Harri sedimentarioak: eraketa, diagenesia eta sailkapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Harri sedimentarioak: definizioa eta eraketa
Higaduraren ondorioz sortutako materialak pilatzean sortzen dira. Sedimentuak harri sedimentario bilakatzeko jasan behar duten aldaketa prozesuari diagenesi edo litifikazio deitzen zaio.
Diagenesiaren prozesua
Diagenesia sedimentazioaren ondoren hasten da. Sedimentu berriak metatzen direnean, aurreko sedimentuak gero eta sakonago geratzen dira. Presio eta tenperatura handiak jasaten dituzte eta, horren ondorioz, sedimentuak trinkotu eta zementatu egiten dira. Beste prozesu batzuk ere gertatzen dira, hala nola, aldaketa kimikoak, mineralogikoak, birkristaltzea edo disolbatzea.
Baldintza horietan, denboraren poderioz, sedimentuak harri bihurtzen dira. Gutxi gorabehera, sedimentua metatzen denetik 200ºC-ko tenperatura eta 10 km-tako sakonera lortzen duenean ematen da diagenesia. Eremu horretatik aurrera, tenperatura eta sakonera handiagoekin, metamorfismoa gertatzen da eta harri metamorfikoak sortzen dira.
Egitura eta fosilak
Harri sedimentarioak estratu deituriko geruzetan antolatzen dira. Geruza hauek, gehienetan, zaharrenak behean eta berrienak goiko aldean geratzen dira, baina batzuetan indar tektonikoek geruzak tolestu edo apurtu egiten dituzte, beraien posizioa aldatuz. Inguruko baldintzen arabera, izaki bizidunen aztarnak, hau da, fosilak, gera daitezke. Fosilak harri sedimentarioen ezaugarri nagusiak dira.
Harri sedimentarioen sailkapena
Hiru mota nagusi bereizten dira:
- Harri detritikoak
- Harri kimikoak
- Harri organiko edo organogenoak
Harri detritikoak
Aurrez izan ziren arroken klastoz osaturiko arroka sedimentarioak dira. Graba, harea edo limoak arro sedimentariotan pilatzen dira eta diagenesi prozesuak arroka sedimentario bihurtzen ditu. Hasiera batean pikorrak trinkotu egiten dira, bere arteko hutsuneak txikituz; ondoren, hutsune horietan mineralak sartzen dira eta pikorren arteko zementazioa eragiten dute, harriari osotasuna emanez.
Harri organikoak
Era askotako materia organikoaren metaketa bidez eratu dira, animalien eta landareen hondakinen bidez esaterako. Funtsean bi eratako harri organikoak bereiz ditzakegu: ikatz naturalak eta petrolioa, biak ere industria mailan erregai gisa erabiliak.
Harri kimikoak
Uretan disolbatutako ioien metaketa bidez eta erreakzio kimikoen bidez eratzen dira. Harriaren eraketan izaki bizidunek parte hartzen badute, jarduera biokimikoaz hitz egiten da.