Gutun eredua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,06 KB
1.- Arkitekturarako aipatu ditugun ezaugarriak baliagarri izango zaizkigu eskultura
aztertzerakoan ere. Indarra, monumentalitatea eta adierazkortasuna ziren nagusi eta
mugimendua kezkarik handiena.
2.- Errenazimenduko oreka eta lasaitasunetik urrun, Barrokoak nahiago du
mugimendua eta dinamismoa. Lerro bihurriak, espiralak, aireak eramandako oihalak,
gorputz eta aurpegien adierazkortasuna, horiek dira ezaugarri nabarmenak.
3.- Mugimendua esan bezala, garai hartako artisten obsesioa zen eta mugimendua
adierazi ahal izateko bide desberdin asko erabili zituzten eskultoreek:
* Konposizioan lerro diagonalen garrantzia ( batzutan gurutze-forma duten
lerro diagonal handien inguruan antolatuta egoten dira koadroren elementuak).
* Jantzien kizkurdurak, aurpegien adierazkortasuna eta gorputzen dinamismoa.
Teatro jarreran azaltzen dira eskulturak, une eta mugimendu dramatikoak
azaltzen.
4.- Materialak: Brontze eta kolore desberdinetako marmola erabiltzen dute kalitate
ezberdinak irudikatzeko (oihalarena, larruarena,...)
5.- Gaiak: erlijiosoak dira gehien batean: martirioak, estasiak eta santuen apoteosiak
goraipatzen dira. Erlijio-ereduak herritarrengana hurbildu nahi dituzte. Hilobi-
monumentuak ere ugaldu egin ziren, heriotza present zutelarik. Plaza eta lorategien
garapenarekin batera, eskultura mitologikoa ugaldu zen.
6.- Aipatu beharrekoa aldareetako erretaulen indar berria: sinboloz betetako
eskulturaren eta arkitekturaren batasun izanik, erretaulak adierazten zuen irudiz, apaizak
hitzez azaltzen zuena, eta, batez ere, erlijio katolikoaren handitasuna.
7.- Etxeetan fatxada burutuz, edo lorategietan eta ibilbideetan (San Pedro plaza) lerroan
jarritako eskultura-saila, eta, azkenik, kolomen eta edonolako euskarriren ordez,
jarritako eskulturak ziren garai hartako eskulturaren erabilera ezagunena.
8.- Kokapena: arkitekturaren menpean gehienetan. Eskulturak leku jakinetarako
sortuak ziren, eliza, aldare, hilobi eta iturrietarako eginak. Eta kasuetan zaila izaten zen
arkitektura eta eskultura bereiztea, biak bat egiten baitziren, biak baitzeuden asmo
berdinen zerbitzuetan: erlijio katolikoarekiko herritarren debozioa areagotzea.
9.- Gizarte betekizuna: Eliza eta Monarkia absolutuak goraipatu eta herritarren
debozioa areagotzea (eskulturaren helburua).
ESKULTURA BARROKOA ITALIAN: BERNINIREN ESKULTURA
Eskultore garrantzitsuena G. L. Bernini izan zen, teknika ezin hobeto menderatzen
zuelako eta, Kontrarreformako sentimendu erlijioso asaldatuen zerbitzura, bando
efektista eta exageratuaren ordezkari izan zelako. Bere obraren eragina XVIII.
mendera arte zabaldu zen Europa osotik.
A.- Gaztetandik artista pribilegiatu bezala azaldu zen eta artean hogeita hiru urte
zituela perfekzio handiko obrak zizelatu zituen, zeinetan adierazkortasuna eta
mugimendua islatzen ditu. Sasoi honetan eskultura helenistikoa aztertu izana, gai
mitologikoetara hurbildu zen.
Adibideak:
* Dafne eta Apoloren eskultura multzoa: Apolok Dafne harrapatu eta ereinotz
bihurtzen deneko unea berregiten du. Berninik kalitate desberdinak sortzen ditu
marmoletik abiatuta: gorputzen ehundura leunetik, enbor edo sustraien laztasunera
edo hostoen fintasunera igarotzen da. Gorputzek lerro kurbatuak deskribatzen
dituzte, bi ardatz diagonal handiri jarraituz. Konposizioa zentrifugoa da,
hedapenezkoa. Mugimendu eta adierazkortasun handiko multzo eskultorikoa.
* David eskultura: garai bereko obra da. Berninik, Errenazimentuko maisu
desberdinek landu ez zuten bezala landu zuen: harria jaurtikitzeko une berean
hartzen du David, eta, horrela, eskulturak harritzeko bizitasuna hartzen du.
B.-Heldutasuneko urteetan bere eskulturan gai erlijiosoak nagusitzen dira:
• Urbano VIII.Aren hilobian, goialdean Aita Santua jarrera loriatsuan irudikatu
zuen eta behealdean Justiziaren eta Karitatearen alegoriak. Balio sinboliko eta
alegoriko handia duen eskultura multzoa, gero ere asko imitatu zuen mausoleo-
eredua. Obra honetan, kolore desberdinetako marmolak erabili zituen efektu
piktorikoa sortuz.
• Santa Teresaren estasia: inolako zalantzarik gabe obrarik inportanteena hauxe
da. Eskultura barrokoaren obra paradigmatikoa da. Taldea marmolean tailaturik
dago eta honek kalitate desberdinak ditu: haragi grinatsuaren biguntasun eta
ikarak zein urratutako ehunen izurrak. Multzoaren antzerki-izaera
azpimarratzekoa da, aingeru-kupidoren irribarrean eta erotismo mistikoz
beteriko Santaren jarrera. Eszenaren kutsu dinamikoa gurutzatzen diren bi
diagonal (gorputzek eginda) indartsuren bidez lortzen da.
Eskultore bezala egin zituen lan askoren artean, Erromako hirian hainbat iturri egin
zituen, hauetarik ospe handieneko bat Navona plazako lau ibaiak deitzen dena;
alegoria da funtsean, eliza, Aita Santu Inozentzio X.A eta honen familia goraipatu nahi
dira.
Berninik, Luis XIV.Ak hala eskaturik, Parisera joan behar izan zuen, honi erretratua
egitera (Berniniren erretratuek espresio intimista eta serioak dituzte) eta beraren beste
eskultura bezalaxe Luis XIVaren bustoa XVII. Mendeko artista frantses askorentzat
eredu bilakatu zen.
Hona hemen haren beste obrak nagusiak:
• Baldakinoa.
• San Pedro Vatikanoko kolomateria.
• Errege eskailera.
• Konstantinoren zaldizko eskultura.