Haizea eta Izaki Bizidunak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB
HAIZEA ETA IZAKI BIZIDUNAK
Haizea: gainerako agente geologikoek bezala, higatzeko, garraiatzeko eta sedimentatzeko ahalmena du.
Higadura eolikoaren ondorioak: hondarrak, arrokekin talka egitean, higatu egiten ditu. Perretxiko-formako arrokak eta arkuak sortuz.
Sedimentazio eolikoaren ondorioak: Haizeak garraiatutako hondarra metatzen den guneetan duna-eremuak sortzen dira; loess izenekoak.
Izaki bizidunak: Izaki bizidunek erliebearen gainean egiten duten ekintzari ekintza biotiko esaten zaio, eta suntsitzailea nahiz eraikitzailea izan daiteke.
Ekintza suntsitzaileamekanikoa edo kimikoa izan daiteke. Landareen sustraiek, onddoek, likenek, eta alga, animalia eta bakterio, berriz, substantzia korrosiboak askatzen dituztenez, arrokaren meteorizazio kimikoa da.
Ekintzaeraikitzailea, beren aktibitatearen bidez arroka sedimentarioak. (Ad: Koral arrokak eta estromatolito.)
ARROKEN ZIKLOA:
Lurraren gainazala osatzen duten arrokak prozesu geologikoen emaitzak dira barne-prozesuenak nahiz kanpo-prozesuenak. Gainazalean daudenak batez ere, etengabe birziklatzen dira. Prozesu hori arroken zikloa da. (TALDEAK)
Arroka sedimentarioak: higatutako edozein arroka motaren sedimentuak metatu, eta diagenesia gertatzen denean sortzen dira. Prozesu fisikoz, arroka detritikoak eratzen dira, partikula solidoz osatuak. Kareharria, igeltsua eta gatzak, berriz, prozesu kimikoz disolbatutako sedimentuz osatuak.
Arroka magmatikoak: Urtutako materialez edo magmaz osatuta daude. Magma azkar solidotu daiteke lurraren gainazalean (prozesu bolkanikoak), edo astiro, litosferaren barnean (prozesu plutonikoak). Granitoa, jatorri plutonikokoa eta basaltoa, jatorri bolkanikokoa.
Arroka metamorfikoak: Arrokek, tenperatura altuak eta presio handiak jasatean aldaketa fisiko eta kimikoak izaten dituzte; hori dela eta, egitura eta konposizioa aldatzen zaie, diagenesiaren ostean. Ad: arbela, kuartzita eta marmola.