Harri mota nagusiak eta haien ezaugarri geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,44 KB

Kareharriak

  • Harri sedimentario karbonatatuak.
  • Batez ere kaltzio karbonatoz (kaltzita) osatuak.
  • Orokorrean estratifikaturik agertzen dira; harri zurrunak dira.
  • Meteorizazio fisikoari ondo eusten diote, baina ez hain ondo meteorizazio kimikoari. Disolba daitezke (karstifikazioa).
  • Kasu hauetan nahiko iragazkorrak bihurtzen dira, akuiferoak eratuz.
  • Euskal Herrian ohikoa da, eta oso forma bereziak dituen modelatua agertzen da: karsta.

Margak

  • Harri sedimentario mistoak (karbonatatuak eta detritikoak).
  • Kaltzio karbonatoz eta lutitaz osatuak.
  • Harri bigunak dira eta ur-korronteek erraz higatzen dituzte.
  • Iragazgaitzak dira.

Lutitak

  • Harri sedimentario detritikoak.
  • Konpaktaturiko buztin eta limozko partikulez osatuak.
  • Oso harri bigunak dira. Ur-korronteek erraz higatzen dituzte.
  • Iragazgaitzak dira.

Hareharriak

  • Harri sedimentario detritikoak.
  • Itsatsitako hareazko partikulez (silizeoak edo beste edozein izaeratakoak) osatuak.
  • Orokorrean estratifikaturik agertzen dira; harri zurrunak dira eta ongi eusten diote higadurari.
  • Granuluen arteko porotasuna izaten dute eta halakoetan nahiko iragazkorrak izaten dira.
  • Oso zatituak agertzen badira, iragazkortasuna handitu eta higadurarekiko erresistentzia murriztu egiten da.

Konglomeratu eta Bretxak

  • Harri sedimentario detritikoak.
  • Edozein izaeratako graba tamainako kantu zementatuez osatuak.
  • Estratifikaturik edo modu masiboan ager daitezke eta ongi eusten diote higadurari.
  • Iragazgaitzak dira.

Ebaporitak (igeltsuak, gatzak edo halitak, eta abar)

  • Harri sedimentario kimikoak.
  • Erraz disolbatzen diren gatzez (igeltsua, gatz arrunta, etab.) osatuak.
  • Harri zurrunak dira, baina urak erraz disolbatu eta aldatzen ditu.
  • Iragazgaitzak dira.

Granitoak

  • Harri igneo plutonikoak.
  • Silikato kristalez osatuak (kuartzoa, feldespatoa eta mikak).
  • Harri masibo eta zurrunak dira.
  • Meteorizazio fisikoari ongi eusten diote, nahiz eta meteorizazio kimikoak motelki aldatzen dituen, bola-egiturazko paisaiak agertzen direlarik.
  • Iragazgaitzak dira, baina zartadura ugari badituzte, urak erraz zirkulatuko du zartadura horietatik zehar.

Basaltoak

  • Harri igneo bolkanikoak.
  • Silikato bitreoz edo gutxi kristalizatutako silikatoz osatuak.
  • Harri zurrunak dira eta ongi eusten diote higadurari.

Eskistoak

  • Harri metamorfikoak.
  • Ehundura eskistosodun silikatoz osatuak batez ere (egitura arbelkara edo hosto-ehundura erakusten dute).
  • Harri nahiko zurrunak dira, baina ehundura dela eta ez dute higadura ongi jasaten.

Marmolak

  • Harri metamorfikoak.
  • Karbonatoen (batez ere kareharrien) berkristalizazioaren ondorioz eratuak.
  • Harri zurrunak dira, estratifikatuak ala masiboak.
  • Meteorizazio fisikoari ongi eusten diote, baina disoluzio kimikoaren ondorioz (karstifikazioa) aldatu egiten dira.

Arbelak

  • Metamorfismo leuna jasan duten harriak.
  • Leunki metamorfizaturiko lutitez osatuak, hosto-ehundura (edo arbelkara) agertzen dute.
  • Iragazgaitzak direla esan daiteke.
  • Baina ehundura hori dela eta, ez dute ondo jasaten meteorizazio fisikoa.

Entradas relacionadas: