Harreman eta Koordinazio Funtzioa: Estimuluak eta Erantzunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,76 KB
Harreman eta Koordinazio Funtzioa
Izaki bizidunek barne eta kanpoko aldaketei estimulu deitzen diegu.
Harreman Funtzioa
- Izaki bizidunon eta inguruaren arteko estimuluak prozesatzen ditu eta erantzunak prestatzen ditu.
- Zentzumen errezeptoreek estimuluak hartzen dituzte eta nerbio zentroetara garraiatzen dituzte.
- Nerbio zentroek (NSZ) informazioa aztertzen dute eta erantzun bat prestatzen dute nerbio efektoreetaraino.
Efektorearen arabera bi mota daude:
- Erantzun motorra: Giharra (bicepsa)
- Jariatze erantzuna: Guruina (izerdia)
Koordinazio Sistemak
- Barne egoerari eusteko ekintzetan bi organo edo gehiago esku hartuko dute.
Bi koordinazio sistema nagusi daude:
- Nerbio sistema: Informazioa hartu eta transmititzen du bulkada elektrikoen bidez nerbioetatik nerbio zentroetara.
- Sistema endokrinoa: Guruinez osatuta, hormona jariatzen dituzte eraldaketa iraunkorrak emateko gure sisteman (adibidez, testosterona).
Zentzumen Organoak
Ikusmena
- Argi estimuluak hautematen ditu.
- Begi globoa esfera bat da eta 3 geruzak osatuta dago: esklerotika, koroidea eta erretina.
- Hurbil dauden gauzak ikusteko sabeldu eta urruti daudenak berdindu egiten da.
Zentzumen Errezeptoreak
- Espezializatutako nerbio egiturak dira.
- Estimulu bat hartzerakoan, bulkada elektrikoak sortzen dituzte eta nerbio zentroetara bidaltzen dituzte.
Zentzumen errezeptore motak:
- Barne errezeptoreak: Organismoaren barruan daude.
- Kanpo errezeptoreak: Organismoaren kanpoan daude.
Errezeptoreak espezializatuta daude:
- Kimiorrezeptoreak: Substantzia kimikoak hautematen dituzte. Sudurrean eta mihian kokatuta daude.
- Mekanorrezeptoreak: Estimulu fisikoak hautematen dituzte (soinu uhinak, grabitatea, presioa...).
- Fotorrezeptoreak: Argia eta koloreak bereizten dituzte.
- Termorrezeptoreak: Tenperatura aldaketak hautematen dituzte. Larruazal guztian daude.
- Nozizeptoreak: Presio altuak eta kalte egin dezaketen beste estimuluak hautematen dituzte. Mina eragiten dute eta gorputz osoan daude.
Entzumena
- Belarri pabilioiak kanpo entzun bidearen tinpanora bideratzen ditu soinu uhinak.
- Tinpanak bibratu eta uhinak mailura transmititzen ditu.
- Mailutik ingudera eta estribura pasatzen dira uhinak.
- Barakuiluan zelula ziliatu izeneko mekanorrezeptore batzuk daude, eta endolinfa bibrazioak nerbio bulkada bihurtzen dituzte.
Oreka
Kanal erdizirkularrak hiru ardatz espazialetan kokatuta daude eta zelula ziliatuak eta endolinfa dituzte.
Nerbio Sistema
Osagaiak
- Nerbio sistema: Estimuluak hautematen ditu eta erantzunak prestatzen ditu, organo efektoreetaraino transmitituz.
- Neuronak: Bulkada sortu eta transmititzen dute. Gorputza, dendritak eta axoia dituzte.
Funtzioaren arabera:
- Zentzumen neuronak
- Neurona motorrak
- Interneuronak
- Glia zelulak: Neuronak babesten dituzte.
- Astrozitoak: Neuronak elikatzen dituzte.
- Mikrogliak: Hondakinak garbitzen dituzte.
- Oligodendrozitoak eta Schwann-en zelulak: Bulkada azkarrago mugitzeko balio dute.
- Nerbio bulkadaren transmisioa: Korronte elektrikoa da, axoiaren norabide berdinean mugitzen dena.
- Sinapsia: Neuronen arteko komunikazio prozesua da.
Substantzia kimiko neurotransmisoreak askatzen dira bulkada elektrikoa jasotzerakoan, ingurunera (errezeptore).
Nerbio Sistema Zentrala (NSZ)
- Ingurunearekin harremanetan egoteko eta homeostasia mantentzeko balio du.
- Nerbio sistema zentrala (NSZ): Entzefaloa eta bizkarrezur muina osatzen dute.
Entzefaloa
- Garuna: Bi hemisferio ditu. Zentzumen organoek emandako informazioa interpretatzen du eta borondatezko ekintzak kontrolatzen ditu.
- Zerebeloa: Bi hemisferio ditu. Jarrera eta oreka kontrolatzen ditu, baita borondatezko mugimendu konplexuak ere.
- Garun enborra: Oharkabeko funtzio automatikoak kontrolatzen ditu.
- Bizkarrezur muina: Kordoi mehea da, bizkarrezurraren barruan dagoena. Entzefaloa eta nerbio sistema periferikoa (NSP) lotzen ditu. Ekintza erreflexu automatiko eta inkontzienteak kontrolatzen ditu.
Nerbio Sistema Somatikoa (NSS)
Zentzumen organoetako informazioa jasotzen du eta borondatezko mugimenduak eta ez-borondatezkoak egin ditzake.
Nerbio Sistema Autonomoa (NSA)
Organoetako gihar lisoaren eta zenbait guruinen aktibitatea inkontzientea kontrolatzen du. NSA, sistema sinpatikoa eta parasinpatikoa barne hartzen ditu.
Nerbio Sistema Periferikoa (NSP)
Nerbio sistema zentrala (NSZ) nerbioekin lotzen du, nerbio bulkadak transmitituz.
Nerbio: Nerbio zuntzen multzoa da.
Entzefalotik: Burezurreko nerbioak ateratzen dira, eta bizkarrezur muinetik bizkarrezurreko nerbioak.
Bi nerbio mota daude:
- Zentzumen nerbioak
- Nerbio motoreak
Nerbio Sistema Somatikoaren Erantzunak
- Borondatezkoak (hitz egitea, ate bat irekitzea)
- Ekintza erreflexu somatikoak (eskua kentzea zerbait oso bero badago).
Borondatezko erantzunak garunak kontrolatzen ditu, eta ekintza erreflexuak bizkarrezur muinak.
Arku erreflexua informazioa egiten duen bideari deitzen zaio:
- Zentzumen neuronak: Arriskua detektatzen dute.
- Interneurona: Bizkarrezur muinean dago.
- Neurona motorra: Mugimendua eragiten du.