Harri sedimentarioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,84 KB
HARRI SEDIMENTARIOAK
Higaduraren ondorioz sortutako materialak pilatzean sortzen dira, sedimentuak harri sedimentario bilakatzeko jasan behar duten aldaketa prozesuari diagenesi edo litifikazio deitzen zaio. Diagenesia sedimentazioaren ondoren hasten da, sedimentu berriak metatzen direnean aurreko sedimentuak gero eta hondorago geratzen dira, sakonago. Presio eta tenperatura handiak jasaten dituzte eta horren ondorioz sedimentuak trinkotu eta zementatu egiten dira. Beste prozesu batzuk ere gertatzen dira, hala nola, aldaketa kimikoak, mineralogikoak, birkristaltzea edo disolbatzea. Baldintza horietan denboraren poderioz sedimentuak harri bihurtzen dira, gutxi gora behera sedimentua metatzen denetik 200ºC ko tenperatura eta 10km-tako sakonera lortzen duenean, eremu horretan ematen da diagenesia. Eremu horretatik aurrera, hau da tenperatura handiagoak eta sakonera handiagoa, gertatzen den harrien sorrerari metamorfismoa deitzen zaio, beraz harri metamorfikoak sortuko dira.
Harri sedimentarioak estratu deituriko geruzetan antolatzen dira, geruza hauek gehienetan zaharrenak beran eta berrienak goiko aldean geratzen dira, baina batzuetan indar tektonikoak direla era geruzak tolestatu, apurtu etab. Egiten dira, beraien posizioa aldatuz. Inguruko baldintzen arabera izaki bizidunen aztarnak, hau da, fosilak era daitezke. Fosilak harri sedimentarioen ezaugarri dira, nahiz eta batzuetan metamorfismo txikiko hainbat harritan ere agertzen diren.
HARRI SEDIMENTARIOEN SAILKAPENA:
Hiru mota nagusi bereizten dira
Harri detritikoak
Harri kimikoak
Harri organiko edo organogenoak
Harri detritikoak: Aurrez izan ziren arroken klastoz osaturiko arroka sedimentarioak dira.Graba, harea edo limoak arro sedimentariotan pilatzen dira eta diagenesi prozesuak arroka sedimentario bihurtzen ditu. Hasiera batean pikorrak trinkotu egiten dira, bere arteko hutsuneak txikitzen direlarik, eta ondoren hutsune horietan mineralak sartzen dira eta pikorren arteko zementazioa eragiten dute, harriari osotasuna emanez.
Harri organikoak: Era askotako materia organikoaren metaketa bidez eratu dira, animalien eta landareen hondakinen bidez esaterako. Funtsean bi eratako harri organikoak bereiz ditzakegu:
ikatz naturalak eta petrolioa, biak ere industria mailan erregai gisa erabiliak.
Harri kimikoak: Uretan disolbatutako ioien metaketa bidez eta erreakzio kimikoen bidez eratzen dira. Harriaren eraketan izaki bizidunek parte hartzen badute, jarduera biokimikoaz hitz egiten da.