Harreman trofikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB
Harraparitza: espezie batek onura lortzen du bestearengandik, elikagaia baita harentzat. Onura lortzen duen espezieari harrapari esaten zaio, eta besteari harrapakin. Adibidez, lehoia eta gazela.
HARREMAN TROFIKOAK
Ekosistema bateko organismoen artean elikadura dela eta sortzen diren harremanak dira harreman trofikoak.
Ekosistema batean, harreman horiek kate eta sare trofikoen bidez adieraz daitezke. Izan ere, horrela adieraz daiteke zer iturri erabiltzen dituen ekosistema jakin bateko organismo bakoitzak behar dituen materia eta energia lortzeko.Ekosistema bateko izaki bizidunak hiru maila handitan biltzen dira, haien arteko harreman trofikoen arabera:
-
Ekoizleak
Organismo autotrofoak dira. Materia inorganikoa organiko bihurtzen dute fotosintesi-edo kimiosintesi-prozesuaren bidez. Horretarako, eguzki-energia erabiltzen dute.(landareak, algak eta zenbait bakterio.
Kontsumitzaileak
Behar duten materia organikoa beste bizidun batzuk edo haien atalak janez lortzen duten izaki heterotrofoak dira.
Belarjaleak
1. Mailako kontsumitzaileak, ekoizleak janez elikatzen dira.Haragijaleak: 2. Mailako kontsumitzaileak,1. Mailako kontsumitzaile janez elikatzen dira.
Azken kontsumitzaileak: Materia hilaz elikatzen direnak dira. (hondakinak,gorotzak) Detritiboro ere esaten zaie. Hainbat mota: Sarraskijaleak (animali hil berrien gorpuak jan. Adb:saiak), usteljaleak (erdi ustelduta dauden landare eta animalien hondakinak jan. Adb:lurreko zizareak ) eta gorozajaleak (animalien gorotzak jan. Adb: kakalardo)
Deskonposatzaileak
Materia organikoa deskonposatuz elikatzen diren izaki heterotrofoak. Materia organikoa berriro inorganikoa bihurtzen dute. Adb: onddoak.
Honi maila trofiko esaten zaio.