Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir: Pentsamendu Kritikoa eta Gizarte Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,1 KB

Hannah Arendt: Pentsamendu Politikoa eta Giza Baldintza

Totalitarismoaren Jatorria eta Gaizki Erradikala

Hannah Arendtek totalitarismoaren aurretik bi aitzindari identifikatu zituen:

  1. XVIII. eta XIX. mendeko europar antisemitismoa: Frantzian, antisemitismoa estatuaren nortasuna indartzeko korronte gisa identifikatu zen.
  2. XIX. mendeko inperialismoa: Pentsalarien ustez, kapitala inbertitzeko burgesiaren beharra arraza batzuk besteetatik gailentzen zituen ideologiarekin elkartu zen.

Hori kontuan hartuta, Lehen Mundu Gerrak utzitako egoera ekonomiko txarrak bidea erraztu zien totalitaristei. Haiek ideologia gabeko masak etorkizun hobearen propagandarekin erakarri zituzten, intelektualen laguntzaz. Boterean zeudenean, lege naturalaren (nazismoa) eta historikoaren (estalinismoa) aitzakiarekin, estatuaren forma eta legeak aldatzen hasi ziren. Boterean lider bakarra zegoen, masak alderdi politikoak ordezkatu zituzten, eskubide indibidualak kendu ziren, ekonomia zentralizatu zen, propaganda, izu politikoa eta marko juridikoa antolatu arte.

Totalitarismoaren Helburua: Boterea Mantentzea

Horretarako, gizabanakoa suntsitzen joango diren legeak onartuko dituzte. Suntsipena hainbat esparrutan gertatzen da:

  • Pertsona juridikoaren heriotza: Eskubideak izateko eskubidea ukatu.
  • Pertsona moralaren heriotza: Atomizatua eta bortizkeria onartzen duen gizartea antolatu.
  • Banakotasuna suntsitu: “Heriotza-lantegiak”. Ahanzturan eta modu anonimoan hiltzeko esparrua.

Arendten ustez, totalitarismoak ekarri duen gaizki erradikala da: ideologia batek gizakia ezabagarri bihurtzea. Gizakien etorkizuna burokrazia administratiboaren esku gelditu zen.

Giza Bizitzaren Baldintzatzaileak: Lana, Ekoizpena, Ekintza

Garrantzitsua zen bizitza aktiboa, horretarako hiru jarduera nagusi identifikatu zituen:

  1. Lana: Bizirauteko egiten da. Ez da iraunkorra. Gure beharrak asetzeko lekua. Ez gaitu animalietatik bereizten.
  2. Ekoizpena (Work): Bizi garen mundua eraikitzeko. Animalietatik bereizten gara eta gu natura kontrolatzen dugu. Sormena lantzen da. Iraunkorra da. Homo faber-a gizaki bihurtzen hasten da. Mundu artifiziala sortzen da. Haren ezaugarriak:
    • Objektuek erabilerarako duten izaera.
    • Iraunkortasuna.
    • Naturaren aurkakotasuna.
    • Gizakiari bere nortasuna bermatzen dio.
    • Hilezkortasuna lortzea.
  3. Ekintza: Nortzuk garen identifikatzeko esparrua, nor garen, nola erlazionatzen garen. Besteekin daukagun interakzioa. Animalietatik bereizten gaitu. Publikoki erakusten dugu nortzuk garen eta nola garen, eta horrek badauka eragina besteengan. Ekintza betetzeko hiru baldintza:
    • Onartzea berdinak garela baina aldi berean anitzak.
    • Hitz-askatasuna edukitzea.
    • Mundu komunaren zaintza.

Jaiokortasunari garrantzia eman zion: jaiotzen garen momentuan izaki libreak garela eta bizitza aktiboa izan behar dugula.

Vita Activa-ren Esparruak: Pribatua, Publikoa eta Soziala

Vita activa-k bi espazio desberdindu zituen:

  1. Espazio pribatua: Gure beharrak asetzeko lekua da, bertan gauza behar dugulako eta ez nahi dugulako. Ez dago errekonozimendu sozialik. Etxeko esparrua, lanarekin lotuta dagoena, ez dago askatasunaren eskubiderik, denok beharren menpe gaudelako.
  2. Espazio publikoa: Askatasuna dagoen lekua, nire iritzia esateko lekua, nahi duzulako zaude hor. Espazio publikoan egoteko beharrezkoa da askatasuna eta zure iritziak adierazi ahal izatea, izan dezakeen eraginari beldurrik izan gabe. Errekonozimendu soziala duten ekintzak (adibidez: zerbait egitea, hitz egitea...). Espazio publikoan, ekintzarako eta elkarrizketarako gaitasuna hedatzen da, berdinak diren esparru batean. Besteekin komunikatzeko espazioa da, eta hori ekintzarekin lotuta dago.

Aro modernoan beste espazio sozial bat sortzen da, espazio pribatuaren beharrek espazio publikoan leku nagusi bat hartzen dutenean. Arlo sozial hori sortzen da, espazio publikoaren eta pribatuaren arteko esfera hibridoa (lotura) dagoelako. Bere ustez, arlo sozialak espazio publikoaren gainbehera dakar. Arlo soziala dago arlo pribatua eta publikoaren gainetik. Arlo sozialaren botereak hartzen du gizakiaren guztia eta orduan ahazten ditu gizakion askatasunak. Arlo publiko horri politikoa ere deitzen zaio. Espazio publikoa ez da hitz egiteko ekintza bat, berdinen arteko interakziorako lekua.

Arendten ustez, espazio publikoa eta pribatua mantendu behar dira, bestela bakarrik egongo da soziala. Sozialak hartuko zituen gizartearen arlo guztiak eta boterea edukiko zuen guztiaren gainetik. Bi espazioak mantentzen ez baditugu, totalitarismoa egongo zen eta esfera pribatua, identitatea, desberdintasuna eta aniztasuna ezabatu eta munduko gizakiak apurtuko zituen. Arendtek dio espazio publiko batean jaio beharko ginatekeela, horrela askatasuna eta gure iritzia esateko eskubidea izango genukeelako. Besteekin ditugun erlazioak eta harremana da gizakia egiten eta bereizten gaituena. Pertsonen arteko erlazioari politiko deitzen dio eta harreman eta erlazio hori espazio publikoan egiten da. Ez badago leku publikorik, ez dugu lekurik gizakia izateko. Bere helburua giza baldintzak ikertzea da: bizitza, jaiokortasuna, hilkortasuna, aniztasuna eta lurra.

"Eichmann Jerusalemen" eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Gizakiak baldintzatutako izakiak dira, orduan gure ekintzak kondizio horien menpe egongo dira. Egiten dugun guztia beste pertsona batzuengan eta nigan ere eragina du. Hiru jardueren bidez bizitza aktiboa adierazten da: Ekintza garrantzitsuena da, gizakien berezitasuna, desberdintasuna eta aniztasuna erakusten du. Ekintzaren oinarria esparru publikoan gertatzen diren interakzio politikoa da. Gizakiak, pertsona dela jakin arren, badaki ekintzarik egin ezean ez dutela gizaki gisa aitortuko.

Eichmann holokaustoa antolatu zuen gizon bat da. Arendtek bere epaiketara joan zen eta hurrengo galderari erantzun nahi zion: nola da posible pertsona batek milaka pertsonaren heriotza agintzea? Bere defentsan bi argudio erabili ziren:

  1. Estatu arrazoiak: Gure etika eta estatu bateko etika ez daude maila berean. Orduan, estatu batek ondo dagoela esaten badu besteak zapaltzea, diskriminatzea..., etika hori gure etikaren gainetik dago. Arendten ustez, estatu totalitarioak salbuespen horiek eguneroko bilakatzen ditu.
  2. Aginduak jarraitzea: Erru guztia Hitlerri bota zion eta esaten zuen berak jarraitzen zituen aginduak estatu totalitarioaren barruan zeudela. Estatu totalitarioaren erailketa honek legearen barruan zeuden.

Arendtek esan zuen Eichmannek erosotasun bat aurkitu zuela milaka pertsona hiltzen. Orduan, gobernuak gauza bat ordenatzen zuen eta berak ez zuen hausnarketa bat egiten ezta gauza horren ondorioak pentsatzen, eta hori izan zen Eichmann errudun bilakatzen duena. Askoren ustez, krimen horiek gizakion berezko izaera gaiztoagatik gertatu ziren. Arendtek uste du hiltzaile izan gabe ere gutariko edonork egin ditzakeela horrelako sarraskiak inolako kontzientzia-eragozpenik gabe, hau da, errudun sentitu gabe. Izan ere, introspekzio-ariketarik egiten ez badugu, zenbait egoeratan ez dugu gure ekintzen erantzukizuna ikusten, ekintza eta ondorioen arteko distantzia luzeegia delako.

Introspekzio Prozesuaren Hiru Maila

  1. Bizitza biologikoaz arduratu.
  2. Bizitza profesionalaz arduratu.
  3. Pentsamenduetatik abiatuta burutzen dituen ekintzaz arduratu.

Holokaustoa gertatu zen pertsonak ez zutelako hausnartzeko gaitasun hori. Masa desideologizatu baten hutsalkeriarik gabe, ideologia nazi suntsitzailea ez zen inoiz nagusituko. Totalitarismoari aurre egiteko baliabiderik onena demokrazia parte-hartzailea da.

Simone de Beauvoir: Feminismoa eta Existentzialismoa

Filosofia Existentzialisten Ideia Nagusiak

Giza duintasuna berreskuratzen saiatzen da. Denek ideal ilustratuetan zuten konfiantza hori galdu zuten. Existentzialismoa esentziaren aurretik doa. Bakoitza gara egiten dugunaren erantzule.

Existentzialismoaren Ezaugarriak

  1. Fisikoki eta moralki urratutako Europaren historia.
  2. Ideal ilustratuen eta aurrerabidean duten konfiantzaren porrota.
  3. Askatasuna galdu duen gizateria bat eta antropologia berri bat.

Ezaugarri komunak dauden arren, barruan desberdintasun sakonak daude:

  • Erlijiosoa: Errealitateari zentzua aurkitu erlijiotasunean.
  • Ateoa: Heriotzarekiko antsietateari aurre egin.

Existentzialismoa, Bigarren Mundu Gerratik aurrera, arlo hauetara hedatu zen: literatura, artea, zinema, antzerkia eta moda.

Zer da Emakume Izatea?

Bigarren Sexua lanean emakumea "beste sexua" bezala definitzen du. Emakumeek gure burua defendatzeko gaitasuna eduki behar dute. Gizabanako bakoitzak askatasun bat eduki behar du. Emakumeak, nahiz eta askatasun politikoa eta ekonomikoa lortu, gizonezkoen menpe jarraitzen du. Jaiotzen garenean ez dugu esentzia finkorik. Hazi ahala gure existentzia sortuz doa. Emakumeek badaukate zerbait jarraitu behar dutela, gizonen menpe daudelako. Emakume ez da jaiotzen, egin egiten da. Gizona egia-iturritzat, ezagutzat eta arrazoimentzat hartu da, eta emakumea "bestea" bihurtzen da. Harreman horretan gizona da neutroa eta positiboa, eta emakumea da negatiboa, gizona ez dena.

