Hannah Arendt, Gaizkiaren Hutsalkeria eta Feminismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,94 KB

Hannah Arendt: Gaizkiaren Hutsalkeria

Eichmann ez zen ergela: Arrazoimenaren hutsunea

Arendtek testu honetan azaltzen duenez, Eichmann hiltzaile bihurtu zen ez ergela zelako, baizik eta arrazoimena erabili gabe jokatu zuelako. Hau da, bere ekintzen gaineko hausnarketa faltak eraman zuen krimen larrienak egitera. Hori da, hain zuzen ere, gaizkiaren hutsalkeria: pentsatu gabe ekitea. Arendten arabera, arriskutsuagoa izan daiteke gaizkia hutsaltzea benetan gaiztoa den pertsona bat baino.

Gaizkiaren hutsalkeriaren kontzeptua

Testu honetan, Arendtek gaizkiaren hutsalkeriaren kontzeptua aztertzen du. Eichmannek ez zuen uste bere ekintzen erantzule zela, aginduak betetzen ari zela besterik ez zuelako pentsatzen. Introspekziorik edo hausnarketarik ez egiteak eragin zuen bere ekintzak egunerokotasun bihurtzea, inolako gogoeta etikorik gabe. Horrela, gaizkiaren hutsalkeriaren ondorioz, ekintza horiek normalizatu egin ziren.

Eichmannen epaiketa eta Arendten ikuspegia

  • XX. mendeko gertakari krudelenen balizko egileak epaitzeko, Bigarren Mundu Gerraren ostean epaitegiak antolatu ziren. Epaiketa horietako batean, Eichmann nazia epaitu zuten, Holokaustoan pertsona zibilen garraioa bideratzeaz akusatuta. Askoren ustez, krimen horiek gizakion berezko izaera gaiztoagatik gertatu ziren.
  • Eichmannen epaiketara kazetari lanak egitera joan zen Hannah Arendt pentsalari alemaniarrak, aldiz, uste du hiltzaile izan gabe ere gutariko edonork egin ditzakeela horrelako sarraskiak, inolako kontzientzia-eragozpenik gabe, hau da, errudun sentitu gabe.
  • Eichmann Holokaustoa diseinatu zuen Alderdi Naziko kargu gorenetakoa zen. Gerra amaitzean Argentinara egin zuen ihes, eta bahitu eta Jerusalemera eraman zuten hegazkinez. Hurrengo urtean epaitu, erruduntzat jo eta heriotza-zigorra ezarri zioten.
  • Behin Eichmann Jerusalemen obran zehar Eichmann gizaki arrunta dela argitu ondoren, Arendtek hurrengo galderari erantzun nahi dio: Nola da posible pertsona batek milaka pertsonen heriotzak agintzea?

Eichmannen defentsa-argudioak eta Arendten kritika

  • Pentsalariak Eichmannen defentsak erabilitako bi argudiori erreparatzen die. Lehena, Eichmannek "Estatu Arrazoiak" aginduta jokatu zuela izan zen. Argudio honen arabera, norbanakoaren etika eta estatuaren etika ez daude maila berean.
  • Bigarrena, Eichmannek aginduak jarraituz jokatu zuela izan zen, baina aginduak estatu totalitarioaren barruan zeuden.
  • Estatu totalitarioaren ezaugarri nagusia da gizabanakoak legearen legitimitatearekin milaka pertsonen deuseztatzea sina dezakeela. Hau da gaizkiaren hutsalkeria. Eichmannek hausnarketarik gabe ekiteko erosotasuna eman zion estatu totalitarioak.
  • Hausnarketa falta hau da, hain zuzen ere, Eichmann errudun bilakatzen duena. Estatuaren izenean eta legea jarraituz jokatu bazuen ere, askatasuna zuen erailketa administratiboen ondorioen inguruan hausnartu eta horien gaineko erabakiak hartzeko.
  • Beraz, Holokaustoa ez zen gertatu Hitler eta bere goi-agintariak krudelak zirelako, baizik eta jende askoren pentsatzeko eta hausnartzeko gaitasun-eza harrigarriagatik.

Pentsamendu Feminista: Eboluzioa eta Kontzeptuak

  • Feminismoa emakumeen diskriminazio historikoa abiapuntutzat hartuz pertsonen arteko eskubide-berdintasuna aldarrikatu duen pentsamendu-korrontea da. Historian zehar eboluzio nabarmena izan du.
  • Aitzindari ilustratu nagusiak: Olympe de Gouges frantsesa eta Mary Wollstonecraft ingelesa.
  • Boston, "Neurritasunaren mugimendua": 1820tik aurrera, AEBetan lehen aldiz bizitza publikoan aktiboki parte hartzeko aukera eman zien mugimenduak emakume askori.
  • Mugimendu sufragistak: eskubide politikoak (Clara Campoamor).
  • Emakumearen eraikuntza soziala: Simone de Beauvoirrek Bigarren sexua liburua idatzi zuen. Obra honek berebiziko garrantzia izan zuen feminismoa emakumeen zapalkuntza eskubide zibiletatik, politikoetatik edota sozialetatik harago ere kokatzen zela ohartu zedin. "Emakumea egin egiten da". Ez da naturala, kulturala baizik.

Simone de Beauvoir eta askatasunaren garrantzia

Beharrezkoa da emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea: Beauvoirren ustez, gizakiaren funtsa askatasuna da, hau da, zer izan nahi den zehazteko gaitasuna.

Feminismo erradikala eta heteropatriarkatua

Feminismo erradikala, heteropatriarkatua eta "pribatua politikoa da" kontzeptua: 60ko hamarkadan gure gizartea heteropatriarkaltzat jo zuten, hau da, gizonen interesak sostengatzen dituen sistema, eta, hortaz, gizonen pribilegioak defendatzeko egitura gisa. Hemen, emakumea menperatuta dago arlo publikoan eta baita pribatuan ere.

Intersekzionalismoa: Aniztasunaren azterketa

Intersekzionalismoa: Angela Davis bezalako pentsalariek 70eko eta 80ko hamarkadetan emakumearen aniztasunaren inguruan aritu ziren lanean, arrazak, klaseak eta abarrek sor ditzaketen menperatze eta jazarpen ezberdinak aztertuz.

Entradas relacionadas: