Grinak eta askatasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,34 KB
GRINAK ETA ASKATASUNA
Arimaren grinak tratatuan, Descartesek arimaren ekintzak eta grinak bereizten ditu.
Ekintzak nahimenaren (motorra) menpe daude;
Grinak, aldiz, ustekabekoak dira (nahigabekoak), eta pertzepzioek, bizitza-espirituak ariman sortutako sentimendu edo zirrarek osatzen dute. Hau da, gorputzean eragiten duten indar mekanikoak dira.
Jakina, arimaren indarra gorputzaren mugimenduak gelditu eta grinak menderatzean datza; haren ahultasuna, ordea, grinak mende (morroi) izatea, haiek eskatutakoa betetzea.
Grinak menderatu behar dira, baina aldi berean, grinak barik ez daukagu indarra, menpekotasunean dauden pertsonak bihurtzen gara.
Grinak elkarren aurkakoak dira: alde batetik, arima erakartzen dute; bestetik, arima bere buruaren aurka bihurtu eta egoera tamalgarrian uzten dute. Horrek ez du esan nahi grinak kaltegarriak direnik; den-denak gorputzarekin lotuta daude. Alde horretatik, tristura eta alaitasuna bi grina funtsezkoenak dira (esparruak).
Tristurarekin, arima gorputzarentzat kaltegarri diren gauzez ohartzen da, eta gorrotoa sentitzen du tristura sortzen dion horrekiko, eta ihes egiten du harengandik.
Alaitasunak, aldiz, gorputzarentzat onuragarri diren gauzez ohartarazten du arima, eta maite ditu ondorioz; gauza horiek eskuratzeko eta kontserbatzeko joera du.
Grinak morrontza-egoerarekin lotuta daude; hau da, esklabo bihurtzen dute gizakia eta askatasuna kentzen diote. Gizakiak morrontza horretatik askatzen ahalegindu behar du. Grinak “ongia” (ona dena) eta “gaizkia” (txarra dena) beren izaten diren baino handiagoak agerrarazten ditu.
Gizakiak ez du bere burua grinaren mende utzi behar, eta esperientzia eta arrazoia izan behar ditu gidari bere ekintzetan. Horrela bakarrik bereiziko ditu ongia eta gaizkia neurri egokian.