Harreman biotikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,44 KB
1
Ugalketa funtzioa
-Gizakion ugalketa sexu bidezko ugalketa da. Beharrezkoa da sexu desberdinetako bi banakoak. +Gametogenesia: gametoak eratzeko prozesua da, eta gonadetan gertatzen da. +Ernalketa:
Bi gametoak elkartzeko eta zigotoa eratzeko prozesua da. Barneko prozesua da: emakumezkoaren ugaltze aparatuan gertatzen da. +Enbrioiaren garapena:
zelula zatitzeko eta zigotoko zelula kopurua handitzeko prozesua da, eta haren ondorioz, enbrioia sortzen da. Gero fetu bihurtzen da enbrioia, hay emakumezkoaren gorputzaren barnean gertatzen da. +Erditzea: haurra jaiotzeko prozesua da. Gizakiok bibiparoak gara, fetua amaren sabelean hazten da, eta jaioberria bizirik eta guztiz formatuta sortzen da. +Garapena: gorputza handitzeko prozesua da, zenbait etapak osatzen dute, haurtzarotik helduarora bitartean. -Heldutasun sexualeranzko aldaketak: jaiotzen denerako, haurrak formatuta ditu sexy organoak. Sexu organoak, hain zuzen ere, karaktere sexual primarioak dira. Gizakiok ugalduko bagara, gure sexu organoek heldu eta gai izan behar dute zelula sexualak sortzeko. Sexu hormonak sortzen hasten dira ugaltze organoak eta karaktere sexual sekundario daukagu: +Neskei: bularrak eta kanpoko genitalak hazten zaizkie, aldakak zabaltzen zaizkie, eta ilea ateratzen zaie pubisean eta galtzarbeetan. +Mutilei: hezurrak loditzen zaizkie, muskulu masa handitzen zaie, ilea ateratzen zaie aurpegian, bularrean, galtzarbeetan eta pubisean, ahotsa loditzen zaie. -Nerabezaroa: gizakion pubertarotik helduarora bitarteko garaia da. Sexu grima agertzen hasten da, gure gorputza miatzeko beharra dugu, adiskideen babesa behar dugu, eta inguruko helduek hartzen dituzten erabakiak auzitan jartzen eta kritikatzen hazten gara. 2.Giza erantzun sexuala: -Pertsona guztiok izaki sexudunak gara, hau da, sexua dugu. -Sexualitatea: norbera pertsona sexudun gisa sentitzeko modua da, eta sexuarekin lotutako emozio, pentsamendu eta portaerak hartzen ditu barnean. -Ugalketa eta sexualitatea kontzeptu desberdinak dira. Ugalketa, oro har, sexualitatearen bidez gertatzen da, eta semen alabak izatea du helburu. Giza sexualitatea, berriz, afektibitatea adierazteko baliabide bat da, oso garrantzitsua dena pertsona gisa garatzeko behar bezalako oreka eta heldutasuna lortzeko.
-Sexu harreman: esaten diogu bi pertsonaren arteko sexu bidezko erlazioari, eta bikotekideen sexuaren arabera, harreman mota hauek bereizten diogu: +Heterosexualak: sexu desberdinetako perstonen artekoak direnenan (emakumea eta gisona). +Homosexualak: sexu bereko bi pertsonen artekoak direnean (bi emakume edo bi gizonek). 3.Gizonezkoen ugaltze aparatua eta gametoak: -Barrabilak: gizonezkoen gonadak dira, eta espermatozoideak eta hormonak sexualak sortzen dituzte.
Abdomeneko barrunbearen kanpoaldean daude, eskroto azal testura batean, han tenperatura 2ºC baxuagoa da gorputzean baino; beharrezkoa da hori espermatozoideak sortzeko. -Zakila: organo kopulatzailea da, eta zabalagoa da aurrealdean: glande atal eta prepuzio azal tolestura batek estaltzen du. Barnealdea, egitura arolek osatzen dute: odol hodiak dilatatzen direnean, odolez betetzen dira, eta zakila zut jartzen da. -Ugaltze bideak: espermatozoideek gorputzetik ateratzeko bidean ibiltzen dituzten hodiak dira: epididimoak, hodi deferenteak eta uretra. -Guruin erantsiek: substantziak jariatzen dituzte ugaltze aparatuaren barruan. Semen besikuluak, prostata eta Cowperen guruinak dira. -Eskema: epididimoak, hodi deferenteak, zakila, barrabilak, eskrotoa, glandea, prepuzioa, cowperen guruinak eta uretra. -Eskema: semen besikuluak, prostata, prepuzioa, glandea, eskrotoa, barrabilak eta zakila. -Gizonezkoen gametoak (esperma): zelula txikiak dira, espezializatuta saude eta mugikortasunkoak dira. +Eskema: burua (nukleoak eta akrosomak osatzen dute), lepoa (zentriolo bat du), isatsa (bultsa egiten du), akromosoma eta nukleoa. -Espermatozoideen sorrera: espermatogenesia du izena espermatozoideak sortzeko prozesuak, eta tubulu seminiferoetan gertatzen da. Barrabileetan sortzen dira espermatozoideak, epididimoetan heltzen dira, eta hodi deferenteetan gelditzen dira. Handik, uretran barrena ateratzen dira kanpoaldera, gizonezkoak hazia isurtzen duenean. Semen edo esperma esaten diogu isurtzen den likido zurixkarim eta esperma eta guruin erantsietako jariakinek osatzen dute. 4.Emakumezkoen ugaltze aparatua eta gametoak -Kanpoko organo genitalak eta bulba: baginako zuloak, ezpain handiek eta txikiek eta klitoriak osatzen dituzte. +Ezpain handiak: bi azal tolestura iletsu dira eta kanpoko gainerako genitalak estaltzen dituzte.
+Ezpain txikiak: ezpain handien barruan dauden bi azal tolestura dira. +Klitoria: organo zutikor txiki bat da, eta oso sentikorra da, nerbio bukaera asko dituelako. -Barneko organo genitalak : obulutegiak eta ugaltze bideak dira (falopioren tronpak, umetokia eta bagina) -Ugatzak: ugatzek ere emakumezkoen ugaltze aparatua osatzen dute, esnea sortzen baitute haurra jaiotzen denean , bi guruin dira. -Eskema: obulutegiak (emakumezkoen gonadak dira (2), eta obuluak eta hormona sexualak dituzte. Pelbis barrunbean daude). Bagina (mukosa batez estalitako gihar paretak dituen hodi bat da, eta zulo bat du kanpoaldean, uretraren atzean eta uzkiaren aurrean: irekigune baginala. Organo kopulatzailea da, eta erditzean fetua kanpora ateratzeko bidea). -Eskema: falopioren tronpak (inbutu formako bi hodi dira, obulutegiak eta umetokia lotzen dituztenak). Umetokia (izaki berria hartzen du barnean. Organu huts bat da, gihar pareta lodikoa; miometrioa esaten diegu paretoi, eta mukosa batek estaltzen ditu: endometrioak. Behealdea, umetoki lepoa, baginaren lotuta dago. -Emakumeen gamotoak (obuluak): obulu esaten diegu emakumezkoen gameto edo zelula sexualei. Neskato jaioberri batek 400.000 bat zelula ditu obulo bihurtzeko prest, baina azkenean, 450 bat bakarrik heltzen dira ugalkorra den bitartean. Obulua zelula esferiko bat da, oso handia, bere kabuz mugitu ezin dena. +Bilkinak: obulutegietatik ateratzen denean, babestu egiten duten zelulak ditu obuluak inguruan: koroa erradiatua. Mintz peluzidoak bereizten ditu obulua eta koroa erradiatua. +Zitoplasma: organuluak ditu barnean, eta mintz plasmatikoak inguratzen du. +Nukleoa: esferikoa da, eta nukleolo handi bat du barnean. -Obuluen sorrera: obogenesi esaten diogu obulutegietan obuluak sortzeko prozesuari. Pubertarotik aurrera, hilero, folikulu bat hazten eta heltzen da, hipofisiko hormonen eraginez. -Obuluaren eskema: koroa erradiatua, mintz peluzidoa, mintz plasmatikoa, zitoplasma, nukleoa eta nukleoloa. 5.Emakumezkoen ugaltze aparatuaren zikloak: -Emakumezkoen ziklo sexualak 28 bat egun irauten du, eta barruan, aldaketak izaten dira aldian aldian sexu organoetan, hormonen eraginez. Hipofisiak FSH eta LH sortzen ditu, eta obulutegiek, estrogenoak eta progesterona. +Obulutegietako zikloa: obulutegietan gertatzen diren aldaketak dira. Hipofisiko hormonek eragiten dituzte aldaketak.
+Umetokiko zikloa: umetokiko paretan gertatzen diren aldaketak dira, eta estrogenoekin eta progesteronarekin lotuta daude. Obulua ernaldutakoan, enbrioia barnean hartzeko prestatzen dite umetokia. Ziklo baten barruan ernalketarik ez badago, hilekoa sortzen da. +Gemelos: mismo obulo o zigoto. Mellizos: diferente zigoto (estan separados). 6.Ernalketa: -Ernalketa espermatozoide batek eta obulu batek bat egitea eta obozelula edo zigoto bat sortzea da. 7.
Haurdunaldiaren garapena
-Blastozistoa endometrioan ezartzen edo habiaratzen denean hasten da haurnaldia. Blastozistoko zelula batzuek enbrioia sortzen dute. +Plazenta: odol hodi ugariko organo bat da, eta hari esker, amak eta fetuak substantziak trukatzen dituzte. Batetik, mantenugaiak amaren odoletik fetuaren odolera pasatzen dira, eta bestetik, fetuak sortzen dituen hondakinek alderantzizko bidea egiten dute. +Zilbor hesteak: enbrioia eta plazenta lotzen ditu. +Amnios edo zorro amniotikoak: likido amniotikoa du barnean, enbrioia babesteko. -Haurdunaldiak bederatzi hilabete irauten du, hiru hiruhilekotan banatuta. Bitarte horretan, enbrioia asko eraldatzen da. 8.Erditzea: -Erditzea haurra jaiotzeko prozesua da. Hiru faseak daude: dilatazioa (umetokia uzkurtzen hasten da), egozpena (umetokia gero eta maizago eta gero indar handiagoz uzkurtzen da), haurlaguna botatzea (haurra eta 10-45 minutura, umetokia uzkurtu egiten da berriro ere, plazenta askatzeko eta maren gorputzetik kanpora botatzeko). 9.Antzutasuna: -Antzutasuna seme alabarik izateko berezko ezintasuna da. +Emakumezkoen antzutasuna: ez obulatzea, enbrioia ezartzea galarazten duten arazoak izatea umetokian, falopioren tronpak buxatzen dituzten anomaliak izatea. +Gizonezkoen antzutasuna: espermatozoide kopuru nahikoa ez sortzea, espermatozoideak heldugabeak izatea edo malformazioa izatea, espermatozoideak eta baginako mukia bateraezinak izatea, hodi deferenteak buxatuta egotea eta horren ondorioz espermatozoideak ezin irtetea. -Laguntza bidezko ugalketako teknikak: +Intseminazio artifiziala: gizonezkoaren semena artifizialki sartzen dute emakumezkoaren umetokian, obulatzen ari denean. +In vitro ernalketa: emakumezkoak hormona bidezko tratamendu bat egiten du, hainbat obulu sortzeko. Gero, atera egiten dizkiote, eta laborategian ernaltzen dituzte, gizonezkoaren espermatozoideak erabiliz. Azkenik, horrela sortzen diren enbrioi batzuk emakumezkoaren umetokian ezartzendituzte.10.Metodo antikontzeptiboak: -Metodo naturalak: +sintomatiko termikoan, eguneko tenperatura basala neurtzen da. +Ogino metodoa: obulazio noiz izango den kalkulatzea da. +Coitus interruptusa: hazia baginatik kanpo isurtzea da. -Metodo artifizialak: +Hezi bidezko gailuak: gizobezkoen preserbatiboa edo kondoia, emakumezkoen preserbatiboa, diafragma, umetoki barneko gailua. +Kimikoak: pilula antikontzeptiboak, larruazalean zeharreko partxeak, baginako eraztunak, UGB hormonalak, espermizidak. +Kirurgikoak: tronpen lotura, basektomia. 11.Sexu transmisioko gaixotasunak: -Sexu transmisioko gaixotasunak infekziosoak dira. +Bakterioengatik (sifilisa eta gobokozia) +Birusengatikoak (herpes genitala, papilomabirusengatiko infekzioa, hepatitisa eta hiesa). +Onddoengatik (kandidiasia) -Sexu transmisioko gaixotasunen prebentzioa: sintoma edo seinalerik badugu, oso garrantzitsua da medikuarenera joatea, tratamendu egokia agin dezan. Izan ere infekzio askok ez dute sintamrik, sintomarik gabeko eramaile izanik.