Harreman Publikoak: Komunikazio Estrategiak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,83 KB
Komunitatea
Enpresa aritzen den esparru fisiko geografiko eta gizakiez osatutakoa da. Bertan bizi direnen artean interdependentzia eta elkarkidetza sortzen dira. Tamaina erakundearen jarduera eta helburuen araberakoa da. Enpresak komunitatearekin harreman finkoak eta jarraikorrak mantendu behar ditu.
Krisia
Erakundearen irudia, komunitatearekiko harremanak eta langileen ongizatea kolokan jarri dezakeen unea da. Erantzun argi bat eman dezan erakundeak presio handia jasaten du. Erantzuteko gaitasunak etorkizunerako egoera eta harremanak baldintzatuko ditu. Klabea azterketa eta planifikazioa dira.
Motak
- Naturak eragindakoak (lurrikarak, etab.)
- Gizarteak eragindakoak
Epea
- Aurre-krisia
- Eztanda
- Kronifikazioa
- Post-krisia
Plangintza
- Egitasmo bat izan behar da, zabaldu eta martxan jarri.
- Zergatiak identifikatu.
- Publikoaren arriskuak identifikatu.
- Neurriak jarri.
- Prestatu.
Helburuak
- Kalteak murriztu
- Sinesgarritasuna berreskuratu
- Krisia amaitu
Ikerketa bat egin behar da, okerrena irudikatu. Erakundearen sail bakoitzak arriskuen zerrenda egin behar du. Aurreko krisien eskarmentua kontuan hartu behar da. Komunikazioa prestatu behar da, hedabideen analisia eginez, antzeko krisietan zer egin duten aztertuz. Publikoak zehaztu behar dira eta beraiekin komunikazio zuzena izan behar da. Bulegoak eta informazio zerbitzuak prestatu behar dira: larrialdietako bulego nagusia, publikoei informazioa emateko zerbitzua eta komunikabideei informazioa emateko zerbitzua.
Krisia gertatu aurretik aurre egiteko plana idatzi behar da, bozeramailea izendatu behar da eta komunikabideen harremanak sendotu behar dira (prestakuntza).
Erantzun komunikatiboak
- Isiltasuna
- Ukatzea
- Ardura onartzea
Planifikazioa
- Hitz egiten dugun lehenak izan.
- Argiak izan.
- Datu eta ekimenetan oinarritu.
- Jarrera irekia izan.
- Ikuspuntu bat aukeratu.
- Hedabideekin eztabaidarik ez.
- Sinesgarritasuna helarazi.
- Jarrera lasaia izan.
- Gezurrik ez esan.
Azken pausoa egindakoaren ebaluaketa da.
Lobby-a
Gobernuaren erabakietan egiten diren ekintzak dira, enpresek bultzatzen dituztenak, haien interesen alde egiteko. Enpresa batek kontratatzen duen aditua da lobby-egilea (abokatuak normalean). Gobernu eta erakundeak hartuko dituzten erabakietan eragiteko ahalmena izan behar dute. Funtzionario eta aholkularien gain eragina izan behar dute. Lobby-ak presio taldeak dira, erabakietan eragiten dute.
Motak
- Izaera ekonomikoa (enpresak, sindikatuak, merkatari elkarteak)
- Izaera ideologikoa (mugimendu sozialak, kultur elkarteak)
- Erakunde publikoak (ejertzitoa, polizia, Eusko Jaurlaritza)
Helburuak
- Legean eragina izan eta bere aldeko legeak sortu.
- Gobernuko erakundeen ezagutza sakondu eta beraiekin egiten den harremana zaindu.
Eginkizunak
- Iturri publikoetatik datuak bilatu.
- Lege proposamenaren azterketa egin.
- Enpresaren interesak azaldu.
- Erakundearen interesen defentsa egin.
- Itunak eta aliantzak sortu.
- Marketing-a egin.
Publizitatea Harreman Publikoetan
Iragarleek publizitaterako esparruak erosten dituzte hedabideetan, esfera publikoan agertu nahian. Publizitatea produktu baten salmenta sustatzeko edo erakundearen irudia indartzeko/politika puntual bat defendatzeko erabiltzen da.
Helburuak
- Kontsumitzaileak produktua erostea (salmentarako)
- Publikoen onura eta babesa lortzea (HP)
- Publiko batzuek enpresarekiko duten jarrera aldatzea
Edukiak
- Salmentarako bideratutako mezuak (izaera bortitza, umorea, epe motza/ertaina)
- Enpresaren irudia bideratzen dutenak (pertsuasioa eta logika, epe ertain/luzea)
Ezaugarriak
- Erakundearen filosofia oinarri hartuta, erakundearen irudia eraikitzeko.
- Modu jarraikor batean eraikitzen den irudia.
- Eduki eta izaera formala, argia izan behar du.
- Pertsuasioa + informazioa (iritzi publizitatea)
- Publikoaren eskaerak asebete.
- Umorea eta ironia erabili.
Motak
- Nortasun publizitatea
- Iritzi publizitatea
- Defentsarako publizitatea
- Finantza publizitatea
- Informatiboa publizitatea
- Kooperatiboa publizitatea
- Kontrapublizitatea
Ekintza Bereziak
Erakundeak antolatzen duen ekitaldi zehatza da. Komunikazio kanpaina batean egiten diren ekintza osagarriak dira batez ere. Erabiltzen dira irudi baikorra azpimarratzeko, helburu bakarreko kanpainetan eta filosofia aldatu dela adierazteko.
Helburuak
- Publikoarekin harreman zuzena lantzea.
- Publiko ezberdinen informazioa jasotzea.
- Gertutasuna bultzatzea.
- Komunikabideen arreta piztea.
Antolaketa
- Planifikazioa aldez aurretik egin.
- Egokitzapena helburua eta lan taldearen arabera.
- Edukia: zer eta nola.
- Pertsonalizatutako materiala.
- Logistika (garraioa, bazkariak, protokoloa).
- Leku egokia topatu.
- Deialdia garaiz egin.
Motak
- Inaugurazioak
- Kontzertuak
- Kirol ekintzak
Komunikabideak Hedabideetan
Ezaugarriak
- Garapen teknologikoek komunikabide berriak bultzatu dituzte.
- Hedapena eta ugalketa azkarra.
- Multimediatikoa.
- Globalizazioa.
- Mikromerkatua eta publikoen segmentazioa.
- Ikonozentrismoa (irudia ardatz).
- Mesfidantza (informazio gehiegi).
Ondorioak
- Komunikabideak bitartekariak dira, eta publikoak dira, audientzia benetako publikoa delarik.
- Komunikabide masiboek gizartea kontrolatzen dute.
- Gizartearen informazioa sistemaren ardatza finkatzen dute.
- Komunikabideek errealitatea eraikitzen dute.
Publicity
Erakunde edo pertsona publiko baten berriak dira. Doako albisteak dira. Argitaratutakoan erakundearen sinesgarritasuna lortzen dute. Lortzeko, kazetariekin harremanak mantendu eta zubiak eraiki behar dira. Horretarako, prentsa oharrak, aurkezpenak, elkarrizketak, etab. erabiltzen dira. Publizitateak baino kostu gutxiago ditu eta sinesgarritasun handiagoa ematen du. Baina ezin dugu mezua kontrolatu.
2 Mota
- Bat-batekoa: emergentzia egoera bati aurre egiteko (informazioa kudeatu, egoera larri batean erantzun zuzena bilatu, helburua audientziak informazio hori positiboki hartzea).
- Antolatutakoa: erakundea komunikabideetan ager dadin (helburua publikoek erakundearen publizitatea positiboki hartzea, erakundearen irudi ona eraiki eta epe luzean mantentzea).