Hannah Arendt eta Gaizkiaren Hutsalkeria: Eichmannen Kasua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,88 KB

LABURPENA

Eichmann ez zen munstroa, baizik eta pentsatu gabe jokatzen zuen pertsona arrunta. Bere helburua gora egitea zen, eta aginduak betetzen zituen zalantzan jarri gabe, bere ustez ez zuelako benetan ulertzen zer egiten ari zen.

GAIA: ADOLF EICHMANN ETA GAiZKIAREN HUTSALTASUNA

Adolf Eichmann Holokaustoan parte hartu zuen buruzagi nazia izan zen. Gerra amaitu ondoren Argentinara ihes egin zuen, baina harrapatu eta heriotza-zigorra ezarri zioten Jerusalemen, 1962an.

Hannah Arendtek bere epaiketari buruz Eichmann Jerusalemen liburua idatzi zuen. Bertan azaldu zuen Eichmann ez zela munstro bat, baizik eta ohiko pertsona bat, pentsatu gabe aginduak betetzen zituena. Horregatik sortu zuen “Gaizkiaren Hutsalkeria” kontzeptua: gaizkia ez da beti gaiztakeriatik datorrena, baizik eta pentsatu gabe egiten dena.

Eichmannen Defentsako Argudio Nagusiak

Arendten arabera, bi argudio nagusi zeuden Eichmannen defentsan:

  1. Eichmannek estatuko arauak soilik betetzen zituen, eta horregatik ez zuen bere burua erruduntzat jotzen.
  2. Eichmannek aginduak jarraitzea bere lana zela uste zuen, eta ez zuen horren inguruan pentsatzen; etikaren eta erantzukizunaren gainetik, aginduak betetzea zen garrantzitsuena berarentzat.

Horrek erakusten du nola pertsona arrunt batek, bere burua kritikatu gabe, krimen handiak egin ditzakeen. Arendten ustez, ezinbestekoa da “introspekzioa” egitea, hau da, norberak bere ekintzak aztertzea eta etikoki pentsatzea.

HAUSNARKETA FILOSOFIKOA

Arendt, Sokrates eta Platon: Pentsamenduaren Beharra

Hannah Arendtek esan zuen edozein pertsona gai dela krimen izugarriak egiteko, baldin eta bere ekintzei buruz hausnartzen ez badu. Baina zer esan nahi du horrek? Galdera hau erantzuteko, antzinako eta gaur egungo jakintza filosofikoak aztertuko ditugu. Izan ere, Arendtek piztutako eztabaida oraindik bizirik jarraitzen du.

Arendten ustez, pentsatzea beharrezkoa da gauza onak eta zuzenak egiteko. Pertsona batek ez badu pentsatzen, erraz egin dezake gaizki, konturatu gabe. Horregatik, oso garrantzitsua da gure ekintzak ulertzea eta zer egiten dugun pentsatzea.

Sokratesek eta Platonek ere horrelako ideia zuten. Haien ustez, bizitza ona izateko, pertsona bakoitzak bere ekintzak aztertu behar ditu. Hau da, intelektualismo moralaren arabera, ongia ezagutzen duenak ongia egingo du.

Kanten Ikuspegia: Betebehar Morala

Bestalde, Kantek ez du uste hausnarketa beti beharrezkoa denik. Haren arabera, pertsona batek morala jarraitu dezake bere betebeharrak ondo ulertzen baditu. Kanten ikuspegitik, badira arau moral batzuk denontzat baliagarriak direnak, eta horiek jarraitzea da garrantzitsuena.

Hau Eichmannekin lotu dezakegu, hausnarketarik gabe gauza oso txarrak egin zituelako. Baina egia da kasu honetan Eichmannek ez zuela moralarekin jokatu.

Ondorioak eta Sintesia

Laburbilduz, Arendtek, Platonek eta Sokratesek diote pentsamendurik gabe arriskutsuak izan gaitezkeela. Kantek, aldiz, ez du pentsatzen beti hausnarketa egin behar dugunik.

Pentsatzen dut Eichmannen akatsa izan zela etikoki ez pentsatzea eta bere onerako bakarrik pentsatzea. Nik, alde batetik, Hannah Arendtekin ados nago, gauzak egin baino lehen beti pentsatu behar dugulako. Beste aldetik, Kanten ideiaren zati batekin ere ados nago, beti moralarekin jokatu behar dugulakoan.

Eichmann ez zen munstro bat, baizik eta pertsona arrunta. Aginduak bete egiten zituen, pentsatu gabe onak edo txarrak ziren. Lana ondo egin nahi zuen eta jendeak ondo ikustea. Horrela, milioika pertsona hiltzen lagundu zuen. Uste zuen bere lana ondo egiten ari zela, eta horrek pozik sentiarazten zion. Honi Gaizkiaren Hutsalkeria esaten diogu: pertsona arrunt batek gaizkia egin dezake, aginduak jarraitzen baditu eta ez badu pentsatzen zer den zuzena eta zer ez.

Entradas relacionadas: