Hainbat Gai: Demografia eta Filosofia Azterketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,44 KB
Immigrazioaren Mapa: Atzerritarren Ehunekoaren Iruzkina
Sarrera
Iruzkindu beharreko mapa hau mapa tematiko kuantitatibo bat da, fenomeno geografiko neurgarri bat irudikatzen baitu: gure kasuan, 2022ko biztanleria atzerritarraren ehunekoa. Hain zuzen ere, koropleta-mapa bat da, non koloreak erabiltzen diren fenomeno geografiko batek hartzen duen eremua irudikatzeko.
Mapan, 8.217 udalerri/entitatetan atzerritarren ehunekoa kolorez adierazten da. Bertsio digitalean, udalerri/entitate bakoitzaren datuak zehatz-mehatz ikusteko aukera izango genuke. Atzerritarren ehunekoa zenbat eta handiagoa izan, udalerri/entitate horren kolorearen intentsitatea indartsuagoa da. Legendan, koloreen gradazioaren ehunekoen azalpenarekin batera, parentesi artean udalerri/entitateen kopurua eta atzerritarren ehunekoa ere agertzen dira.
Iturria: EIN (Instituto Nacional de Estadística - INE), estatu mailako estatistika erakunde ofiziala.
Edukiaren Azterketa
Historikoki, Espainiatik jendea kanpora joaten zen (emigranteak). Baina 1980ko hamarkadatik aurrera, jendea Espainiara etortzen hasi zen (immigranteak), batez ere lan bila.
Immigrazioaren Bilakaera
- 2001-2008: Atzerritarren kopurua asko hazi zen.
- 2008-2013: Krisia izan zen, eta batzuk jatorrizko herrialdeetara itzuli ziren.
- 2014tik aurrera: Espainiako ekonomia hobetu zen, eta immigrazioa berriro hazi zen.
- 2020 (COVID-19): Jende gutxiago mugitu zen.
- 2022an: Espainiako biztanleriaren %11,7 atzerritarra zen.
Atzerritarren Banaketa Geografikoa
Atzerritarrak ez daude leku guztietan berdin banatuta. Hauek dira eremu nagusiak:
- Hiri handiak: Madril eta Bartzelona, adibidez.
- Turismo asko dagoen lekuak: Alacant, Kanariak, Balearrak, etab.
- Nekazaritza garrantzitsua den tokiak: Almeria, Huelva, etab.
- Eraikuntza lan asko egon den zonaldeak: Mediterraneoko kostaldea.
Aldiz, atzerritarrak gutxiago daude landa eremuetan eta Espainiako mendebaldean (Galizia, Extremadura, etab.).
Zergatik Datoz?
- Lan bila (batez ere nekazaritza, eraikuntza eta zerbitzu sektorean).
- Diru-laguntzak eta osasun sistema ona.
- Afrikatik hurbil egoteagatik.
- Hizkuntza eta kultura antzekotasunak (Hego Amerikako jendea).
- Klima ona (batez ere europarrentzat).
Nongoak Dira?
- Europarrak: Britainiarrak eta alemaniarrak erretiratuak izaten dira, baina errumaniarrak eta poloniarrak lan bila etortzen dira.
- EBtik kanpokoak: Gazteak izaten dira, lan bila datoz, eta Maroko, Ekuador, Kolonbia, Txina eta Pakistangoak izaten dira.
Ondorioak
- Demografikoak: Espainian jaiotza-tasa txikia zen, baina immigrazioari esker, jende gaztea etorri da eta biztanleria ez da hainbeste zahartu.
- Ekonomikoak: Lanpostu batzuk bete dituzte, baina aldi berean, diru asko bidaltzen dute beren jatorrizko herrialdeetara.
- Gizarte-arazoak: Batzuetan, arazoak egon daitezke integrazioarekin, eta xenofobia edo arrazakeria ere ager daitezke.
EAEko Biztanleria Dentsitatea: Mapa Azterketa
Sarrera
Iruzkindu beharreko mapa hau mapa tematiko kuantitatibo bat da, fenomeno geografiko neurgarri bat irudikatzen baitu: gure kasuan, EAEko 2022ko biztanleria dentsitatea. Koropleta-mapa bat da, non koloreak erabiltzen diren fenomeno geografiko batek hartzen duen eremua irudikatzeko.
Mapan, EAEko udalerri ia guztien (86 izan ezik) biztanleen dentsitatea kolorez adierazten da. Bertsio digitalean, udalerri/entitate bakoitzaren datuak zehatz-mehatz ikusteko aukera izango genuke. Biztanleria dentsitatea zenbat eta handiagoa izan, udalerri/entitate horren kolorearen intentsitatea indartsuagoa da. Legendan, koloreen gradazioaren kopuruekin batera, parentesi artean udalerri/entitateen kopurua eta Espainiako biztanleria dentsitatea (93,8 biz/km²) ere agertzen dira.
Mapa IGNk (Instituto Geográfico Nacional) egin du, eta datuen iturria EIN (Instituto Nacional de Estadística - INE) da, estatu mailako estatistika erakunde ofiziala. Izenburuan aipatzen den bezala, datuak udal erroldetatik (padrón contínuo) aterata daude.
Edukiaren Azterketa
Biztanleria Dentsitatearen Kalkulua
Biztanleria dentsitatea kalkulatzeko, honako hau egiten da:
Biztanle kopurua ÷ Azalera (km²)
Horrela, zenbat pertsona bizi diren toki bakoitzean jakin daiteke. Adibidez, leku batean 1.000 pertsona bizi badira eta azalera 10 km² bada, dentsitatea 100 biztanle/km² izango litzateke.
EAEko Egoera eta Banaketa
EAEn leku batzuk ia hutsik daude, eta beste batzuk oso jendez beteta. Hiru lurraldeetan desberdintasun handiak daude:
- Dentsitate oso baxua (50 biztanle/km² baino gutxiago): Batez ere Arabako mendialdean eta Bizkaiko zenbait lekutan aurkitzen da. Adibidez, Valdegobia edo Karrantza bezalako herriak.
- Dentsitate ertaina (50-500 biztanle/km²): Herri askotan aurkitzen da, batez ere Gipuzkoako mendebaldean (Azkoitia, Azpeitia...) edo Arabako zenbait lekutan (Amurrio, Laudio...).
- Dentsitate handia (500-1.000 biztanle/km²): Hemen hiri ertainak aurkitzen dira, adibidez, Arrasate edo Hondarribia.
- Dentsitate oso handia (1.000 biztanle/km² baino gehiago): Donostia (2.994 biz/km²), Irun (1.437 biz/km²), Eibar (1.096 biz/km²), Lekeitio (3.904 biz/km²)...
- Dentsitate izugarri handia (5.000 biztanle/km² baino gehiago): Bilbo Handia da adibiderik garbiena. Portugaletek 14.081 biztanle/km² ditu! Bilbok berak 8.437 biztanle/km² ditu.
Ondorioa
EAEko biztanle gehienak Bilbo eta Donostia inguruan bizi dira, eta Arabako eremu askotan oso jende gutxi dago. Gipuzkoan biztanleria orekatua dagoela esan daiteke, baina Bizkaian muturreko kasuak daude: leku batzuk ia hutsik daude, eta beste batzuk oso jendez beteta. Oro har, EAE oso dentsitate handiko lekua da, Espainiako batez bestekoa (93,8 biz/km²) baino askoz handiagoa.
Nietzsche: Apolineoa eta Dionisiakoa Aztergai
Nietzschek antzinako Greziako kultura oso aberatsa zela uste zuen, eta bi indar kontrajarri baina osagarritan oinarritzen zela: apolineoa eta dionisiakoa. Bi izen hauek Apolo eta Dioniso jainkoetatik hartuak dira, baina Nietzschek ez ditu jainko horiek zentzu erlijiosoan erabiltzen, baizik eta biziari buruzko bi ikuspegi irudikatzeko.
Apolineoa
Apolineoa ordenaren, arrazionaltasunaren eta formaren sinboloa da. Apolo argiaren eta harmoniaren jainkoa zen, eta horregatik, apolineoa zentzu estetiko eta intelektualean lotzen da edertasunarekin, neurriarekin eta oreka arrazionalarekin.
Dionisiakoa
Dionisiakoa instintuen, pasioen eta irrazionaltasunaren sinboloa da. Dioniso ardoaren eta festaren jainkoa zen, eta bere espiritua desira, kaosa eta bizitzaren basatasuna onartzean oinarritzen da.
Nietzscheren Ikuspegia Greziako Kulturan
Tradizionalki, Greziako kulturaren handitasuna apolineoarekin lotu izan da, baina Nietzschek ikuspegi desberdina zuen: bere ustez, Grezia handia apolineoa eta dionisiakoa uztartzen zituen garaian garatu zen gehien. Bereziki, Sokrates eta Platon iritsi baino lehen, bizitzaren alderdi dionisiakoa ez zen baztertzen, baizik eta osagarritzat hartzen zen.
Sokrates, Platon eta Kristautasunaren Kritika
Nietzschek salatzen du Sokrates-Platonen iruzurra, zeinak alderdi dionisiakoa baztertu eta arrazoimena eta mundu idealak bakarrik goraipatu baitzituen. Platonen ideien mundua (perfektua, aldaezina eta objektiboa) Nietzschek gezur gisa ikusten zuen, bizitza kaotikoa eta aldakorra baita, eta ezin daiteke abstrakzio perfektuetan laburbildu.
Kristautasunak joera hori areagotu zuen, mundu materialari uko eginez eta mundu espiritualean soilik benetako balioa bilatuz.
Ondorioa
Nietzscheren ustez, bizitza den bezala onartu behar da, bere bi aurpegiekin: apolineoa (harmonia eta arrazoia) eta dionisiakoa (pasioa eta kaosa). Bata bestea gabe ez da posible, eta bizitzaren handitasuna bietatik elikatzean datza.