Habermasen Filosofia: Arrazoimen Dialogikoa eta Kritika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,38 KB

Habermasen Arrazoimen Dialogikoaren Proposamena

Egoera horren aurrean, Habermasek honakoa proposatzen du:

  1. Arrazoimen Dialogikoaren alternatiba utopikoa: Gizarte justu bat eraikitzeko ezinbestekoa da guztion partaidetza librea.
  2. Arrazoimen dialogikoan pertsonen arteko elkarrizketan datza. Gizakiok elkarrizketaren bitartez osatzen gara, ez bakarrizketa inposatzaileen bidez.
  3. Baliabide nagusia hizkuntza da. Hizkuntzaren bitartez lortzen dugu besteekin adostasuna eta onarpena.
  4. Diskurtso etiko berri bat sortu behar da, balio unibertsala duena, guztion artean elkarrizketaren bidez adostua izan dena.
  5. Interes partikularrak ez ditu saihestuko. Bakoitzak aukera izango du bere ikuspuntua eta interesak azaldu eta defendatzeko, argudio onenak erabiliz.
  6. Politikari dagokio: Politikak elkarrizketarako baldintzak eta aukerak sortu eta zainduko ditu, partaide bakoitzak bere iritziak azaldu ahal izateko eta besteenak ezagutzeko, denon artean parte hartzea bermatuz.
  7. Demokrazia Partehartzailea: Habermasek historian izandako bi demokrazia-eredu bereizten ditu:

Demokrazia Ereduak eta Partehartzailea

  • Demokraziaren eredu liberala: Gizartea indibidualista da, ekonomiak nagusitasuna du eta politikak eragile sozial ezberdinen interes-gatazkak kudeatzen ditu. Estatuak gizartearen funtzionamendua bermatu behar du, baina esku-hartze gutxirekin.
  • Demokraziaren eredu errepublikanoa: Indibidualismoak baino komunitateak du nagusitasuna; gizarte zibila politikaren bidez Estatua kontrolatzen saiatzen da.

Eredu bi horien aurrean, demokrazia partehartzaileak biak elkartzen saiatuko da eta harago eramaten demokraziaren aukerak. Bertan, eztabaida sozialak bideratuko dira era formalean eta informalean. Horrela, instituzioak, gizartea eta legeak batera jokatuko dute, inor baztertu gabe eta giza-eskubideak errespetatuz. Egitura honek demokraziaren osasuna eta balioa aztertuko du.

Habermasen Kritika Karl Marxen Filosofiari

Marxen arabera, gizakiaren jarduna mundu objektibo baten eraikuntza da alde batetik, eta, beste aldetik, norberaren errealizazio transzendentala. Lana giza garapen eragilea da, eta baita gizakiaren eta naturaren arteko bitartekaria ere. Instrumentuak sortzea giza izaeraren ezaugarria da, eta mundua egin eta ulertzea eskatzen du momentu berean. Giza esentzia ekoizpen indarrean gehitzen den zerbait orokorra da. Lana egiten doan bitartean, gizakia historikoki, enpirikoki eta transzendentalki osatzen doa, eta honen guztiaren sintesia lanak oinarritzen duen egoera batean ematen da, gizarte lanaren testuinguruan.

Ezagutza Teknikoa eta Produkzioaren Bereizketa

Lanak gizakia egiten duen bezala, ezagutza ere aurkezten dio, ezagutza teknikoa. Ezagutza hau pragmatikoa da. Marxek produkzioa eta distribuzioa harreman sozialekin lotzen ditu. Baina Habermasek bereizketa bat egiten du:

  • Produkzioa: Kapitalismoaren eredutik haratago dagoen prozesu bat da, eta izatez berdina da sistema ekonomiko guztietan eta Historiaren garai guztietan: gizaki-naturaren arteko harremanaren prozesu teknikoa baino ez delako.
  • Distribuzioa: Gizaki-gizakiokin harremana da.

Banaketa horrekin, Habermasek bereiztu egiten ditu alor teknikoa eta alor soziala.

Bizitza-munduaren Kolonizazioa

Bizitza-munduaren kolonizazioa da gizarte kapitalistetan suertatzen den ondorio patologikoa, alor sistemikoaren (ekonomikoaren) beharrak inposatzen direnean bizitza-munduaren eta integrazio sozialaren gainetik.

Arrazoimen Instrumentala eta Kritika

Habermasek dio filosofiaren zeregina errealitatearen inguruko gogoeta kritikoa egitea dela. Hori dela eta, salatu egiten du nola egungo jarduera politikoan eta gizartean nagusitu egin den arrazoimen instrumentalaren interesa, non jakintza eta ezagutza gizartea kontrolatzeko erabiltzen den, gizakia objektutzat hartuz gero.

Interes Tekniko-Instrumentala

Interes tekniko-instrumentala Natur Zientziei dagokie. Horri esker, natura behatu, ikertu eta ezagutu da legeen bidez, manipulatu eta kontrolatu ahal izateko. Eta horixe da Arrazoimen Instrumental horrek zientziaren eskutik botere politikari eskaini dion joera gizartean aplikatzeko.

Entradas relacionadas: