Hannah Arendt eta Gaitzaren Hutsalkeria: Pentsamendu Kritikoaren Garrantzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

1. Nor izan zen Hannah Arendt (1906-1975)?

  • Alemaniar jatorriko filosofoa eta pentsalari politikoa, jatorriz judua.
  • Testuinguru historikoa: Lehen Mundu Gerran jaioa, nazien gorakada eta Bigarren Mundu Gerran bizitakoa.
  • Estatu Batuetara erbesteratu zen nazien jazarpenaren ondoren.

2. Europan totalitarismoen gorakada

  • Gerra arteko garaia (I eta II Mundu Gerrak): Krisi ekonomikoa, ezegonkortasun politikoa eta ideologia muturrekoen hazkundea.
  • Nazismoa eta estalinismoa: Arendtek Totalitarismoaren jatorriak (1951) lanean aztertzen ditu.
  • Jatorriak XIX. mendeko antisemitismoan eta inperialismoan.
  • Totalitarismoaren ezaugarriak:
    • Norbanakoaren ezabapena.
    • Estatuaren kontrol absolutua.
    • Beldurraren erabilera.
    • Propaganda botere-tresna gisa.

3. Arendten hausnarketa gaitz absolutuari/erradikalari buruz

Totalitarismoaren jatorriak lanean, erregimen totalitarioek "gaitz erradikala" sortzen dutela dio Arendtek, pertsonak guztiz deshumanizatuz. Horrek pertsonaren heriotz morala, juridikoa eta norbanakoaren anulazioa dakar.

Gaitz absolutuaren ideia: Arendten arabera, totalitarismoek subjektu moral eta politiko gisa gizakia guztiz suntsitu nahi dute.

Adibidea: Holokaustoa, gaitz honen adierazpen gorena.

4. Eichmannen epaiketa eta gaitzaren hutsalkeria

  • Nor zen: Holokaustoa diseinatu zuen nazien kargu gorenetako bat, Argentinara ihesia.
  • 1961: Eichmannen aurkako epaiketa Jerusalemen, Holokaustoaren logistikaren arduraduna.
  • Arendtek epaiketa The New Yorker-erako jarraitzen du eta Eichmann Jerusalemen idazten du.
  • Ondorio harrigarria: Eichmann ez zen sadikoa, psikopata, ezta fanatikoa ere, baizik eta "aginduak betetzen zituen" burokrata bat.
  • Defentsaren bi argudio nagusiak:
    1. Estatu arrazoiak agintuta jokatu zuen (ez bere etikaren arabera).
    2. Aginduak jarraituz, obedituz jokatu zuen.
  • "Gaitzaren banalizazioa" kontzeptua: Eichmannen krimenik handiena hausnarketa gabezia, aginduak zalantzan jarri gabe itsu-itsuan jarraitzea, eta pentsamendu kritikorik ez izatea izan zen.

5. Azken hausnarketak

  • Pentsatzea eta zalantzan jartzea garrantzitsua da: Arendten arabera, gaitza saihesteko gakoa pentsamendu kritikoa eta erantzukizun morala da.
  • Eguneroko aplikazioak: Gizarte modernoan obedientzia itsuaren arriskuei buruzko hausnarketa.
  • Ondorioa: Hannah Arendtek ikuspegi giltzarri bat eskaintzen digu gaitza gizartean nola sar daitekeen ulertzeko, obedientzia itsuaren eta pentsamendu kritikoaren faltaren bidez. Bere ondarea gaur egun ere indarrean dago, bidegabekeriaren aurrean erantzukizun indibiduala aldarrikatuz.

Entradas relacionadas: