Gutun Komertzialen Egitura eta Adibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,55 KB
GUTUN KOMERTZIALAK
CIRCULAR
1 Helbidea
2 Data
3 Agurra
4 Testua
5 Bukaerako agurra
6 Sinadura
7 Oharrak
1 Bidaide Bidaiak
Konstituzio enparantza, 5
20003 Donostia
(Gipuzkoa)
2 2005eko urriaren 20an
3 Agur t'erdi:
4 Gipuzkoako Turismo Bulegoak atsegin handiz gonbidatzen zaitu 2005eko
azaroaren 2an, iluntzeko 20:00etan, Donostiako Kursaal Elkargunean
Gipuzkoako Turismo Sariak banatzeko egingo den ekitaldira.
5 Adeitasunez,
6 Mikel Agirre Perez
Gipuzkoako Turismo Bulegoko kudeatzailea
7 Oharra: Etorri behar baduzu, konfirma ezazu mesedez urriaren 28rako
INFORMAZIO ESKAERAREN EREDUA
1 Erreferentziak eta gaia
2 Hartzailearen helbidea
3 Lekua eta data
4 Hasierako agurra
5 Hasierako esaldia
6 Informazio eskaera
7 Bukaerako agurra
8 Sinadura
1 Zuen erref.: A/ST-45
2 ELEKTRONIK SA
Lasuen kalea 65
48006 Bilbo (Bizkaia)
Gure erref.: B/GI-305
3 Donostian, 2005eko urriaren 7an
4 Jaun hori,
5 Gutun honen bidez, irailaren 26ko zuen eskutitza jaso dudala
adierazten dizut.
6 Harekin batera bidalitako katalogoak aztertu ditut eta eskertuko
nizuke behean adierazitako produktuen informazio zehatzagoa
bidaltzea lehenbailehen. Batez ere, informazio teknikoa
interesatzen zaigu.
- Z-46 Koloretako telebista-saila
- KULMA ordenagailu-saila
7 Zure erantzunaren zain,
8 Izpta.: Andolin Garai
Erosketa-burua
MATERIAL ESKAERA
1 Erreferentziak eta gaia
2 Hartzailearen helbidea
3 Lekua eta data
4 Hasierako agurra
5 Hasierako esaldia
6 Eskaera
7 Bukaerako agurra
8 Sinadura
1Zuen erref.: A/ST-57
2ELEKTRONIK SA
Gure erref: B/GI-367 Lasuen kalea 65
48006 Bilbo (Bizkaia)
3 Donostian, 2005eko azaroaren 17an
4 Jaun-andre horiek,
5 2005eko azaroaren 8an bidali zeniguten eskaintza aztertu
ondoren, zuen Z-46 saileko telebistak eskatzea erabaki dugu.
6 Eskatzen dizkizuegun telebista-eredu eta kopuruak zehazturik
daude, honekin batera bidaltzen dizuegun ESKAERA-ORRIAN.
Baita emateko epea eta ordaintzeko era ere.
7 Eskaera-onarpena eta materiala laster jasoko dugulakoan,
agur t'erdi.
8 Izpta.: Andolin Garai
Erosketa-burua