Harri urratzailea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,49 KB

ARTEZKETA

1.– Artezketa zer da? Harri urratzaile batez txirbil txikiak harrotuz egiten den mekanizaketa da, aurretik beste makina batean landu da pieza.Akabera earra.

2.– Harri urratzaile baten dimentsioak zeren mende daude? –Makinaren ahalmenak –Egin beharreko mekanizazio mota –Hari beraren forma geometrikoak

3.– Zeintzuk dira harri urratzailea osatzen duten elementuak? –Ale–tamaina –Egitura –Urratzaile–mota  –Gogortasun maila –Aglomeratzailea

4.– Urratzaile zeri deritzogu? Nola sailkatzen dira eta zeintzuk dira gehien erabiltzen direnak? Urratzailea, harri baten oinarrizko elementua izanik, mekanizatu behar den piezaren material harroketa egiten duen harriaren zatia da. Artifizial eta naturalak daude. +en erabilia artifiziala da kalitate +.

5.– Alea zer da eta aleak nola sailkatzen dira? Harrien alea urratzailea osatzen duten aleen batez besteko neurria da eta sailkapena zakartasunaren araberakoa da.

6.– Gogortasun–maila zer da eta nola sailkatzen dira aleak gogortasunaren arabera? Aglomeratzaileak aleari eusteko egiten duen indarraren neurria da eta alfabetoko letraz izendatzen da gogortasunan arabera.

7.– Egitura zer da eta nolakoa izan daiteke? Bere gainazalean banaturiko ale urratzaileen arteko batez besteko distantzia da eta irekia, itxia eta superporotsua izan daiteke zenbakiekin izendatuz.

8.– Adieraz ezazu aglomeratzailea zer den. Harri urratzaileen aleak lotzeko erabiltzen den materiala da

9.– Harri urratzaile bat hautatzen denean, kontuan izan behar diren faktoreak? -Landu behar den materiala -Eragiketa mota -Ukipen gainazala -Akabera eta doitasuna -Ebaketa–abiadura, aitzinapena eta iraganaldi–sakonera

11.– Nolakoa da aitzinapen–higidura artezketa:
–Birakaria, mekanizatu behar den piezak duena. –Luzetarako zuzena, mekanizatu behar den piezak duena.

13.– Artezteko makina tangentzialeko lan–higidurak. Harriaren ardatza horizontala delako eta harriak  tangentzialki eragiten duelako artezteko makina tangentzial izena du.

15.– Artezteko makina bereziak. Artezteko makina zentrogabea, harientzako artezteko makina, engranajeak artezteko makinak...

16.– Artezteko makina zentrogabearen aplikazioak? Artezteko makina arruntean ezin denean arteztu, adb D gutxiko piezak. Serieko artezketan.

17.– Aipa itzazu harri urratzaileak lotzeko sistemak. Harri etxeen bidezkoa, Torloju bidezkoa, Txabeta eta zorro txikitzailezkoa, Biradera konikoen bidezkoa, Zurtoindun harri etxeen bidezkoa

18.– Zeintzuk dira harri urratzaile baten muntaketan kontuan izan behar diren arauak? 1) Harri urratzailea zurtoinean bortxatu gabe muntatzea. 2) Harria montatzeko mailurik ez erabili. 3) Besarkaderak harriaren aurka loturik eta lasaierarik gabe mantentzeko indarrez lotu. 4) Harriak lanean biratzen duen eran biratu beharko du. 5) Fabrikatzaileak gomendaturiko abiadura tangentziala erabili.

19.– Zertarako jartzen da paper lehorra harri urratzailearen eta besarkaderen tartean? Harriaren atxikidura hobetzeko


ZULATZEKO MAKINAK

1.Ardatz bateko zulatzeko makinen sailkapena. Mahai gainekoa: sentsikorrak, Zutabedunak, Erradialak eta Eskuzkoak

2. Zulatzeko makina baten atal nagusiak izendatu eta bakoitzaren xedea azaldu. Eragingailua (barautsaren higidura transmititzen du), gorputza (euskarria) eta pieza-etxea (zulatu behar diren piezak jartzeko eta lotzeko)

3. Beste zein izen du mahai gaineko zulatzeko makinak? Sentsikorrak ere deitzen zaie barautsaren aitzinapena sentsituz egiten delako

6. 10.4. Irudian, azaltzen den zutabedun zulatzeko makina deskribatu

Makina hauen abiadura-kaxa uhalezkoa da. Aitzinapen automatikoa ez dute; sentsikorra eta mekanikoa bakarrik edukitzen dute. 32 mm ingururainoko zuloak egin ditzakete.

7. Zulatzeko makina erradiala zergatik da egokia pieza astunetan zulo bat baino gehiago egiteko. Aipaturiko biraren eta desplazamenduaren bidez (geziek adierazten duten eran) barautsa daraman ardatz nagusia piezaren edozein puntutan ipin daiteke pieza mugitu gabe.<>^

12. Aipatu zulatzeko makina baten ahalmen-ezaugarriak. a) Egin dezaketen zulorik handienaren diametroa b) Mahaiaren eta barautsaren arteko altuera gorena c) Motorraren potentzia


OTXABUKETA

1. Deskriba ezazu laburki otxabua, bere krokis bat ere egin. Akabera emateko erreminta da, zilindro- edo kono-formakoa. Kono, gorputz, kirten.

2. Adieraz ezazu otxabuak nola lan egiten duen. Otxabua aurretik egindako zuloan sartu ondoren, terraila-etxearen bidez ematen zaion biraketa-higiduraren, bere pisuaren eta berarengan egiten den ardatz-erako presioaren eraginez barrurantz sartuz egiten da.

3. Dardaraketa. Akats garrantzitsua da. -Diametro oso handia edo oso txikia duten zuloetan otxabuketa egitea. -Otxabua abiadura handiz biraraztea, edota aldaketa handiak egitea lanean ari den bitartean.

7. Otxabu motak: FINKOAK: Paris motakoa: Erdia dute tailatua, eta horrekin “dardaraketa” saihestu egiten da naiz eta hortz zuzenekoak izan. Helikoidalak ere fabrikatzen dira. 2 eta 60 mm-ko D artekoak daude, eta hortz-kopurua 3tik 5erainokoa D-en  arabera. Doitasunezko lan arruntetarako eta sakonegiak ez diren zuloetarako erabiltzen da.

Amerikar otxabua: Zuzen edo helikoidak daude. Zuzenak, hortzak desberdin banatuta edukitzen dituzte. Sarrera arina dute. Diametroa 3tik 60 mm-ra bitartekoak daude, eta hortz-kopurua 6tik 12rainokoa. Doitasunezko lanetarako.

Mutur hariztatua duten otxabuak: Mutur hariztatuak sartzea erraztu eta ziurtatzen du, eta baita erreminta kontrolatzea.

Otxabu konikoa:Zirientzako zulo konikoak otxabutzeko erabiltzen dira. 2 otxabu sorta fabrikatzen dira: arbastaketarako eta akabatzeko

HEDAGARRIAK: Hortz finkoko otxabuak  Hustuak dira, uzetarako bi arteka dituzte D-en arabera kontrajarriak. Beren barnean, mutur konikoa duen torloju bat kokatzen da, eta hori biratzean, otxabuaren diametroa % 1 aldatzen da elastikotasunari esker. Doitasuna eztabaidagarria da. Doitasun gutxiko zuloetan salbu, ez da gomendatzen erabiltzea. Hortz zuzen eta helkoidaldunak daude, 6 eta 50 mm bitarteko D  eta 6tik 12ra hortzak dituzte.

Hortz atxikiak dituzten otxabuak: Beren diametroa bi muturretan kokatutako bi azkoinen bitartez kontrolatzen da. Hortz atxikien bitartez, zenbait milimetrotako aldea duten D-ko zuloak errepasa eta doi daitezke. Lor dezaketen erregulazioa 1mm-tik 10 mm-rainokoa da, eta lor dezaketen doitasuna 0,01 mm-koa. Automobilen konponketetan erabiltzen dira. Hortzak zorroztu daitezke.

8. Aipa itzazu hortz helikoidaleko otxabuek hortz zuzendunekiko dituzten bi abantaila nagusiak. Hortz zuzenekoak dardara egiteko joera du, helikoidalak ez. Zuzenekoan ebaketa-ertzak trabatu egiten dira. Hortz helikoidalekoek, hobeto gidatuta joaten dira zuloan barrena. Hortzen helizea, ezkerretara tailatuta egoten da, eta otxabuak, berriz, eskuinerantz biratzean ebakitzen du. Horrela, zuloan azkarregi torloju-erara lotzea eta zuloaren pareta marratzea saihestu egiten da.

10. Izenda itzazu otxabuak gordetzeko arauak.  -Ez behartu inoiz otxabua behar adinako diametrorik ez duen zuloan sartzen.  -Beti, ebaketaren biraketa-noranzkoan birarazi, eta inoiz ere ez alderantzizkoan; hortzen ertzak hautsiko dira. -Otxabua zuloan sartuta dagoela ez aldendu lanpostutik.

Entradas relacionadas: