Hamlet: Obra, Egilea eta Testuingurua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

Hamlet: Obra

Egitura eta Pertsonaiak

William Shakespeareren Hamlet obran agertzen zaigu pasarte hau. Tragedia horrek 5 ekitaldi ditu eta 21 eszena inguru osatzen dute obra hau.

Pertsonaiei dagokienez, pasarte honetan hiru pertsonaia agertzen dira, hain zuzen ere: Hamlet, Polonio eta Lehen Antzezlea.

  • Hamlet: Danimarkako printzea da eta bere aitaren hilketa mendekatu nahi du; horretarako, zoroarena egingo du.
  • Polonio: Danimarkako gorteko arduradunetako bat da. Ofelia eta Laertesen aita ere bada.
  • Lehen Antzezlea: Antzezle taldearen burua da eta Hamleten esanetara jarriko da antzezlanari buruz hitz egiteko.

Lekua eta Gertaerak

Lekuari dagokionez, testutxo hau Danimarkako jauregiaren gela baten barruan gertatzen da. Han, Hamletek antzezleari Gonzagoren hilketa antzeztea eskatzen dio, bere osabaren erreakzioa ikusteko asmoz. Hor ikusiko da obraren klimaxa, mamuak esandakoa egia den ala ez jakiteko.

Shakespearrek Hamlet ez ezik, beste obra asko ere idatzi zituen, hala nola Otelo eta Macbeth.

William Shakespeare: Egilea

Garrantzia eta Eragina

Shakespeare da ingelesezko antzerkigilerik bikainena. Berak biltzen du isabeldar antzerkiaren muina eta bikaintasuna. Idazle ingeles honek mundu guztian izan duen eragina ukaezina da.

Idazlearen pertsonaia asko giza arimaren pasioen prototipo bihurtu ziren:

  • Hamlet: zalantzaren irudi.
  • Macbeth: anbizioarena.

Idazleak komedia batzuk ere idatzi zituen.

Biografia Laburra

Idazlearen bizitzari dagokionez, gutxi dakigu: erdi mailako ikasketak egin zituela eta ez zela unibertsitatera joan. Bizitza osoa antzerki munduari lotua eman zion:

  • Aktore
  • Antzerkigile
  • Enpresaburua

The Globe antzokian estreinatu ziren haren antzerki lan ospetsuenak.

Testuingurua: Antzerki Isabeldarra

Ezaugarriak

Hamlet obra antzerki barrokoan koka dezakegu, adibidez, mamuak gehitu zituelako. Erabiltzen zuen antzerkia antzerki isabeldarra zen.

Antzerki mota honek, XVI. mendearen bukaeran, prozesu luze baten bidez, itxura modernoagoa eman zion Ingalaterrako antzerkiari. Antzerki isabeldarraren ezaugarri nagusiak:

  • Errealitatea eta fikzioa nahastuta agertzen dira.
  • Gaiak ez dira arruntak (antzerki klasikoan, berriz, gai kultuak bakarrik agertzen dira).
  • Generoak nahastuta agertzen dira.
  • Iritzia eta kritika ere agertzen dira.

Aipatu behar da Shakespeareren bi garaikide nagusi Thomas Kyd eta Ben Jonson izan zirela.

Aristotelesen Teoriaren Aurka

Aristotelesen teoriak trama bakarra, leku bakarra eta egun bateko iraupena zituen oinarri. Shakespearrek, bestalde, iraupen luzeagoko antzerkia, trama gehiago eta leku gehiago erabili zituen, teoria klasikoarekin apurtuz.

Gaiak eta Estiloa

Gai Nagusiak eta Ildo Narratiboak

Obra honen gai nagusia mendekua da, eta mendeku hori betetzeko zalantza sentituko du Hamletek. Beste hainbat azpigai ere agertzen dira Hamleten.

Hain zuzen ere, hiru ildo narratibo nagusi daude obran:

  • Tragedia nagusia (mendekua).
  • Ofelia eta Hamleten arteko maitasun istorioa.
  • Fortinbrasen aurkako gerra.

Estiloa eta Generoa

Ikusi dezakegunez, obra honetan tragedia eta komedia txandakatzen dira; hori antzerki isabeldarraren ezaugarri bat zen. Hala ere, ikusi dezakegu antzerki bat beste baten barruan sartzen duela (metateatroa), eta hori ere beste ezaugarrietako bat da. Gainera, Hamlet erregearen mamuak errealitatea eta fikzioa nahasten ditu.

Shakespearrek prosa eta poesia tartekatzen ditu obran; bertsoak erabiltzen dituenean, bertso zuriak izaten dira.

Obra honen generoa tragedia da, hau da, bukaera tragikoa izango du.

Shakespearrek hizkera kultua eta herrikoia erabiltzen ditu.

Hala ere, obran narrazio ugari agertzen da, esaldi luzeekin osatua, baita klimax bat ere.

Azkenik, aipatu behar da Shakespearrek Aristotelesen antzerki teoria klasikoarekin apurtzen duela.

Entradas relacionadas: