Hare Horixkak eta Granitoz Sortutako Mendi Orratzak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,79 KB
HARE HORIXKAK --> Urak granitoa kimikoki eraldatzen duenean, granitoaren kristalak banatzen ditu eta harea arre-horixka bihurtzen da granitoa. Harea horiek lodiera handiak izan ditzakete haranetan eta aldapa gutxiko lekuetan.
Goi mendietan tenperaturak jaisten direnean eta ura arroken artean sartzen denean, ura izoztu egiten da eta horrek presio bat eragiten du harrokan. Azkenean izotzaren bolumenagatik harria zartatzen da.
HARRITZA -->Goi-mendiko eremuetan, ura arroka-pitzaduren artean sartzen da, eta, izozten denean, bolumena handitzen zaio eta apurtu egiten ditu. Horren ondorioz, hartxingadiak edo arroka apurtu pilaketak sortzen dira mendi-magaletan.
DOMOS--> Domo deritzen forma leuneko eta biribilduko mendixkak sortzen dit. Behe mendian, granitoa diaklasen bitartez eraldaketa jasaten duenean gertatzen da, konkretuki, diaklasak paraleloak badira, granitoa ezkatatu egiten da, eta domo deritzen forma leuneko eta biribilduko mendixkak sortzen ditu
BOLA GRANITIKOAK --> Eremu baxuagoetan, eta diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira granitoan.
BERROKAL --> Diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira. Batzuetan, bata bestearen gainean pilatu, eta berrokalak eratzen dituzte bolek
HARRI ZALDUNA --> Diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira. Harri zaldunak dira bola orekan dagoenean bere gainazal txikienetako baten gainean.
TOR --> Eremu baxuagoetan, eta diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira granitoan. Tor-ak bola-metaketak gertatzen dira.
KAOS GRANITIKOA --> Mendi-magaletan sortzen diren granitozko harri handien pilaketa da. Diaklasak lurrazalarekiko zutak badira, bolak eratzen dira mendi-magaletan kokatzen direnean ordenarik gabe
LAPIZA --> Lapiazak edo lenarrak tabike gutxi-asko zorrotzek bereizitako ildoak eta zuloak dira. Jariatze-urek isurialdeetan eragiteagatik eratzen dira ildoak eta gainazal pitzatuetan eragiteagatik ere.
ZINTZURRA--> Haran estuak eta sakonak dira, eta ibaiek eratutako isurialde malkartsuek inguratzen dituzte.
POLJEA--> Sakonune luzeak dira; hondo horizontalak dituzte, eta isurialde malkartsuz inguratuta daude. Polje osoa edo haren zati bat zeharkatzen duten ur-korronteak hobietatik edo putzuetatik (sarbegiak) desagertzen dira bat-batean, eta, gero, lurazpitik jarraitzen diote beren bideari. Poljea urez bete daiteke aldi baterako edo etengabe -aintzira bat bihurtuz-, baldin eta lurpeko uren maila igotzen bada, edo lurgainean jasotako ura pitzaduretan edo putzuetan sar daitekeena baino gehiago bada.
PONOR--> Sarbegia azaleko ur-korronteak lurpera bideratzen duen zuloa da (leizeak, adibidez). Formazio hauek paisaia karstikoetan kokatzen dira, adibidez, sakonune endorreikoetan. Iturburuen aurkakotzat har daitezke.
DOLINA--> Ura gelditzen den lekuetan eratzen diren sakonune handiak dira. Bi forma: zirkularrak edo inbutu itxurakoak eta aldameneko beste batzuekin bat egin dezakete. Hori gertatzen bada, ubala izeneko ibilbide konplexuko zuloak eratzen dituzte.
KOBAZULOA--> Haitzuloak sortzeko, ura infiltratu egiten da, eta lur azpiko kareharrizko eremuetan pitzaduretan galeriak eratzen ditu.
UBALA--> Sortzen da bi dolina edo gehiago elkartu egiten direnean.
ESTALAKTITA --> Kobazuloen sabaitik sortutako egiturazko mineralak. Sabaitik behera ura erortzen joango da, ur horrek, bidaitik hainbat mineral jasoko ditu, urte asko ondoren, sabaitik zintzilik geratzen dira.
ESTALAGMITA--> Kareharria dagoen eremuetan disolbatzen denan, eta sabaitik kaltzio karbonatotan aberatsa den ura tantaka erortzean, estalagmitak lurrean ura metatuz sortzen dira.
LEIZEA --> Leizeak lurgaina lurpeko galeriekin komunikatzen duten irekigune estuak dira
KONO BOLKANIKOAK --> Gailurrean sortzen diren kono itxurako gorakoak. Bere inguruan material bolkanikoak sortzen dira, errautsa lapilliak edo harri txikiak
GALDARRAK--> Boilur bolkanikoa sumendien erupzioak lotzen dituen faktore geografiko desberdinek sortutako lurreko azaleraren subsidioa sakona da. Egitura zirkularra da gutxi gora behera, kraterren antzeko horma bertikalak dira.
MALPAISAK--> Malpais delakoak eremu malkartsuak dira, eta laba-koladak uhin- edo bloke-forma hartuz bat-batean solidotzen direnean eratzen dira.
DIKEAK--> Dikeak magma isurtzeko hodiak dira. Solidotutako labaz beteta egoten dira, eta higadura diferentzialak agerian uzten ditu. Pitzadurak horizontalak direnean, dike izeneko hormatxoak eratzen dira.