuak zeharka lantzen dira, behaketa eta manipulazioa landu bitartean:
 
Ispiluaren aurrean, zenbat begi dituen galdetuz…
Gelan materiala banatzerakoan...
- Ekintza hauen bitartez: asko-gutxi;
 
pixka bat; bat, bi, hiru,... lantzen dira.
- Zenbakia:
 
- Lehendabizi kantitatea izendatzen du, zehaztu gabe.
 - Sailkapenak bultzatzea komeni da, era guztietara (ea zbk. agertzen den irizpide gisa)
 
- Zenbaki kontzeptua barneratzen lagundu haurrari:
 
- erabilerari balioa eman, nahizta zbk ez egon barneraturik
 - soka-saltoko kantak: “Aita, ama, zenbat urtekin…” “Multzotako jolasa, sartu dadila Maddi… ”
 
Neurria
Aurrekoaren ondoren
- Oinarrizko ezagutzak:
 
- Luzera: Luzea-laburra, zabala-eztua
 - Azalera: Borobila-laukia
 - Bolumena: handia, ertaina, txikia
 - Pisua: astuna-arina
 
Espazioa
- Harreman zuzena gorputz-eskemarekin. Dimentsio erreferenteak:
 
Goian, behean
Aurrean, atzean
Eskuman, ezkerrean
- Espazioaren araketa gorputzaren mugimenduekin hasten da, gero mentalki eraikiz.
 - Antolaketa landu (materialak erraztu).
 - Jaioberria "manta txokoan" materialez inguraturik.
 - Hazten doan heinean espazioa egokitu.