Haur eta Gazte Literaturaren Garrantzia: Aniztasuna eta Garapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

Colomerren Berrikuspen Irizpideak

Colomerren berrikuspen irizpideak zazpi arlo nagusitan banatzen dira:

1. Obren Kalitatea

Testu, irudi eta istorioaren kalitatea kontuan hartu behar da, liburu didaktikoak saihestuz eta obra esperimentalekin ausartuz. Kalitate handikoak ez diren baina irakurleak hezitzen lagun dezaketen liburuak sartzea ere baloratzen da.

2. Hartzaileen Egokitasuna

Liburuak ikasturte horretako irakurle gaitasunerako egokiak izan behar dira, haurrentzat interesgarriak eta haien gaitasun kognitibo eta emozionalak garatzen lagundu behar dute.

3. Tradiziora Egokitzapena

Ahozko tradizioko liburuak sartzea garrantzitsua da, bertsio edo itzulpen onak aukeratuz.

4. Haur Literaturako Klasikoak

Hautaketak literaturako klasikoak izan behar ditu, haurrak memoria kolektiboarekin eta literaturaren arteko jokoarekin lotzeko.

5. Obren Aniztasuna

Genero narratibo desberdinak, poemak, ahoz gora irakurtzeko edo dramatizatzeko liburuak, eta testu eta ilustrazio estilo ezberdinak sartu behar dira. Idazle eta ilustratzaile garrantzitsuak sartzea ere kontuan hartu behar da.

6. Gai Aniztasuna

Hautaketak gai ezberdinak hartu behar ditu barne, intrigaz eta umorez betetako liburuak sartuz, genero-estereotipoak saihestuz eta taldeko jatorri kultural ezberdinetako haurrei egokitutako literatura sartuz.

7. Hartzaileen Aniztasuna

Irakurle zorrotzenentzat eta irakurle gaitasun gutxiagorekin dutenentzat liburuak egon behar dira, baita irakurle errezeloak erakartzeko edo gustu bereziko irakurleak asetzeko liburuak ere.


Bibliodibertsitatea

Bibliodibertsitatea edizioaren sektoreak aniztasuna sortzeko daukan gaitasuna da; hortaz, ekosistema baten osasuna biodibertsitatearen bidez neurtzen den modu berean, edizioaren osasuna bibliodibertsitatearen bidez neur daiteke.

Eta hiru propietate nagusitan neurtzen da:

1. Aukera

Testu moten aniztasuna eta liburuen eskaintza zabala izatea. Liburuak, generoak, eta formatuak barne hartzen ditu, haurrei aukera zabala eskaintzeko.

2. Oreka

Testu anitzen artean oreka mantentzea. Horrek esan nahi du testu mota desberdinen proportzio egokia izatea, ez bakarrik liburu arrakastatsu edo ezagunetan oinarritzea.

3. Desberdintasuna

Testu, gai, eta ikuspegi desberdinak eskaintzea, haurren interesa eta jakin-mina pizteko eta haien ikuspuntuak zabaltzeko.

Hiru propietate hauek, adierazle batzuen bidez ikusarazten dira:

Edukien Aniztasuna

Testuaren gaia, estiloa eta ikuspegiak desberdinak izatea eta kultura, jatorri eta testuinguru desberdinetako egileen lanak barne hartzea.

Hizkuntza Aniztasuna

Hizkuntza desberdinetan idatzitako testuak edukitzea eta eleaniztasuna sustatzea.

Genero Aniztasuna

Narrazio, poesia, antzerki, saiakera eta bestelako genero literarioak barne hartzea.

Materialtasun Aniztasuna

Liburu formatu desberdinak eskaintzea, hala nola, liburu ilustratuak, komikiak, liburu elektronikoak eta audioliburuak.

Iristen Erraztasuna

Testuak modu errazean eskura izatea, eskuragarritasun fisikoa eta ekonomikoa bermatuz.

Ikuspegi Kritikoa

Testuek ikuspegi kritikoa izatea, hau da, haurrek gizarteari eta kulturari buruzko iritzi kritikoak garatu ahal izatea.


Iruditeria Kolektiborako Sarrera

Literaturak gizakien iruditeria kolektiborako sarbidea eskaintzen du. "Iruditeria" terminoa erabili izan dute antropologia eta literatura ikasketek, mundua eta harremanak ulertzeko irudi, sinbolo eta mito gisa. Adibidez, Bruno Bettelheimek ipuin herrikoiak erabiltzen zituen haur traumatizatuak terapeutikoki laguntzeko, eta haurtzaroko gatazka psikikoak aztertzeko.

Eredu Narratibo eta Poetikoen Ikaskuntza

Haur-literaturak haurrei beren kulturako literaturaren eredu narratibo eta poetikoak ikasteko aukera ematen die. Diskurtso narratiboaren formak berehala bereganatzen dituzte haurrak, eta ipuinak kontatzeko ohiturak narrazio literarioetako formekin uztartzen dira. Haur-liburuek laguntzen diete irakurleei forma literario konplexuagoak menderatzen.

Narrazioaren garapena: Narrazioaren egitura sinpleetatik hasi eta konplexuetara doan garapena dute.

Liburuak irakurlearen ikasketa narratibora egokitzea: Irakurtzen ikasten ari diren haurrentzako liburuek kontakizun sinpleenak hartzen dituzte. Narratzaileak ez daki dena, informazioa tarteka kokatzen da, umorez betetakoak dira eta eszenatoki txikietan gertatzen dira. Gatazka psikologikoak ere presente daude.

Sozializazio Kulturala. Gaur Egungo Liburu Eredu Maskulinoak eta Femeninoak

Literaturak beti izan du belaunaldi berrien sozializazioan funtzio garrantzitsua. Haur eta gazte literaturak bereziki haurrak gizartean integratzeko eta hezteko tresna izan nahi du, nahiz eta denborarekin karga didaktikoa galdu eta literatura-ikuspegia nagusitu den. Haur eta gazte literatura hezkuntza agentzia moduan aipatzen da, familia eta eskola lotzen dituelako eta kultura-transmisioa sustatzen duelako, eredu femenino eta maskulinoen bitartez.

Haur eta Gazte Literatura Ez-sexistaren Zailtasunak

Literatura ez-sexista egiteko legen zailtasuna errespetatzeko beharra, literatura-generoa ez da neutroa; irakurlearen literatura-esperientziak genero eta gai jakin batzuk femenitatearekin edo maskulinitatearekin lotzen ditu eta irakurleak HGL-n duten kontsumo soziala; Fikziozko libururak irakurtzea, estereotipo sexisten mende dagoen gaia delarik.

Entradas relacionadas: