Guruin endokrinoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,98 KB
SISTEMA ENDOKRINOA:
Zer da?
Sistema endokrinoa hodirik gabeko guruin endokrinoz eta exokrinoz osatutako kontrol-sistema bat da. Odolaren bidez urrutiko organoetaraino iristen diren mezulari kimikoak, hormonak alegia, jariatzen ditu.
Funtzionamendua:
Sistema endokrinoak askatutako hormonak sintetizatu eta organo edo ehun ezberdinen funtzioak koordinatzeaz eta integratzeaz arduratzen da.
Kopuru txikian eta zehatzean askatzen dira, kopuru txikiak berak erregulatzen du gehiago jariatzea edo jariatzeari etetea. Organo batean edo oso gutxitan eragina du (organo giltza).
Guruin endokrino nagusiak (gizaki arra ezkerrean, emea eskuinean):
1. Guruin pineala
2. Hipofisia
3. Tiroidea
4. Timoa
5. Giltzurrun gaineko guruina
6. Pankrea
7. Obulutegia
8. Barrabila
Zein da Nerbio Sistemarekin lotura?
Nerbio sistemak bidalitako aginduak, sistema endokrinoko guruinek jasotzen dituzte, hau dela eta, elkarren artean komunikaturik egon beharra dute. Hortaz, esan dezakegu sistema endokrinoa martxan jartzeko beharrezkoa dugula nerbio sistema.