Hargintza Teknikak: Harri Naturalen Eransketa eta Finkapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,52 KB
Konformatu Handien Eransketa
Harri naturalen ezaugarri nagusia iraunkortasuna da; kolorea eta forma denbora luzean mantentzen dituzte. Hargintza konformatu handiak pilatzeko teknika da, hormak eta zutabeak sortuz. Igeltserotzatik bereizten dira. Harri naturalak landu eta pilatu egiten dira eraikinak sortuz.
Materialen Sailkapena
Materialak hainbat irizpideren arabera sailka daitezke:
- Jatorria: Ohikoena da.
- Erupzio-harriak: Lur azpiko magma urtuaren hozte-prozesuan solido bihurtzen direnak. Hozte-abiaduraren arabera egitura ezberdina dute. Plutonikoak eta bolkanikoak dira.
- Harri sedimentarioak: Beste harrien desegitearen ondorioz sortutakoak. Jatorri kimikoa (adibidez, kareharria), organikoa, bolkanikoa edo mekanikoa (adibidez, hareharria) izan dezakete.
- Harri metamorfikoak: Aurreko bien (erupziozkoen eta sedimentarioen) aldaketen ondorioz sortutakoak. Eraldaketa honen arrazoiak tenperatura, presioa eta aldaketa kimikoak izan daitezke.
- Gogortasuna:
- Harri biguna
- Harri erdi-gogorra
- Harri gogorra
- Harri oso gogorra
- Egitura:
- Isotropoak (erupzio-harriak)
- Anisotropoak (sedimentarioak)
Pilaketa Printzipioak
Pilaketa egokia lortzeko, printzipio hauek jarraitu behar dira:
- Jasandako indarrak egituraren geruzekiko elkartzutak izan behar dute.
- Juntura bertikalak mailaz aldatu behar dira.
- Kargak modu homogeneoan bideratzeko jarri behar dira piezak.
Teknikak
Hargintzan bi teknika nagusi bereizten dira:
1. Harlangaitza
Pieza txikiez osatuta dago, ez oso landuak eta eskuz erabiltzekoak. Obra-prozedura sinplea da, trabatze ona lortzea helburu duena.
2. Harlandua
Piezak oso landuak eta neurri handikoak dira.
Aparejoak:
- Isodomoa (ilara ezberdinetan neurri bereko piezak)
- Sasi-isodomoa (ilara batetik bestera piezen dimentsio ezberdinak)
- Diatonikoa (ilara ezberdinetan luzeka eta zeharka nahasten dira piezak)
- Ingelesa (ilara bat luzeka eta beste bat zeharka)
Junturak:
- Arrasean
- Nabarmenduak
Obra-prozedura:
- Piezak landu.
- Hormaren zuinketa.
- Piezak lekura garraiatu.
- Kokapena (pieza morteroaren gainean jarri).
Finkapena
Pieza ezberdinak puntu jakin batzuetan lotzen dira. Piezen ezaugarriak ez dira aldatzen. Eskakizunak: tentsioen kontzentrazioa eta mugimendu diferentzialak jasateko gaitasuna.
Finkapen Motak:
- Iltzapena: Teknika zaharrena eta erabiliena da. Zura da material onena. Prozedura: eskuz edo pistolaz. Zuntzak elkar itsatsita daude. Hobe da iltzeak lerrokatuta ez egotea.
- Torlojuak: Zulaketa beharrezkoa da. Altzairuzko txapak lotzeko erabiltzen da. Iltzatzea baino erresistentzia handiagoko lotura eskaintzen du. Motak: pasanteak, robloiak.
- Tako mekanikoak: Iltze bat sartzerakoan marruskadura-indar nahikoa lortzen ez denean erabiltzen dira.
- Tako kimikoak: Tako mekanikoekin ondo itsatsita gelditzen ez denean erabiltzen dira. Prozedura: zuloa egin, kartutxoaren ahokoa sartu, ainguraketa egiteko euskarria sartu.
- Soldadura: Metalezko elementuak lotzeko erabiltzen da.
- Txertaketa: Loturarik onena da.