Emakume bazara, konturatu gabe, kulturak moldatu egin zaitu txikitatik, gizon batzuek diseinatutako 'emakume eredu baten' kopia perfektua izan zaitezen. Nahiz eta gu ez izan esentzia bat, emakumeek badaukagu gizonek ezarritako jokatzeko era bat. Bere bigarren liburuan, Bigarren Sexua-n, egoera desberdinak aipatzen ditu non emakumeak gizonen menpe dauden. Emaztea eta ama izatera behartuta daude. Emakumeen patua aldez aurretik inposatuta dago. Emakumeari espazio publikorako sarbidea ukatzen zaio, eta, aldi berean, gizakiak heztearen ardura ematen zaio. Amatasun hori ere kritikatzen du, ama izatea dakarren dependentziagatik. Ama zarenean, zaude "kondenatuta" espazio pribatu batean egotera, zure iritzia ez esatera eta zure familia zaintzera. Abortoa defendatu zuen, bere ustez, amatasuna askea izan behar delako. Bere helburua bi sexuen arteko berdintasuna egotea, eta harreman hierarkikoa desegitea da. Emakumeak jaiotzen garenetik nahi duguna izateko askatasuna izatea. Horretarako beharrezkoa da askapen sexuala eta sentimentala, eta baita askapen politikoa eta ekonomikoa ere.

Bestearen Filosofia

Gizonen eta Emakumeen Arteko Simetriarik Eza

Bien artean ezin dira simetrikoki definitu, gizonak ahal dutelako egin nahi dutena baina emakumeak ez, bai ala bai patroi bati jarraitu behar diotelako. Nolakoak garen edo nola definitzen garen arabera, gure buruak horrelako harremana izango du besteekin. Emakumeak gutxiagotasun edo mendekotasun egoera batean erlazionatzen gara, orduan ez gara berdin erlazionatzen emakumeak eta gizonak.

Nagusiaren eta Esklaboaren Dialektikaren Irakurketa Feminista

Gure burua identifikatzeko momentuan emakumeak ez du gaitasuna, baina gizonak bai. Horregatik emakumeak ez gara subjektu gisa identifikatzen eta gizonezkoen mendekotasunagatik gure burua gizonek nahi duten moduan identifikatzen da. Gizon eta emakumeen arteko harremanean, izaera dialektikoaren haustura suposatzen duten uneak:

  • Arriskua/Askatasuna: Gizonak dira ekintza arriskutsuetan dagoen sexua, ez dute beldurrik.
  • Onarpena/Bestelakotasuna: Emakumeek badaukagu gizonekiko onarpen hori.
  • Azpiratzea/Babesa: Gizonek lortutako prestigioarekin emakumeak menperatzen dituzte.

Emakumeek ugaltzearen morrontza daukate, ezin dute kontrolatu noiz geratuko diren haurdun. Amatasun hori ez denez askea, ez dute beren bizitzaren askatasun osoa. Orduan, gizonek emakumeek ezin dituzten ekintzak egiten badituzte, emakumeak haien azpian daude.

Morrontza-Harremana Ezeztatzeko Zailtasunak

Emakumea ez da askea izango emantzipazio prozesua ez bada askea. Horretarako, erlazioa ez da berdina izango emakumeek gauzak egiteko gaitasuna ez badugu. Emakumeek autonomia ekonomikoa eta amatasun askea daukagunean, harremana berdina izango da. Horretarako hezkuntza funtsezkoa da.

Zahartzaroa Simone de Beauvoirren Filosofian

Bere ustez, zahartzaroari buruz hitz egitea tabu bat da gizarte kapitalistan. Bere ustez, zahartzaroan, zaharrak gizartetik kanpo uzten dira. Landa-eremuetan errazagoa da pertsona zaharrek zaintza jasotzea, baina hirietan gaur egun ez da hain erraza, hemen indibidualismoa gehiago sustatzen delako eta ez daukagulako hainbeste denbora zaharrak zaintzeko. Pobrezia eta bakardadearekin lotzen dugu. Zaharrak nola tratatzen ditugun arabera, horrelakoak izango dira benetan gizarte horretan dauden balioak eta etika. Gure gizartean, 10-20 urteetan zehar zaharrak baztertzen dira. Elkartasuna eta duintasuna bultzatu behar dira, nolako eskubideak behar dituzten, nolako duintasuna duten. Gu, nahiz eta gazteak izan, bere lekuan jarri behar gara. Filosofiaren historian beti jarri da pertsona zahar bat jakintsu baten moduan, adin horretan arimak gorputza kontrolatzen duelako. Orain arte pentsatu da pertsona jakintsu bat adin bateko pertsona dela. Hutsune tragikoa zabaltzen du jubilazioak; eta horrek erakusten du ordura arte bizitzaren zentzugabekeria estalita baino ez zegoela.

Bermatu behar dira maitasuna, adiskidetasuna, eta gure sentimenduak bizitzeko gogo bat edukitzeko. Gure bizitzan, bizitzaren zentzu bat aurkitu behar da eta bizitza osoan mantendu behar da. Gizarte moduan sartzen bada ez dela hainbeste pentsioei buruz hitz egitea, baizik eta bizitzaren zentzu berri bat eraikitzea. Emakumeen zahartzaroa zailagoa da edertasunaren presioagatik. Gizonezkoetan gorputzaren pertzepzioa ez da berdina, eta horrek autoestimaren beherakada dakar. Ez dugu topatuko emakume zahar edo gizon behartsuen testigantza idatzirik? Kultura, batez ere, gizon pribilegiatuen esku egon delako. Emakumeen zein zaharren egoera ondo hausnartu eta salatu ondoren, bestelako gizartea eraikitzea espero du Beauvoirrek.

Ideia Feministen Garapena Ilustraziotik XXI. Mendera

Simone de Beauvoirren lanaren ekarpen nagusiak. Aitzindari ilustratu nagusiak. XVIII. mendean salatu zen berdintasun politikoan bakarrik hartzen zituztela gizon zuri, burges eta heterosexualak.

  • Neurritasunaren mugimendua: Emakumeak lehenengo aldiz parte hartu zuten mugimendu honetan (alkoholaren aurkako mugimendua).
  • Mugimendu sufragistak: Eskubide politikoak. Emakumeak bozkatu ahal izateko mugimendua egin zuten. 1850ean hasi ziren mugimenduarekin eta haien ustez, berdintasun politikoa egoteko beharrezkoa zen emakumeek botoa ematea.
  • Emakumearen eraikuntza soziala: Emakumea egin egiten da. Nola guk sortzen dugun emakume hori kulturalki.
  • Betty Friedan: "Emakumeen izenik gabeko arazoa", emakumeak beti besteen mesedetan egotea eragiten du emakumeak ez egotea konforme bere buruarekin eta emakume horiek emakume gaizto eta frustratuak bihurtzen dira.
  • Feminismo erradikala: Heteropatriarkatua. Gizonen interesak bermatzeko sortzen den estatu moduko bat. Orduan, gure gizartea heteropatriarkatu bat bada, gure gizartean badaude gauza batzuk non gizonak emakumeen gainetik dauden. Gizarte hauetan emakumea espazio publikoan baita pribatuan ere gizonen menpe daude. "Nire gorputza nirea da" printzipioa.
  • Judith Butler: 1980-1990 hamarkadetan, Judith Butlerrek erakundeen androzentrismoa (gizona erdigunean jartzea) eta sexu eta genero kategorien azpian interes politikoak daudela salatu zuen. Baita ere kritikatu zuen familia tradizionala botere tresna bat dela eta hortik ateratzen zen guztia patologizatu dela.
  • Intersekzionalismoa: Emakumearen aniztasunaren inguruan aritu ziren lanean, arrazak, klaseak eta abarrek sor ditzaketen menderatze eta jazarpenak aztertuz.

Entradas relacionadas: