Gropius eta Bauhaus eskolaren eragina Herbehereetako arkitekturan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB
Gropius eta Herbehereetako Eskolak (Dudok, Duiker, De Klerk)
Gropius arkitektoaren garaian, Deutscher Werkbund mugimendua indarrean zegoen. Mugimendu honen sustatzaile nagusia Herman izan zen, Ingalaterrara joan eta bertako arkitektura domestikoa aztertu zuena. Gai honi buruzko liburu arrakastatsu bat argitaratu zuen, Ingalaterrako etxeen funtzionamendua azalduz eta haien erosotasuna goraipatuz. Ingalaterrako etxea, gizartearen bizimodura hobekien egokitzen zen arkitektura zela argudiatzen zuen.
Garai berean, Arts & Crafts mugimendua ere bazegoen, aurrerapena ukatzen zuena. Aldi berean, Henry Cole diseinatzaile ingelesa eta bere jarraitzaileak, garapenaren aldekoak ziren.
Hau da, bi mugimendu kontrajarri zeuden aldi berean, eta bien nahasketatik sortuko zen Werkbund mugimendua, artea, artisautza eta industria batuko zituena.
Kalitatezko produktuak prozesu industrialen bidez lortzea zuten helburu, eta hau gizarteari erakusteko, eskola bat behar zuten. Horregatik, Gropiusek Bauhaus eskola eraiki zuen. Arte eta artisautza mantenduko ziren, baina prozesu industrial batean txertatuz.
Bi etapa izan zituen Bauhaus eskolak. Gropiusi orube bat eman zioten eskola eta irakasleen etxebizitzak eraikitzeko. Eskolan, ordura arte ezarrita zegoen guztia ukatzen zuten tailerrak zeuden. Gai eta ekoizpen-metodo berriak erakusten ziren. Gropiusen helburua, eskola bera ere eredu izatea zen.
Eraikin zuria, hormigoi armatuzkoa da. Beira eta altzairua beste bi gai nagusiak dira. Eraikin honekin, International Style dekadaren oinarriak finkatu zituen: arkitektura zuria, geometrikoa eta estetika industrialekoa.
Eraikina ez da bateratua, zati desberdinez osatua baizik. Zatirik altuena ikasleen egoitza da, eta besteetan, sukaldea, zerbitzuak, tailerrak, bulegoak, ikasgelak... daude. Apaingarririk gabeko eraikina da; eraikinarekin batera sortutakoak eta ezin kendu daitezkeenak baino ez ditu.
Eraikin honekin, Gropiusek lengoaia berri bat erakusten du, gai eta sistema berriez osatua. Arkitektura-eredu gisa finkatuko du estilo hau, antzik ez duen guztia baztertuz.
Gropius eta Bauhaus eskolak eragin nabaria izan zuten Herbehereetako eskolan. Beira eta altzairua bereganatu zituzten, hormigoiaren trataera industrialean hasi, eta forma klasikoak ortogonal bihurtu. Beste eragin nabarmen bat Petrus izan zen, adreiluaren adierazkortasunarekin, eta eskultura ilun eta harri zuriaren kontrastearekin. Azkenik, Wrighten eragina ere nabaria da, plano horizontalak eta bolumen deskonposatuak erabiliz. Gropiusekin batera, beiraren protagonismoa bilatu zuten.
Herbehereetako eskola, espresionismora bultzatutako mugimendu arkitektonikoa izan zen. Arkitekto alemanekin lotura zuten, adreilu eta diseinu berritzaileak bultzatzen zituztenak. De Stijl mugimenduaren aurkakoak ziren. Michel de Klerk izan zen mugimenduaren sortzaile garrantzitsuenetako bat.
Arkitekto holandar hau, judu auzoan jaio zen. Marrazteko trebetasunari esker, beste arkitekto batzuekin lanean hasi zen, besteak beste, Viollet-le-Ducrekin. Bizi laburra izan zuen. Langileentzako etxebizitzak egin zituen, Berlage-ren eragina eta arrazionalismoa jarraituz.
Bere eraikin asko ez ziren eraiki, baina ezagunena Het Schip da: 102 langile-etxebizitza, batzar-areto bat eta posta-bulegoa (gaur egun museoa). Beheko solairuak lorategiak dira.
Herbehereetako eskola, adreiluaren erabilpenarekin lotuta dago. Eraikin honetan ere adreilua erabiltzen du, baina forma kurboetan. Zurezko arotzeria zuriz margotua eta beira kurboak ere baditu. Balore estetikoei dagokienez, Klerkek horizontaltasuna bilatzen du, baina inpostekin markatuta eta leiho bereziekin apurtuta. Sarrera tradizionala da, simetria partzialarekin eta bertikaltasuna indartuz.
Herbehereetako eskolak estilo eragingarria bihurtu zen. Arrazionaltasuna eta klasizismotik eratorritako elementuak bilatu zituzten. Adreilua interes handiko materiala izaten jarraitu zuen, baina Gropius hormigoi armatuaren alde agertu zen.
Eraikin lehor eta arinak sortu zituen Gropiusek. Industriaren prozesuen bidez kalitatezko elementuak sor zitezkeela defendatu zuen. Horregatik, hormigoi armatuzko eraikin zuriak egiten hasi zen, purutasuna galdu ez zedin. Aldiz, Herbehereetako eskolako arkitektoek adreiluaren erabilera indartu zuten, material honen historia eta erabilera defendatuz.