Grinak eta askatasuna descartes

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,69 KB

PLATON


Bertutearen garaia aztertzen du non jakituria lortzeko bi era daude jaiotzez eta ikasiz eta ikasiz heziketaren bidez da.

Haitzuloaren mitoa helburu politikoa estatu berri bat sortzea da (sokratesen heriotza bezalako gertakizunak ekiditzeko). Gobernante filosofoak jakintsuak dira eguzkia ikusi dutelako ondorioz intelektualismo etikoa sortzen da.

Ideien teoria


  Platonek bertutea gaia aztertzen du heziketarekin lotuta. Hemen, heziketan, Sokratesen eragina ikusten dugu. Horren ondorioz, Platonek bere ideien teoria garatuko du. Honen arabera, ideiak (kontzeptuak) objetu sentigarriak (5 zentzuekin nabaritu daitezkenak) baino garrantzitsuagoak dira. Beraz, gauza bat ezagutzeko, lehenengo gauza horren ideia ezagutu behar dugu. Era honetan, Platonek 2 mundu bereizten ditu:

- Mundu sentigarria: gauza sentigarrien mundua; ideien kopiak dira, ez du jakituria adierazten, Haitzuloaren mitoan haitzuloaren barneko aldea adierazten du. Ideien kopiak direnez, aldakorra da.

- Mundu ulergarria: ideien mundua, Platonentzat benetazkoa dena. Jakituriaren adierazlea da, Haitzuloaren mitoan kanpoko aldea adierazten du. Ideiak aldaezinak direnez, mundu hau ere aldaezina da. 

Platonek, mundu ulergarriko ideiak ere azalduko ditu, zeinak betikoak, bakarrak, aldaezinak eta gauza sentigarrien kausa eta erreferenteak izango diren. Platonek ere ideien hierarkia egingo du, eta honela sailkatuko ditu:    Piramide 1. Ongiaren ideia 2. Ideia moralak 3. Ideia matematikoak 4.Gauza sentigarrien ideiak


Oroitzapenaren teoria

Ideia guztiak ideien munduan daude. Platonek errenkarnazioan sinesten zuen, pertsona bat hiltzerakoan bere arima ideien mundura doa eta ideiak ezagutzen ditu. Ondoren, arima beste gorputz batean sartzerakoan ideiak ahazten ditu, hortaz, platonek hurrengoa esaten du: Ideiak ezagutzea gure arimak ezagututako ideiak gogoratzea da. 

Maitasunaren garrantzia (Eros-a(la diosa del amor))


Haitzuloaren mitoan kanpora irten den pertsona bueltatzen denean, kanpoan dagoena erakustean ez dute sinisten, zorotzat hartuz.Hortaz, Platonek heziketaren prozesua burutzeko nakoitzak nahi izan behar duena azaltzen du. Hau da, maitasuna izan behar du jakituriarekiko. Norbaitek ez badu nahi, ez du prozesua egingo eta haitzuloan geratuko da.

PLATONEN PENTSAMENDUAREN ERAGINA

1. Filosofiaren historian eragin gehien izan duen pentsalarietako bat izan da

2. Kritika nagusiak epiristak egiten diote

3. Zientzion jarrera eta metodo zientifikoe sustatzeko ekarpen handia egin

4. Politikan gobernu buruan pertsona zuzenak izatearen garrantzia) eta legeen garrantzia azpimarratzen du. Egi unibertsalak defendatzen ditu, giza Eskubideen Adieazpen Unibertsala ahalbidetuz.


Teoria morala Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima. Arimaren teoria

Platonek, antropologian, bere gizakiarekiko ikuspuntu dualista adierazten du: gorputzaz eta arimaz osatuta dago. Gorputza zati hilkorra, materiala eta arimaren karkasa eta kaiola den bitartean, arima zatirik garrantzitsuena da, hilezkorra izateaz gain (Oroimenaren teorian azaltzen duen baieztapena), gorputzari bizia ematen dio. Platonentzat, arima 3 zatiz osstuta dago:

- Zati arrazionala: buruan kokatzen da, bere bertutea zuhurtasuna/jakituria da eta gobernante filosofoengan nagusia da. Bere funtzioa beste biak gidatzean datza (zaldi hegodunaren mitoa: gizakia zati arrazionala da, eta zaldiak gidatzen ditu, zati suminkorra eta hunkigarria). Hilezkorra da ere.

- Zati suminkorra: bularrean kokatzen da, bertutetzat sendotasuna du eta nagusi da gerlari eta zaindariengan. Hilkorra da.

- Zati hunkigarria: sabelean kokatzen da, bertutetzat neurritasuna duelarik eta merkatari eta nekazariengan nagusia da. Hilkorra da ere bai. Platonek uste du arimaren zati horiek, bakoitzak, bere funtzioa betetzen duenean bakarrik lortzen dela harmonia edo, beste era batera esanda, zoriontasuna gizakiarengan.


HEZIKETAREN GARRANTZIA

1. Hierarkizatutako estatua defendatzen da, hiru klase sozialak bereizten direlako.   2. Estatua erakunde pedagogikoa de, estatua arduratzen da heziketaz.   3. Heziketa prozesua hurrengoa da: haurtzaroan jolastu; nerabezaroan bizitza militarra: gaztaroan dialektikara iristeko ikasgai batzuk landu behar dira, hots, musika, astronomia eta matematika, eta, azkenik, helduaroan, dialektika trebatzen jarraitzen da, filosofo izatera iritsiz.   4. Bakoitza gaitasun batzuekin jaiotzen da eta heziketak gaitasun horiek garatzen ditu, gaitasun horien arabera taide batean edo bestean egongo gara.

TEORIA POLITIKOA

Platonen teoria politikoan hurrengoa defendatzen du: gobernante filosofoek edo zaindari gerlariek gobernatzen badute ez dute familiarik ez ondasunik eduki behar.Gobernu moten sailkapena: 1. Aristokrazia eta monarkia: Perfektuena. Gobernari filosofoak gobernatu. 2. Timokrazia: Zaindariek gobernatu. 3. Oligarkia: Aberatsek gobernatu. 4. Demokrazia: Pobreek irabaztean sortu. Gobernu mota honek Sokrates hil zuen 5. Tirania: Tirano/Demagogo batek gobernatu


Deskartes Indukzioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia

Indukzioa eta dedukzioa. Analisia eta sintesia Filosofiaren historian zehar, zientzietan aplikatutako hainbat metodo erabili dira. Descartesek metodo berriaren bila hasiko da ere, bere garaian erabilitakoa (metodo silogistikoa, Aristotelesen silogismoan oinarritutakoa) zientzian emandako akats guztien eragilea dela hste duelako. Beraz, metodo berriarekin errua saihestu eta faltsua eta benetazkoa bereiziko dugu.

Deskartes arrazionalista zenez, arrazoiaren eta matematiken bidez garatuko du metodo hori, lau pausutan banatuz:

- Nabaritasuna: nabaria dena bereiztea. Erraz bereizten den gauza ezberdinari deritzo nabaria. Nabaria den hori aztertuko du hurrengo pausuekin.

- Analisia: nabaria den hori zati sinpleetan banatzean datza, bakoitza era independentean aztertu ahal izateko. Metodoaren atal deduktiboa da hau.

- Sintesia: zati sinple horien arteko loturak egitean datza, ideiak eta erlazioak eginez. Metodoaren atal induktiboa da hau.

- Berrikusketa: oraindik erabili ez dugun esperientzia erabili behar dugu hemen, erratu garen ala ez konprobatzeko. Aurretik ezin dugu esperientzia erabili huts egitera bultzatzen gaituztelako zentzuek, baina hemen lagungarria da.

Metodo berri hori matematiketan aplikatzean, geometria analitikoa sortu zuen, eta metafisikan aplikatzea erabaki zuen, hura baita bere aburuz zientzia guztien oinarria (zuhaitz batekin alderatzen du).


Deskartes Grinak eta askatasuna Substantziak

Grinak eta askatasuna Descartesentzat, existitzen den edozer gauza sustantzia da. Era honetan, 2 sustantzia mota bereizten ditu:

- Infinitoa: bakarra da eta betidanik existitzen da; Jainkoa da. Beste sustantzia guztiak sortu ditu.    - Finitoak: sustantzia infinitoak sortu ditu, eta beste sustantzia guztiak dira.

Finitoetan, 2 mota bereizten ditu ere:  - Arimak: esentziatzat pentsatzea du, beraz Descartesek “res cogitans” (pentsatzen duen gauza) bezala definitzen du.    - Gorputzak: esentziatzat hedapen du, beraz Descartesek “res extensa” (lekua okupatzen duen gauza) bezala definitzen du.

Hauek biak independenteak dira bata bestearekiko, baina kasu bakarrean batera ematen dira; gizakia. Hots, gizakiarekiko ikuspuntu dualista du filosofoak hemen.

Gauza da, Decartesek arima garrantzitsuagoa dela azpimarratzen duela, gizakia beste izakietatik bereizten duelako. Ariman ekintzak eta grinak daude; ekintzak aktu konziente guztiak eta grinak aktu inkonzienteak dira. Era honetan, grinak arima menperatzea saihesteko, arimak grinak menperatu beharko ditu, gizakiak bere askatasuna ez galtzeko.

Aipatu beharra dago ere Descartesek grinen artean 2 garrantzitsuenak bereizten dituela:   - Tristura: arimak gorputzarentzat kaltegarria dena identifikatu eta gorrotatzen du.   - Maitasuna: arimak gorputzarentzat onuragarria dena identifikatu eta maitatzen du.

Prozesu hori egiteko era bakarra arrazoia eta esperientzia erabiltzea izango da, azkenean, ongia eta gaizkia ere bereiztuko ditugula.


TEORIA HILEMORFIKOA ARISTOTELES

Platonen Ideien teoriari egindako kritika de eta 5 puntutan oinarritzen da: 

1. ERREALITATEA. Biak sofisten aurka defendatzen dute errealitatea ezagutu ahal dugula. Alde batetik, Platonek bi mundu bereizten ditu, sentigarria eta ulergarria; ulergarria benetakoa da beretzako, hortaz, idealista da. Bestalde, Aristotelesek mundu bakarra onartzen du, hau da, sentigarria: hortaz. Errealista da.

2. ERREALITATEAN EMANDAKO ALDAKETAK. Biek defendatzen dute errealitatean aldaketak ematen direla. Platonek aldaketak mundu sentigarrian bakarrik ematen direla esaten du eta gauza sentigarriak ideien kopiak dire dio. Aristotelesek edozein aldaketa emateko 3 elementu daudela defendatzen du.

3. ERREALITATEA EZAGUTZEKO ERA. Biek defendatzen dute efrealitatea ezagutu ahal dela. Alde batetik. Platonek arrazoiaren bidez errealitatea ezagutzen dugula defendatzen du.  Bestalde, Aristotelesek zentzuen bitartez errealitatea ezagutzen dugula defendatzen du. 

4.GIZAKIAREKIKO IKUSPUNTUA. Biek gizakia bi zatiz osotuta dagoela defendatzen dute. Platonen ustez arima garrantzitsuena da, hilezkorra delako eta gorputza arimaren kartzela delako. Aristotelesek arima hilkorra dela defendatzen du hortaz, zatirik garrantzitsuena gorputza izango da.

5. ZORIONTASUNA. Biek defendatzen dute zoriontasuna gizakiaren helburua dela Platonen ustez arimaren zati bakoitzak bere funtzioa betetzen duenean fortzen da zoriontasuna. Aristotelesen ustez kanpoke zoriontasuna da: praktikaegokien bidez lortzen da.Ekintza onen bidez.


TEORIA POLITIKOA ARISTOTELES

 

1. Gizartea antolatzeko era. Biek defendatzen dute gizakia zoriontsua izateko, elkartu behar dela. Gizaki bat isolaturik ezin du zoriontasuna lortu. Platonek familia oztopo bat dela defendatu zuen. Aristotelesek familia talderik garrantzitsuena dela esaten zuen, bertan zoriontasuna lortzeko.

2. Estatua antolatzeko era. Gobernu mota bi bereiztu: zuzenak eta okerrak.  Zuzenak guztien ongia bilatzen dutenak dira.. Gobernurik onena errepublika da, gehiengo erdiko klase baten gobernua delako. Okerrak gobernuan daudenen interesak defendatzen dituztenak. 

3. Nola lortu zuzentasuna hirian? Platonek Intelektualismo etikoa defendatzen du eta Aristotelesek ezagumendua beharrezkoa dela defendatzen du.

Entradas relacionadas: