Guztien Ongia: Eskubideak, Betebeharrak eta Gizarte Arauak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,04 KB
Guztien Ongia: Bizikidetza eta Oparotasuna
Guztien ongia gizarte baten bizikidetza baketsua eta oparotasun globala eratzen dituzten interes komunen -komunen zein osagarrien- multzoa da.
Eskubidea: Gaitasuna eta Onarpena
Eskubidea izatea ekintza zehatz batzuetarako dugun gaitasuna besteek onartzea da; beste hitz batzuekin esanda, gaitasun hori erabili egin dezakegula onartzea da.
Gure Eskubideak eta Betebeharrak: Oreka Funtsezkoa
Kontuan hartu, orokorrean, denok izan nahi ditugula gero eta eskubide gehiago. Hori oso ulergarria da, lehenengo begiratuan, eskubideak izatea ez baitzaigu ezer kostatzen.
Hala ere, eskubideak doan ditugula esatea irudikeria hutsa da, ezinezkoa baita eskubiderik izatea, aldi berean, betebeharrik ez badago.
Jo dezagun pertsona batek etxearen propietatea berreskuratu duela. Probetxua atera ahal izango dio, baina, aldi berean, mantentzeko ardura hartu beharko du, argia ordaintzeko, etb.
Ez ahaztu eskubide bat onartzeak betebeharrak dakartzala ordainetan.
Betebeharra: Eginkizun Morala
Betebeharra: besteekiko edo geure buruarekiko dugun eginkizun morala da. Betetzeko, beharrezkoa da besteen edo bakoitzaren eskubideak errespetatzea.
Obligazio Instrumentala eta Morala
Obligazio Instrumentala: zerbait lortzeko edo sahiesteko egin behar duguna da. Horrela esaten zaio, obligazio horrek dakarren jarduera gure helburua lortzeko delako.
Obligazio Morala: norbaiten eskubidea errespetatzeko bete behar duguna da. Beraz, ikasi egin behar duzu, beste arrazoi batzuen artean, gurasoek zuk zeure denbora aprobetxatzeko duten eskubidea errespetatzeko.
Gizarte-Jokoko Arauak: Askatasuna Bermatuz
Gizarte-jokoko arauak errespetatzeak ez du zertan gure askatasuna kaltetu behar. Alderantziz da: askeak izateko aukerarik badugu, arau horiek errespetatzen ditugulako da. Arau horiek barik, edo jende guztiak beteko ez balitu, ez ginateke askeak izango.
Askea izatea ez da bizi zaren gizartean dauden eskubideak eta betebeharrak baztertzea, horiek zentzuz kudeatzea eta bide egokietatik bideratzen jakitea baino.
Gizarte Arauak: Jokabideak Zuzentzen
Gizarte Arauak: Araua gizarte bateko kideek euren jarduerak zuzentzeko onartzen duten pentsamendu -edo jarrera-jarraidibea da.
Arau Motak: Beharrezkoak, Hautazkoak, Formalak eta Informalak
- Beharrezko arauak
- Hautazko arauak, beharrezkoak ez direnak
- Arau informalak, lagun talde batean berez gertatzen direnak
- Arau formalak, instituzio baten autoritateak ezarritakoak (adibidez, ikastetxeko araudia)
Arau Pribatuak eta Publikoak
Arau pribatuak eta arau publikoak ere badaude. Lehenengoek, giza talde partikularrei eragiten diete; adibidez, enpresa bateko langileei. Publikoek mundu guztiari eragiten diete gizarte edo komunitate baten barruan. Noski, arau pribatuek arau publikoen menpean egon behar dute.
Legea: Arau Publikoa eta Beharrezkoa
Legea herrialde baten barruan izaera orokorra duen eta beharrezkoa den arau publikoa da eta Estatuak babesten du, legea betetzeko eginkizuna bere gain hartuz.
Agintaria: Aginduak Emateko Ahalmena
Agintaritzak, hortaz, bere menpean daudenei aginduak emateko ahalmena du. Baina agintaritzaren berezkotasuna ez da aginduak ematea, obedientzia besteen onarpenaren bidez lortzea baino.
Hori dela eta, agintaritzak autoritatea du menpekoek onartu eta aintzat hartzen dutenean.
Beharrezkoa da Agintaritza?
Egoera askotan, ezinbestekoa da pertsona batzuek besteei zer egin behar duten agintzea. Eta horretarako, ezinbestekoa da agintzen dutenek aginpidea izatea.
Agintaritza, Erantzukizuna eta Askatasuna
Nolakoa izan behar du agintaritzak, guretzat ongarria izateko? Arduratsua izan behar du, batez ere. Hori oinarrizko gaitasuna da: onarpena lortuko du, bere eginkizunen ardura hartzen duen neurrian. Eta hori, hiru norabidetan: menpean dituenei begira, gainetik dituen agintariei begira eta gizartearen interes nagusiari begira.