Habermasen asmo nagusia irrazionaltasunaren aurka borrokatzea
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,28 KB
Lana eta elkarrerakintza Habermasen obran
Habermasen asmo nagusia irrazionaltasunaren aurka borrokatzea da. Habermasek salozioa daukala uste du. Gakoa gizartean gai ororen eztabaida askea ahalbidetzea izango litzateke, nork bere ideiak eman eta besteenak ulertu ahal izatea.
Hori lortzeko gure eztabaidak borroka bihurtzea saihertuko duten arau etikoak nahitaezkoak dira. Habermas, Apel filosofoarekin batera, saiatu zen diskurtsoaren etika eraikitzen. Beraien etika formala da. Habermasen ideiek demokrazia hausnarketa-eredutzat jotzen dute. Habermasen ustez, gobernuen lana gidatuko duten gizarte-kontsentsuetara iristearren, pertsonek hitz egin behar dute. Habermasek eta Apelek diskurtsoaren etika sortu zuten.
Mundu modernoaren filosofian, Descartesengandik aurrera, gizakia subjuektutzat hartzen da, menderatu eta bere zerbitzura jarri behar den munduarekin kontrajartzen dena. Arrazoimena arrazoi instrumental bihurtuko da, domeinu eta kontrol- bitartekoen garapenaz arduratzen dena. Gizakiak berezkoak dituen azken helburuak begien bistatik galtzen dira.
Zientzia eta teknologiaren garapen erraldoiaren ideia positibistak dena gertakari eta legetara murriztu du, Frakfurteko eskoaren terminologian hori 'teoria tradizionala' da.
Habermasen teoria tradizionalak honek dio:
1- Ez dago inpartzialtasunik. Teoria guztiek interesak defendatzen dituzte
2- Balio-judizioetan ezin da neutrala izan
3-Gizartea osotasun gisa analizatu behar da
Marxen materialismo historikoa abiapuntutzat hartzen badu ere, distantzia hartuko du Marxen garaikoekin konparaturik oso desberdinak diren gizarte eta kapitalismo garikideak analizatzeko.
Klaseen arteko borroka ez da jadanik aldaketaren eragilea
Marxen ideologiaren ideiak honezkero ez du balio. Ekoizpen-indarra, lan indarra baino zientzia eta teknika-ikerketaren indarra da.
Eremu soziokulturalean hiru atal bereizten dira:
1. Lana, edo ekintza arrazional teleologikoa. Helburuak lortzeko ekintza da. Ekintza instrumentala izan daiteke, edo ekintza estrategikoa.
2. Instrumentala arrazionaltasunaren kontzeptu modernoaren oinarrian dago.
3. Ekintza komunikatiboa pertsonen arteko elkar ulertzera orientatzen da. Harremanetan jartzen gaituzten zeinuen ulerpenera bideratutako interes praktikoa du.
Sozializazio-mota honi interes askatzailea dagokio, hau da, pertsona kanpoko bortxa guztietatik liberatzea, naturaren zein beste pertsonen bortxatik, alegia.
Horrela, Habermasen egiaren kontzeptuak ezaugarri hauek dauzka:
1. Egia ez da objektuen ezaugarria, enuntziatuena baizik.
2. Egia intersubjektiboa da.
3. Enuntziatu baten egia kontsentsu arrazionaletik dator, argudio arrazionaletatik abiatuz subjektuen ekintzara irits daitekeena.
Kontsentsu guztiak ez dira onargarriak. Baldintza batzuk bete behar dira:
1. Lengoaia engainatzeko asmorik gabe eta kontraesanik gabe erabiltzea. 2. Solaskide guztiak askatasunez mintzatu ahal izango dira.
3. Guztiek botere-maila bera izan behar dute.
Horixe da solasaren egoera ideala. Beti ez da gertatzen, baina Habermasen ustez, lengoaia elkar ulertzeko sortu zenez, bere erabilera baldintzatzen duten arauak aurrez adierazi behar ditugu.
Habermasek historia arrazionalizazio-prozesutzat hartzen du. Lau une bereizten ditu:
1. Garatu gabeko gizarte eta zibilizazio arkaikoak: Partaideen nortasuna eta jokaera-arauak mitotan oinarritzen da.
2. Zibilizazio garatuen etapa: Mitotik logosera igarotzean, mundua argudioen bidez justifikatutako edukiak dituen mundu-ikuskera agertzen da.
3. Lehen modernitatea: Zientzia modernoen sorrera eta instituzionalizazioa
4. Kapitalismo berantiarra: Arrazoia dialogikotzat jotzen da.
Interpretazio horren arabera, aurreko etapetara bueltatzea atzerapena izango litzateke
Diskurtsoaren etikaren izaera utopikoa kritikatu izan zaio Habermasi. Bere aburuz, izaera utopikoak jarraitu beharreko norabidea markatzen duen desideratum-a da, konformismoak geldiera eta atzerapena baitakartza.
Objektibismoa eta gizarte ardura. Masa eta eliteak
Ortegaren ustez, bi dira Espainia Europatik urruntzen duten joerak: pentsamendu sakona ez lantzea, eta eztabaida antzuetan aritzea. Horiek zuzentzeko, objektibismoaren diziplina proposatzen du. Bere ustez, atzerapen zientifikoa espainiar herriaren gainbeheraren kausa da. Zientzia diziplina intelektualaren emaitza da, objektibismoaren oinarria, eta gaitasun batzuk behar dira hura garatzeko: 1. zehaztasuna eta metodoa 2. jarrera kritikoa 3. arrazionaltasuna. Era berean, gizakien bikaintasun-zaletasuna galtzen denean, gizartearen gainbehera hasten da.
Eliteak bikaina eta eredugarria izan behar du; masak, aldiz, bikaintasunarekiko zaletasuna izan behar du.
Beraz, Ortegak bere garaiko demokraziari kritika egiten dio. Gakoa da herria ondo zuzenduko duten pertsona bikain horiek –elitea- identifikatzea da.
Perspektibismoa eta arraziobitalismoa
Mendebaldeko gizakia ulertzeko zirkunstantziak hartu behar dira kontuan zeren zirkunstantzia horiek eragin handia dute gugan. Perspektibismoaren teoriak, 'errealitatearen gainerako ikuspuntuen aniztasuna' aldarrikatzen du. Ortegak aldarrikatzen du nork bere ikuskerarekin leial izan behar duela. . Ortegak bere ikuspuntuak onartzeko behar den tolerantzia nabarmentzen du. Aldi berean, arrazionalismoaren asmoa gainditu nahi du.
Nia eta Gauza batzean oinarritzen den aukera epistemologikoa: niak gauzak bizi ditu. Perspektibismoa da errealitateari so egiteko ikuspegi zehatzena eskaintzen diguna, gauzekiko gure bateratzeak gu biltzen gaituelako, baita bere ikuspegitik behatzen duen edonor ere. Perspektibismoaren garapenetik Ortegaren doktrina arraziobitalista sortzen da. Arraziobitalismoaren ikuskera kokatzeko, lehenik bitalismoaren eta arrazionalismoaren kritika egiten du. Ez da perspektibismoaren amaiera, zehaztapenak baizik. Gero ikuskera bakoitzaren alde positiboa hartzen ditu:
• Lehengoa emandako errealitatea da
• Bigarrena errealitate hori ulertzeko ahalegina da. Bi ezaugarri komun dituzte, errotikotasuna eta ikuskeraren oinarri izatea. Ortega ez dago arrazoiaren aurka, edozein kritikak arrazionala izan behar baitu. Ortegak arraziobitalismoaren pentsamoldeez hauek gainditzen ditu:
• Bitalismora bultzatzen duen jarrera irrazionalista.
• Arrazionalismoaren gizaki-ikuskera mugatua.
Gure garaiko gaia: Arrazionalismoa gainditzea
Ortega y Gassetek ohiko arrazoimen arrazionalista ere kritikatzen du: Platon, Aristoteles, Descartes, Spinoza edo Leibnizen arrazoimenak, hain zuzen, baita horietan funtsaturik aldeko nahiz kontrako doktrinak sortu dituzten pentsalarien sistema arrazionalak ere, oker daude guztiz, edo behar baino garrantzi handiagoa eman zaie behintzat. Arrazionalismo filosofikoaren esanetan, egia bat absolutu eta aldaezina da, eta gizakiaren arrazoimenezko guneak edo atalak baino ezerk ezin ezagut dezake, bizitzaz gabeturik dagoen arrazoi-osagaiak, hain zuzen. Horrela, arrazionalismoak amildegi handi bat sortzen du gizakiaren bizitza konkretuaren eta arrazoimenaren jardun-gunearen artean. Arrazionalismoa, beraz, biziaren kontrakoa eta historiaren aurkakoa da erabat. Ikuspegi arrazionalistaren arabera, historia bera ere arrazoimenaren aurrerabideari oztopoak jartzen dizkioten gertaeren segida bat da, eta hortaz, historikoa izateari utzi behar dio oztopo horiek gainditzeko. Ortegaren iritziz, aldiz, halako arrazoimen abstraktuak -denboraz gaindikoak- ezin hauteman dezake bizitzari darion errealitate konkretua, errealitate hori, izatez, ezegonkorra, denborazkoa eta historikoa delako. Arrazoimen abstraktu horren ordez, bizi-arrazoimena aldarrikatu behar da.
Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena. Bizitza eta historia
Gizakiaren errealizazioa denboran gertatzen da, lehenak eta etorkizuneko proiektuek determinatutako une sozial eta historiko jakinean bizi baita. Arrazoimena erabiltzen duen pertsonaren bizitza konkretuan (bere zirkunstantzietan) kokatzen da. Hori dela-eta, Ortegak bizi-arrazoimena esaten dio.
Bizi-arrazoimena ez da subjektuarengandik autonomo eta independentea, arrazionalismoan bezala, baizik eta subjektuaren barrukoa. Hori dela-eta, bizi-arrazoimena arrazoi historiko gisa agertzen da. Gizakia horizonte berriak aurkitzean datzan proiektu jarraikia da, giza bizitza estatikoa eta bukatua ez delako.
Arrazoimen historikoak ulertu nahi duen errealitatea bezain aldakorra izan behar du. Hori lortzeko bide bakarra errealitate hori behin eta berriro bizitzea da. Arrazoi puruak dena logikaz deduzitzeko bere asmoaz, gertakari baten narrazioa egiten zuen, besterik ez, eta arrazoimen narratzaileak ordeztu behar du. Gaurko gizakiaren zergatia atzo izan zen horretan datza.'
Gizakia une jakin batean bizi da, denbora jakinean, garai historiko jakinean. Eta denbora hori ez bakarrik arrazoimenaz, baizik eta bizitzaz eta bizitzetik aztertu behar da.
Gure garaian belaunaldiak elkarrekin bizi dira: garai bakoitzean bizimodu bat dago. Belaunaldi garaikideak dira:
-Garaikideak = garai berean bizi direnak
-Adinkideak = adin berekoak direnak
Ezberdintasun horretan datza berrikuntzaren posibilitatea: garaikide guztiak adinkidea balira, historia zurrundu eta geldituko litzateke, belaunaldi bakoitzak bi dimentsio baititu: bata bizitakoaren harreran datza; bestea, berriz, berezkotasunaren jariatzean.
Ondorioz historizismoaren esanahia argia da: Gizakiak ez du esentziarik, ez du historiarik. Munduarekin eta gizakiekin alderatuta, bizitza pertsonal eta komunitatezkoa ez da partizipio bat (factum), baizik eta gerundioa (faciendum).